Arratsaldekoen 26. eskola eta goizekoen 25.a: 2023ko urtarrilaren 16 eta 17koa
- ENTZUNAREN ULERMENA: Txertoak onartzeko urratsak (x1). Koronabirusaren aurkako txertoak zeresana eman du (=hautsak harrotu ditu = soka luzea ekarri duen gaia da) atera zutenetik. Batzuk oraindik beldur dira txerto horrek albo-ondorioak izango ote dituen. Izan ere, txertoa merkaturatu aurretik txertoa ontzat emateko (=onartzeko) egin beharreko probak azkarregi egin zituztela uste dute. Presaka atera zutela dirudi. Baina zein urrats eman behar dira, bada, txerto bat (edozein delarik ere) onartu aurretik? Itemak azaldu ostean, Idoia Mujikari egindako elkarrizketa birritan entzun dugu. Ondoren, zuzendu egin dugu jarduera, erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz.
- Egin berri dugun jardueraren enuntziatuan, honako
esaldi hau irakurri ahal izan dugu: Batzuk
BELDUR DIRA txerto horrek albo-ondorioak edo albo-kalteak IZANGO OTE DITUEN.
Errapara diezaiogun egitura horri. Albo-ondorioak jasateko beldurra baldin badute, ez dute albo-kalterik jasan nahi. Hau da, egitura honekin, justu nahi denaren aurkakoa adierazten da:
o Baiezkoan baldin badago, nahi ez duzun zerbait adierazten duzu:
-
Beldur naiz nire azalpenarekin aspertuta ote zaudeten.
-
= ez nuke nahi zuek
aspertuta egoterik.
-
Beldur naiz lintze iberiarra desagertuko ote den.
-
=
ez dut nahi lintze iberiarra desagertzerik.
-
Beldur naiz denen aurrean lotsagarri geratuko ote naizen .
-
=
ez dut lotsagarri geratu nahi.
-
Beldur naiz nire hitzekin min eman ote
diodan.
-
=
ez nion minik eman nahi nire hitzekin.
-
Moussa
etorkina da eta bera beldur
da autobusean doanean bere ondokoak alde egingo ote duen.
-
= ez du nahi bere
ondokoak alde egiterik.
-
Gure
aitona-amonak ez dira etxetik irteten, beldur direlako beraiei birusa kutsatuko ote dieten.
-
=
ez dute nahi inork kutsatzerik.
- Guraso asko beldur dira euren seme-alabek Interneten jazarpena nozituko = sufrituko = jasango = pairatuko ote duten. = ez dute nahi euren seme-alabek jazarpena sufritzerik.
o Esaldia ezezkoa baldin bada, berriz, gertatzea nahi duzun zerbait adierazten da:
-
Beldur naiz ikasturte amaierako azterketa gaindituko
EZ ote dudan.
-
= azterketa
gainditu egin nahi dut.
-
Beldur naiz bilkurara (=biltzarrera = bilerara =
batzarrera) garaiz iritsiko EZ ote
naizen.
-
= bilkurara garaiz iritsi nahi dut.
-
Beldur naiz pandemia honetatik inoiz aterako EZ ote garen.
-
= pandemiatik atera gaitezen nahi nuke.
-
Kezkatuta nago, beldur naizelako hau ulertu EZ ote duzuen.
-
= zuek
hau ulertzea gustatuko litzaidake.
-
Batzuek txertoa jartzeari uko egiten diote, beldur direlako txertoa
eraginkorra izango EZ
ote den.
- = txertoa eraginkorra izatea nahi lukete.
- ELKAR. Gaurkoan,
Iñigo Mendiaurre arraunlariari egindako elkarrizketa zuzendu dugu, astiro,
beharrezko azalpenak emanez (Eguberrietako etxerako lanen zerrendako 4.
ariketa).
Oharrak:
Nik Begoña_ jo DUT.
Begoñak
ni_ jo NAU.
Begoñak eta biok ELKAR_ jo DUGU.
Nik Mirenekin jo nuen (=joan nintzen) kafetegira.
Mirenek
nirekin jo zuen (=joan zen) kafetegira.
Miren eta biok ELKARREKIN jo genuen (=joan ginen) kafetegira.
Nik Miren_ besarkatu (agurtu, musukatu)
NUEN.
Mirenek
ni_ besarkatu (agurtu, musukatu)
NINDUEN.
_________________________________________________
Mirenek eta biok ELKAR_ besarkatu (agurtu, musukatu) GENUEN.
Baina…
Nik MirenI besarkada bat eman NION (agur
egin NION, musu eman NION).
Mirenek
niRI besarkada bat eman ZIDAN
(agur esan ZIDAN, musu eman ZIDAN).
______________________________________________
Mirenek eta biok ELKARRI besarkada bat eman GENION (agur egin GENION, musu eman GENION).
Elkarrengana hurbildu (=hurreratu =
gerturatu) dira.
Elkarrengandik urrundu (=aldendu) dira.
Nik Mireni
deitu nion.
Mirenek niri deitu zidan.
_________________________________________________
Guk ELKARRI deitu GENION (nor-nori-nork “faltsua”, Hegoaldeko tradizioa).
Edo…
Nik Miren_ deitu nuen.
Mirenek ni_ deitu ninduen.
______________________________________________________
Guk ELKAR_ deitu GENUEN (nor-nork, Iparraldeko tradizioa).
- Eguberrietarako, perpaus kontzesiboak lantzeko indartze-ariketak bidali nizkien (etxerako lanen zerrendako 7.a). Eurek zuzendu behar zituzten; dena den, gaur balizko zalantzak argitzeko tartetxo bat hartu dugu.
- Ondoren, Eguberrietarako bidali nien 8. jarduerari dagokionez, mugabearen erabilera txostenean (“Mugagabea noiz erabili”) zalantzarik baduten galdetu diet. Baita Mugagabeak ematen dizkigun buruhausteak izeneko ariketan ere. Izanez gero, argitu. Oharrak:
o 14.
esaldian: Ene, Maixol, lekuTARA (=tokiTARA) joan zain (hikera) alaba bizitzera! Nora eta Hegoafrikara! LekuTAN (=tokiTAN)
dago Kontxintxina!! Mugagabearen
txosteneko 10. Puntuan ageri da. “Leku”
= “toki” mugagabean eta inolako
zenbatzailerik gabe erabiltzen badugu, “oso urruti(ra)” esan nahi du.
Normalean harridura ikurra eramaten du jarraian (!!!!).
Zenbatzailea baldin badarama, bere jatorrizko esanahia dauka: bi lekuTARA bidali dut curriculuma; Europako edozein lekuTARA erdi prezioan joan zaitezke txartel horrekin.
o NORA ETA…-(e)RA, NON ETA…-(e)N,
NONDIK ETA…-(e)TIK (ni más
ni menos que a…). Elurra NON egingo ETA Benidormen!!
Gaur klasera NOR etorriko ETA Iker,
aspaldiko partez!!
Loteria NORI tokatuko ETA aberats horri!
o “Hortzak ederki berdinduak ditut”. Zera adierazten du, ez naizela gaztea, baditudala urteak eta, horrekin batera, eskarmentua edo esperientzia eta, beraz, ni engainatzea ez dela erraza. Izan ere, urteetan aurrera joan ahala, hortzak gastatuz doazkigu.
- Joan den egunean, baldintzaren ikuspegi orokorra azaldu nien eta euskaran ditugun hiru baldintza desberdinen berri eman nien (erreala / alegiazkoa edo hipotetikoa / irreala edo iraganekoa), zertan desberdintzen diren azpimarratuz. Gaurkoan, etxean irakurria behar luketen txostena baliatuz, alde hori gogorarazi diet eta, ondoren, 2. baldintzari heldu diogu bete-betean: ALEGIAZKO BALDINTZA edo HIPOTETIKOA. Azalpen zehatza eman diet:
o Formalki –KO… -KO
darama. Horregatik deitzen diot “koko”.
o Ezezkoen ordena baiezkoenaren berdina da
(hiru baldintzetan).
o Alegiazko baldintzaren erabilera, hots,
zertarako erabiltzen den.
o Azkenik, nondik sortzen diren baldintza hipotetikoko adizkiak (Indikatiboko iraganeko adizkiei amaierako –(e)N kendu eta aurrean BA- ipinita, ñabardurak ñabardura. Hirugarren pertsonako adizkietan (3. pertsona hori izakia nahiz objektua izan daiteke), iraganeko Z- > L- bihurtzen da: zuen > *bazu > baLu). Adibidez:
§ NOR. Ni atzo mendira joan NINTZEN.
Ni datorren asteburuan mendira joango BANINTZ_ …
§ NOR-NORI. Niri mugikorra galdu ZITZAIDAN.
Niri mugikorra galduko *BAZITZAIDA_ > *BALITZAIDA_ > BALITZAIT_...
§ NOR-NORK: Zuk atzo ogia erosi ZENUEN.
Zuk gaur ere ogia erosiko BAZENU_...
§ Hark gu bere etxean hartu GINTUEN.
Hark gu bere etxean hartuko BAGINTU_...
§ Mikelek ogia erosi ZUEN.
Mikelek ogia erosiko *BAZU_ > BALU_…
§ NOR-NORI-NORK: Zuk guri musu bat eman ZENIGUN.
Zuk guri musu bat emango BAZENIGU_....
§ Zuk niri musu bat eman ZENIDAN.
Zuk niri musu bat emango *BAZENIDA_ > BAZENIT_…
§ Mikelek guri musu eman ZIGUN.
Mikelek guri musu emango *BAZIGU > BALIGU_….
- Ondoren, Alegiazko baldintza edo hipotetikoaren barnean, NOR sistema errepasatu dugu, taula arbelean jarrita. Ohar bitez, sistema honetan ondorioak –TEKE daramala (gainerako sistemetan, -KE bakarrik).
- AHOZKO ADIERAZPENA: “Argindarra preziorik garestienean da oraindik ere”. Joan den egunean adostu bezala, binaka elkarri laburbildu diote euren hitzekin testua. Goizeko taldean, berehala amaitu dutenez, honako galdera hau luzatu diet eta horri erantzuten jardun dute, adizki hipotetikoak erabiliz:
Zer egingo ZENUKETE argindarretan gutxiago gastatzeko?
- ETXERAKO
LANAK:
- Alegiazko baldintza
edo hipotekoa. NOR motakoak. Ariketa analitikoa (erantzun-orria atzealdean) (kontuz! Blogeko artxiboan nor eta nor-nork
motako ariketak artxibo berean datoz. Oraingoz NOR motakoak bakarrik egin
itzazue).
- ELKAR lantzeko
indartze-ariketak. 40 esaldi dira, berariaz prestatuak, ELKAR partikulari kasu-marka egokia erants
diezaioten eta adizki egokia ipin dezaten. Erantzun-orria ere banatu diet. Denak aldi berean ez ditzatela egin
aholkatu diet.
- Deklinabidea:
Osatu hutsuneak. 1. orrialdea egin
dezatela: “Getariako arrantzaleak…”
- Gabonetako
loteriari buruzko jarduera bikoitza zuzen dezatela, gaur banatu diedan
erantzun-orriarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina