2023/01/15

B2.2 maila: ARRATSALDEKO TALDEAren 24. eskola eta GOIZEKO TALDEAren 23.a. 2023ko urtarrilak 9 eta 10

 

Arratsaldekoen  24. eskola eta goizekoen 23.a: 2023ko urtarrilaren 9 eta 10ekoa (Eguberri osteko lehenengoa)

-          Bi taldeetan: AHOZKO ADIERAZPENA: Zer egin duzu Eguberri hauetan?

Zer egin zenuen…

            Gabon-gauean (abenduaren 24an)?

            Eguberri-egunean (abenduaren 25ean)?

            Urtezahar-gauean  = Gabon zaharrean (abenduaren 31n)?

            Urteberri-egunean (urtarrilaren 1ean)?

            Errege-bezperan (urtarrilaren 5ean)?

            Errege-egunean (urtarrilaren 6an)?

Eta Eguberriak (=Gabonak) ospatzen ez badituzu, zer egin duzu bi asteko oporraldi honetan?

Ikasleek galdera horiei erantzun diete binaka nahiz hirunaka jarrita. Galderak arbel digitalean jarri ditugu ikusgai. Lagungarri izango dituztelakoan, honako ohar hauek ere egin dizkiet:

- koinatu-koinatak, osaba-izebak, anai-arrebak, aitona-amonak, lehengusu-lehengusinak, (aitaginarreba, amaginarreba) aitagin-amaginarrebak. Hitzok pluralean deklinatzen dira, bi generoak biltzen baitituzte (gaztelaniaz ez bezala; gaztelaniaz maskulinoa erabiltzen da bi generoak biltzeko: tíos, primos, abuelos…): aitagin-amaginarrebEN etxean afaldu genuen; osaba-izebEKIN eta koinatu-koinatEKIN bildu ginen; Salamancako aitona-amonEN etxean > aitona-amonENean izan gara Eguberriak igarotzen…

-   LEXIKOA: Kabalgada, kanpaikadak, hamabi mahats-aleak, suziriak, aurrekontua, lagun ikusezina, hogei (senide, lagun,…) eta koska (veinte y pico), bazkalondoan, afalondoan…; mahats aleak zuritu eta haziak kendu. Jaiotza, dirua gastatu = xahutu, dirua alferrik galdu (derrochar), Errege opila edo erroskoa.Gabon-kantak. Otarrainskak. Iloba: sobrino // Biloba: nieto. GehiegiKERIA: exceso. Sendia (=familia) // Senideak (=ahaideak) (“parientes”). Etxeratze agindua (toque de queda).

-  kiroletan eta mahai-jokuetan, lehia = norgehiagoka edo irabazteko asmoa dagoenez, “JOKATU” egiten da, ez “JOLASTU” (“jolastu” lehiarik ez dagoenean erabiltzen da, adibidez, baloiarekin jolastu, panpinekin…) Gabon gauean, afalondoan musean jokatu genuen (jolastu ginen). Askotan jokatzen dut partxisean, bingoan,…Futbolean, teniseanjokatzen dute nire semeek eta astean bitan izaten dituzte entrenamenduak.  ZERTAN kasua darama /// Haurra  panpinekin jolastu da nik harrikoa egin bitartean. ZEREKIN kasua darama.

Zertan + JOKATU + UKAN // Zerekin + JOLASTU + IZAN 

-     Bi taldeetan: Herritar askok dirutza (=diru asko) xahutzen dute Eguberrietan eta asko dira era bateko edo besteko gehiegikeriak egiten dituztenak egunotan. Girotzeko bideo-pasarte bat ikusi ondoren (Zenbat diru gastatuko duzu Eguberri hauetan?) (Ikasbil db. 18015068), “Zenbat diru gastatuko duzu Gabon hauetan?” bideoa-pasartearekin batera zetozen lau berridazketak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez (eurei kopia bana eman diet). Egitura horietako batzuk ikusiak ditugu jada eta errepaso moduan ongi etorri zaie (-agatik, ahala, -en neurrian, -en heinean, zenbat eta…orduan eta…); besteren bat, orain arte ez da agertu eta gaur aipatu diet (-en seinale, -tzeari + utzi / -tzen utzi).

1.en SEINALE:

Udazkenean gauden froga zera da, hostoak erortzen ari direla.

Hostoak erortzen ari dira, udazkenean gaudEN SEINALE.

Gure herri eta  hirietako kaleak argiz josita daude, Eguberriak ate-joka dituguN SEINALE.

Elikagai bankuak lanez lepo dabiltza, krisian gaudEN SEINALE.

Nire semearen gelako haur batek bi ama ditu, familia ereduak aldatzen ari dirEN SEINALE.

Mendi gailurrak zurituta daude, neguaren atarian gaudEN SEINALE.

Hedabideetan egunero entzuten ditugu genero indarkeria kasuak, herrialde honetan matxismoa oraindik gainditu ez dEN SEINALE.

(Alegia, horrek erakusten du hori. Ideiak gurutzatu edo trukatu egiten dira)

2.T(Z)EAGATIK (kausazkoa) / -AGATIK (ERE) (kontzesiboa)

Asko ikasTEAGATIK, gainditu du azterketa (= asko ikasi duelako) (kausa adierazten du).

Asko ikasiAGATIK (ere), ez du gainditu (= asko ikasi duen arren) (kontzesiboa).

3.T(Z)EN UTZI // -T(Z)EARI UTZI 

-t(z)en utzi: baimena ematea: Dabidek ez digu uzten mobila erabilTZEN; aitak ez digu utzi bere autoa gidaTZEN; gurasoek ez diete uzten asteburuetan gaupasa egiTEN. 

- t(z)eari utzi: lehen egiten zen ekintza bat orain jada ez egitea: EdaTEARI utzi diot; erreTZEARI utzi diot; bingoan dirua jokaTZEARI utzi diot; ezkondu nintzenetik, gaupasak egiTEARI utzi diot; ikasle horrek klasera etorTZEARI utzi dio...

4. Partizipioa + AHALA

en HEINEAN = -en NEURRIAN

ZENBAT ETA…-AGO, ORDUAN ETA (=HAINBAT ETA)…-AGO

Urteak igaro = pasa(tu) AHALA, gero eta zimur gehiago dauzkat.

Urteak igarotzen dirEN NEURRIAN, gero eta zimur gehiago dauzkat.

Urteak igarotzen dirEN HEINEAN, gero eta zimur gehiago dauzkat.

ZENBAT ETA urte gehiAGO (izan = eduki = ditudan = dauzkadan), ORDUAN ETA (=HAINBAT ETA)  zimur gehiago dauzkat.

Ikasturtea aurrera joan AHALA, gero eta fotokopia gehiago dauzkagu.

Ikasturtea aurrera doaN NEURRIAN, gero eta fotokopia gehiago dauzkagu.

Ikasturtea aurrera doaN HEINEAN, gero eta fotokopia gehiago dauzkagu.

Ikasturtea ZENBAT ETA aurrerAGO joan (= doan), ORDUAN ETA (=HAINBAT ETA) fotokopia gehiago dauzkagu.

Urtetik urtera : de año en año. Urtetik urtera, gero eta zimur gehiago dauzkat begien inguruan.

Urteen joan-etorrian : en el transcurso de los años. Urteen joan-etorrian, Eguberriak ospatzeko ohiturak aldatu egin dira. 

-     Bi taldeetan: Eguberriak igaro berri ditugu. Ikusi dugun bezala, batzuek dirutza xahutzen dute jai hauetan eta izugarrizko gehiegikeriak egiten dituzte; beste batzuek, berriz, gorriak ikusten dituzte eta estu eta larri ibiltzen dira hilabetea amaitzeko. Hori dela-eta, elikagaien bankuetara jo behar izaten dute elikagai edo jangai(en) bila. Badirudi urte-sasoi honetan bakarrik gogoratzen garela beharrean edo premian daudenez. Edozein saltoki handiren aurrean topa ditzakegu boluntarioak elikagaien bankurako jangai eske(an). Elikagaien bankuek, ordea, urte osoan zehar gauzatzen dute euren lan isila. Elikagaien bankuak deritzon cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ohar hauen kopia bana eman diet ikasleei. 

o   Motzean azaldutua,… = Hitz bitan,… = Labur esanda,…

o Beharrean daudEN pertsonEN ARTEAN > Beharrean daudENEN ARTEAN (erlatibozkoa + NOREN kasua pilatu dira)

o   Musu truk = dohainik = doan = débalde

o   Iruzur egin didate (nor-nori-nork) = engainatu naute (nor-nork) = Ziria sartu didate (nor-nori-nork). Iruzurra: fraude, timo, estafa > iruzurGILEa

o   Ustelkeria-kasuak. Beste herrialde batzuetan ez bezala, Espainian ustelkeria-kasu ugari izaten dira politikarien artean.

o   ZERTAN + JARDUN = ZERTAN + ARI IZAN > nikkkk lanean dihardut = ni lanean ari naiz;, zukkkk ariketa egiten diharduzu = zu ariketa egiten ari zara.

- ARI + IZAN. Salbuespena: Eguraldiarekin, ARI + UKAN: Euria ARI DU, elurra ARI DU, iluntzen ARI DU…

o   Boluntario_ dihardu = boluntario _ ari da (boluntario bezala) (ez dago konparaziorik).

o   HAINBAT + MUGAGABEA: hainbat bide_

o   Horrez gain = horretaz gain (horretaz aparte)

o   GalKORRA: erraz galtzen dena (janaria): perecedero

o   Lanuztea egingo dugu Gobernuak osasun arloan egin dituen murrizketak gaitzesteko.

Lanuztea / greba / elkarretaratzea 

o   NORI = ZERI + ERREPARATU: Erreparaiezu egin dituzun akatsEI eta nire oharrEI; Erreparaiozue arbelean idatzi dudanARI.

o   Lan asko dago oraindik egiTEKO = egiTEKE.

 IkusTEKE = ikusTEKO dago hartu berri diren segurtasun neurriekin kutsatze tasak behera egiten duen.

Orain eguraldi bikaina dago, baina IkusTEKE dago (=ikusTEKO dago) arratsaldean eguraldi ona egingo duen ( ala ez).

o   Botatzen dEN janariAREN %5,5 > botatzen dENAREN (erlatibozkoa + NOREN kasua pilatu dira).

o   EKIN + NORI = ZERI: Euskara ikasTEARI ekin DIOT HEOean (=euskara ikasTEN hasi naiz); Bihar goizean ekingo DIOT idazlanak zuzenTZEARI (=bihar goizean hasiko naiz idazlanak zuzenTZEN). Jendeak udan ekiten DIO loteria erosTEARI (=jendea udan hasten da loteria erosTEN).


Urtarrilaren 1ean ekingo diot abdominalak egiTEARI (=hasiko naiz abdominalak egiTEN); aurten ekingo diot goizetan korrika egiTEARI; aurten utziko diot erreTZEARI; Aurten ekingo diot lan gutxiago egiTEARI; aurten utziko diot parrandak egiTEARI.

J Eta zuk, ikasle, 2022rako egin al duzu asmo, eginkizun, nahi edo

betebehar berrien eta zaharren zerrendarik? Zer egiTEARI utziko

DIOZU aurten? Eta zer egiTEARI ekingo DIOZU[1]?

o   Isunekin jasotzen duten dirua errepideak konpontzera (zertara) BIDERATU (“dirigir”, “destinar”) behar litzateke.

o   Gaur eskolaN bertaN bazkalduko dut.

Gaur alkateAREKIN beraREKIN hitz egin dut, ez bere idazkariarekin.

Eskolara joan naizenean irakasleAREKIN beraREKIN hitz egin dut, ez zuzendariarekin… 

BAINA: Iazko alkate_ beraREKIN jarraitzen dugu Irunen.

Iazko irakasle_ beraREKIN gaude aurten: Dabidekin.

o   Birdeklinaketa: LanaREKIN duten interesa > LanaREKIKO interesa; zuREKIN dudan harremana > ZuREKIKO harremana; IrakasleEKIN daukaten jarrera > IrakasleEKIKO jarrera; SemeaRENTZAT erosi dudan oparia > semeaRENTZAKO oparia…

o   ZERTAZ + jabetu =ohartu =konturatu. Bai, HORRETAZ jabetu = ohartu = konturatu naiz.

Honaino heldu gara. Hurrengoan jarraitzekotan.

o   Hausnartu = gogoeta egin.

o   Iragarri = aurreikusi. IragarLEa: zerbait iragartzen edo aurreikusten duena, hau da, iragarPENak egiten dituena (etorkizun iragarlea, eguraldi iragarlea…).

o   Aldarrikatu: Emakumeek soldata igoera aldarrikatzen dute  (reivindicar, proclamar) > Aldarrikapena = aldarria (reivindicación).

o   NORI = ZERI + aurre egin (kontra egin): ArazoARI aurre egin behar diozu, arazoEI aurre egin behar diezu, negar egin beharrean.

o   “mantendu” aditza euskaraz gutxiago erabili behar genuke. Adib: “mantén la distancia de seguridad” > “Segurtasun tartea ZAINDU edo GORDE (mantendu)” “Mantendremos la puerta abierta” > “Atea zabalik edukiko = utziko dugu”  (mantenduko dugu)

o   ESKER ONEKOAK (nolakoak) dira nire ikasleak; ESKER TXARREKOAK (nolakoak) dira.

o   ESKERTZEKOA DA = ESKERTZEKO MODUKOA DA = “ESKERTZEA MEREZI DUENA”

-          Bi taldeetan: ETXERAKO LANAK:

-     Eguberrietarako bidali nien kohesio-jarduera – Tuteratik bidalitako eskutitza – zuzen dezatela, nik gaur emandako erantzun-orriarekin (zerrendako 3.ariketa da).

-     Norbaitek Eguberrietarako bidalitako deklinabide ariketa egina ez badu, egin dezala, hurrengo egunean zalantzak argitzeko (zerrendako 8.c).

-   Norbaitek Eguberrietarako bidalitako kontzesiboen indartze-ariketak eginak ez baditu, egin ditzala, hurrengo egunean zalantzak argitzeko (zerrendako 7. etxerako lana).

-   Hurrengo egunerako presta dezatela gaur banatu diedan bitartekotza fitxa, ahoz jarduteko. Horretarako, bikoteak egin ditugu. Fitxak honakook dira: Haurrak txertatu ala ez / Usurbilgo Udalaren aurrekontua.



[1] Zer egiteari ekin edo Zeri ekin = zer egiten hasi. EKIN = HASI. Baina nori

edo zeri kasua eraman behar du derrigorrez. Lanari ekin diot = Lanean hasi naiz.

Euskara ikasteari ekin diot = euskara ikasten hasi naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina