Arratsaldekoen 27. eskola eta goizekoen 26.a: 2023ko urtarrilaren 18 eta 19koa
- Hasteko, ikasleei gogorarazi diet famalia ereduei buruz ari garelarik, familia eredu anitz ditugula gaur egun, garai batean ez bezala: horietako eredu bat sexu bereko bi kidek osatutakoa litzateke, familia homosexuala, alegia. Halakoxe familia osatzen dute Aran eta Ariane andoaindarrek euren alaba Olaiarekin. Aran, Ariane eta Olaia, familia bat beste askoren artean izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu. Bertan, haur bat izan duen bikote homosexual baten berri ematen zaigu. Ikasleek testuaren zati bakoitzari dagokion ideia nagusia ondoen laburbiltzen duen esaldia aukeratu behar zuten. Oso jarduera egokia da idatziaren ulermenean trebatzeko. Zuzendu ahala, honako oharrok egin dizkiet (eurei kopia bana eman diet):
o
“Oraindik bada horrelako egoeren aurrean
zer esan ez dakiELA(rik) geratzen denIK”. Hemen, moduzko
–ELA(RIK) agertu zaigu, “nola?” galderari erantzuten diona, beste adibide
hauetan ere ikus daitekeena: Ikasle bat
sartu da txapela buruan duELA(RIK) (txapelarekin buruan). Bart gauean zure semea ikusi dut kale
bazterrean zigarroa ahoan zuELA(RIK) (zigarroarekin ahoan). Goizeko
bederatziak laurden gutxitan auzoko neska-mutilak eskolarako autobusaren zain
egoten dira motxila bizkarrean dutELA(RIK) (motxilarekin bizkarrean).
Oso egokia dugu euskaraz NOREKIN + NON
konbinaketa (erdarakada: con…en…) saihesteko.
o
Bestalde,
partitiboa baiezko perpaus batean (“Oraindik bada = badago horrelako egoeren
aurrean zer esan ez dakiela geratzen deNIK”) agertu zaigu. Hona beste
adibide bat: Gela honetan badago ikasle
jatorrik!. Gela honetan badaude
ikasle jatorrak guztiz zuzena da baina –(r)IK partitiboa eransteak enfasia
edo indarra gehitzen dio: Gela honetan
badago ikasle jatorrIK! (“Mira que hay, anda que hay, sí que hay…).
Laburbilduz: baiezko esaldieta –®IK erabil daiteke baiezko esaldi horri indarra emateko.
o Lexikoa: GAITZETSI: txartzat jotzea edo hartzea, ez onartzea (“condenar”, “rechazar”,
“desaprobar”, “reprobar”…). Adib.: Sarkozy
presidenteak homosexualen arteko ezkontzak GAITZETSI zituen; elkarretaratze bat
egingo dugu udaletxearen aurrean, Irungo hilketa GAITZESTEKO.
Antzera osatutako aditza dugu GUTXIETSI ere: Familia tradizionalaren izenean egiten diren elkarretaratzeetan, askotan beste familia ereduak GUTXIESTEN dira (gutxietsi: gutxiago balio dutela pentsatzea, “menospreciar”).
Hausnarketa = gogoeta (“reflexión”). Aditza: hausnartu = gogoeta egin. Nik gauero hausnartzen dut egunean zehar egindakoa. Gogoeta egin behar genuke gai horren gainean.
Hautua = aukeraketa: “elección”. Aditza: hautatu = aukeratu. Hortik sortuak dira, “hauteskundeak” (“elecciones”), “hautagaia” (“candidato”), “hauteslea” (“elector”), “hautetsontzia” (“urna”)…
Ezinbestekoa = Nahitaezkoa = Derrigorrezkoa = Behar-beharrezkoa.
o Baliteke…-t(z)ea = Litekeena da…-t(z)ea. Aukera edo posibilitatea adierazten dute eta –T(Z)EA nominalizazioa eskatzen dute: Baliteke bihar goizean zoko batzuetan izotza botatzea. Litekeena da urte batzuen buruan gasolioa darabilten ibilgailuak desagertzea, kutsagarriak izateagatik.
o Zeren berri eman = zer jakinarazi = zer ezagutarazi: Horren berri eman diegu = hori jakinarazi diegu = hori ezagutarazi diegu.
Badute horren berri = Jakinaren gainean daude = Horren jakitun dira = Hori badakite. Badut horren berri = Jakinaren gainean nago = Horren jakitun naiz = Hori badakit.
o Ugaritasuna adierazten duten determinatzaile zenbatzaile zehaztugabeak: Hamaika familia eredu = makina bat familia eredu = Hainbat familia eredu = Familia eredu anitz = Familia eredu asko = Familia eredu ugari = Familia eredu mordo bat.
o Partizipioa + Ostean = ondoren (noiz): Klasea amaitu ostean = amaitu ondoren, erosketak egitera joango naiz supermerkatura. Osteko = ondorengo (noizko) + izena: Opor osteko = opor ondorengo sindromea existitzen omen da.
o Gaur bertan azaldu diet egitura kontzesibo hau: IZENA + GORABEHERA. Arlo honetako lorpenak GORABEHERA, oraindik traba eta zeregin ugari dago (izena + GORABEHERA egitura kontzesiboa) (= arlo honetan lorpenak egin (diren) arren = lorpenak lortu (diren) arren…).
- ENTZUNAREN ULERMENA: Guraso homosexualak (x0,9). Beste bikote homosexual bat ezagutu dugu, bi emakume nafarrek osatua (ikasbil. 29411 zk.). Itemak azaldu ostean, birritan entzun dugu. Bigarren entzunaldia egin ostean, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz. Zuzendu ahala, hirugarren aldiz entzun liteke, etenez, erantzun zuzenak berresteko eta oker egindakoetan ikasleek arreta berezia jartzeko.
- AHOZKO ADIERAZPENA. (25-30´):
familia ereduak. Horren harira, Eguberrien aurretik banatu
nien fitxari heldu diogu berriro eta denon artean jardun dugu solasean, lauzpabost
ikasle baino ez baitzeuden. Mintza-fitxa horrek abiapuntutzat testutxo bat darama, non Sarkozy Frantziako
presidente-ohiak homosexualen arteko ezkontzak eta hauen adopzio eskubideak gaitzesten dituen. Nahi izanez gero,
Donibaneko euskaltegiko ikasleen iritzia ere irakur daiteke, abiapuntutzat hartzeko. Honako hau da testutxoaren
ideia nagusia: Sarkozy Frantziako presidente-ohiak berriz presidente izanez gero, ez
lukeela ezkontza homosexualik onartuko eta seme-alabak izateko “ezinbestekoak”
direla gizonezko bat eta emakumezko bat.
Alegia, Sarkozyk homosexualen arteko ezkontzak eta
hauen adopzio eskubideak GAITZESTEN ditu (“gaitzetsi”:
txartzat ematea, ez onartzea, “condenar”, “rechazar”, “desaprobar”,
“reprobar”). Beste adibide bat: ELKARRETARATZEAK
egingo dira udaletxeen aurrean,
atzoko hilketa GAITZESTEKO.
Familia tradizionalaren izenean egiten diren elkarretaratzeetan, askotan beste familia ereduak GUTXIESTEN dira (gutxietsi: gutxiago balio dutela pentsatzea, “menospreciar”). Gaur egun, oraindik, zoritxarrez, gizon batzuek emakumezkoak GUTXIESTEN dituzte.
Honako hauek ere azaldu dizkiet:
BAT ZATOZ + ZEREKIN edo NOREKIN
= ADOS ZAUDE + ZEREKIN edo
NOREKIN:
Bat
zatoz nirekin? = Ados zaude nirekin?
Bat
zatoz esandakoarekin? = Ados
zaude esandakoarekin?
Bat
zatoz esan dudanarekin? = Ados zaude esan dudanarekin?
Bai, bat nator zurekin // Ez, ez nator bat zurekin = Bai, ados nago zurekin // Ez, ez nago ados zurekin.
Euskaraz –GAI atzizkiak honako hau adierazten du: etorkizunean rol, funtzio edo zeregin hori
izan dezakeela:
§ HautaGAIA: hautatua izan daitekeena
(candidato/a), adibidez, hauteskundeetan (hautesLEak = boto-emaileak, gu,
alegia).
§ PresidenteGAIA: presidente izan
daitekeena.
§ SenarGAIA: egunen batean senarra izan
daitekeena.
§ EmazteGAIA, andreGAIA: egunen batean
emaztea izan daitekeena.
§ ApaizGAIA: egunen batean apaiza izan daitekeena, apaiztegian apaiz izateko prestatzen ari dena (“seminarista”).
Gaurkoan, batetik, Aran eta Ariane andoaindarren bizipena eta bestetik, bi neska nafarren kasua ezagututa, mintza-fitxako azken bi puntuak izan ditugu mintzagai, hots, ea bikote homosexualek eta bakarkako amek edo aitek haurrak behar bezala hezi ditzaketen eta ea gurasoen joera sexualak baldintzatzen duen seme-alabena.
-
ETXERAKO
LANAK:
-
Guraso
izateko modu asko daude izeneko elkarrizketa, galderak eta erantzunak
uztartzekoa.
- Dendarik
denda, merkeenen bila izeneko cloze-testa;
izan ere, garai honetan izan ohi da merkealdia. Ariketarekin batera, zortzi
orrialdeko txosten bat banatu diet, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain,
horiei buruzko azalpenak zehatz-mehatz idatzi dizkiedan. Irakur dezatela arretaz, nahiz
eta erantzunak ongi eduki!!
- Deklinabidea lantzeko egin behar zuten lehenengo
orrialdea (Getariako arrantzaleek…) zuzentzeko erantzun-orria
banatu diet, eurek zuzen dezaten.
- Iberdrolara idatzi beharreko gutuna,
landetxearen ondo-ondoan jarri nahi diguten argindar-postea dela-eta.
- ENTZUNAREN ULERMENA: Faktoria
I. Itemak astiro irakurri eta birritan entzun dezatela albistegia.
Ondoren, zuzen dezatela erantzun orriarekin. Albistegi osoa batera entzun
beharrean, arloka entzun daiteke: osasun arloko albisteak lehenik; gero,
ekonomia arlokoak; geroago, trafikoari eta errepideei buruzkoak, eta, azkenik,
eguraldiaren iragarpena. Hori bai, atal bakoitza bi aldiz entzuteko aholkatu
diet, azterketan bezala.
Itemak
irakurri ahala, honako ohar hauei arretaz errepara diezaietela esan diet:
- Ez da eskaTZEAREN ALDEKOA = Ez dago eskaTZEAREN ALDE.
Bi egiturok parekoak dira: NOREN
edo ZEREN ALDEKOA + IZAN = NOREN = ZEREN ALDE + EGON.
-
Har
dadin nahi du = Hartzea nahi du. Subjuntiboaren 2. erabilera, nahia
adierazteko.
- Gogoratu: “Indarrean jarri / egon / sartu”: Lege
munduan erabiltzen da (legea, araua, araudia, neurria…): “poner / estar /
entrar en vigor”. Indarrean jarri dute
abortuaren aurkako lege berria. Indarrean dagoen araudiaren arabera, debekatuta
dago eskolan erretzea. Koronabirusari aurre egiteko neurri zorrotzak jarri ditu
indarrean Gobernuak.
- Gogoratu: “Bere horretan + utzi / egon / geratu...”: lehen zegoen
bezala, ukitu gabe, inongo aldaketarik egin gabe. Aurten etxeko horma guztiak margotu ditugu, nire logelakoa izan ezik;
nire logelakoa bere horretan utzi dugu.
- HALAKO + Zenbaki zehatza:
Konparaziozko egitura da. Zuk bost otarrainxka jan dituzu; nik, zuk halako
bi jan ditut (hamar, beraz), zure bikoitza, alegia. Ez da asko erabiltzen
eta normalean, zenbaki baxuekin.
- EZ BEZALA eta EZ BEZALAKO(A)(K).
Askotan agertzen zaizkigu moduzko ezezko egitura hauek.
- Bizkaieraz “beharra” hitzak
“lana” esan nahi du. “Beharrean
aritzea “ “lanean aritzea” da eta horretan jarduten duena edo
aritzen dena “behargina”
da (“langilea”).
- EKIN = HASI. Baina “ekin” aditzak NORI edo ZERI kasua
eskatzen du: Ekin lanari!! = Hasi lanean!! Irungo
HEOn euskara ikasTEARI EKIN DIOT = …euskara ikasTEN HASI NAIZ. Aditz horretatik
dator “ekiMENA” (“iniciativa”).
- Egotzi = leporatu
= aurpegiratu = errua bota: Norbaitek ikasgelako kristala
apurtu du eta Dabidek Mikeli egotzi dio kristala apurtu izana.
- Luze baino lehen = laster.
Luze baino lehen iritsiko da Madriletik datorren trena. Luze baino lehen
izango ditugu Eguberrietako oporrak.
- Egoera lehengoratzea = lehengo egoerara itzultzea = gauzak bere onera etortzea /
itzultzea. Adibidez, Europako
zenbait herrialdetan izugarrizko istiluak jasaten ari dira kaleetan, gobernuek
birusaren aurkako neurriak zorroztu dituztelako eta herritarrak txertatzera
behartu nahi dituztelako; ea laster gauzak bere onera etortzen diren.
Horrenbeste jende zegoen bilera-areto hartan, hizlaria zorabiatu egin zen,
baina, zorionez, handik gutxira, bere onera etorri = itzuli zen.
- Izena + GORABEHERA.
Gogoan duzue egitura kontzesibo hau? (161. orrialdeko F atalean). Azaldu nizuen
aditzik gabe osatua dagoela. Atzerapenak gorabehera = atzerapenak jasan edo izan
arren.
- BERTAN BEHERA UTZI = GERATU
(“cancelar”, “suspender”,
alegia, aurreikusitako ekintza, ekitaldi edo jarduera bat ez egitea):
Shakiraren kontzertua bertan behera utzi dute antolatzaileek.
Shakiraren kontzertua bertan behera
geratu da, Shakira ohean dagoelako sukarrak jota. Bilborako hegaldia bertan behera geratu da, haize bolada
bortitzengatik.
- AmaiTZEAR = amaiTZEKOTAN
= amaiTZEKO ZORIAN. Gutxi falta dela amaitzeko, alegia, ia-ia
amaitu dela.
-
Zerbaitetaz kexu izan
= zerbaitetaz kexatu: Jexux Mari kexu da txikitan jasotako heziketaz = Jexux
Mari txikitan jasotako heziketaz kexatzen da.
-
Hautua = aukeraketa,
“hautatu” eta “aukeratu” aditzetik sortutako izenak dira (“elección”).
- Bizpahiru
graduko aldea baino ez
dago = baizik ez dago = besterik ez dago = bakarrik
dago.
- Partizipioa + AHALA. Denborazko egitura honek bilakaera
adierazten du. Nik urteak igaro AHALA, gero eta zimur gehiago
dauzkat = Urteak igarotzen dirEN HEINEAN,
gero eta zimur gehiago dauzkat = urteen
joan-etorrian, gero eta zimur gehiago dauzkat (urteak
pasata gero zimur gehiago dauzkat).
- Gogorarazi diet badutela ELKAR lantzeko indartze ariketa bat
(erantzun eta guzti) eta komeni zaiela egitea, oraindik egina ez badute. 40
esaldi dira, berariaz prestatuak, eurek ELKAR partikulari kasu-marka egokia
erants diezaioten eta adizki egokia ipin dezaten.
- Eginak izan
behar dituzte:
-Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa. NOR sistema lantzeko bi ariketak (eurek zuzentzekoak).
- Aita San Antonio Urkiolakua.
- Liburuko
kontzesiboen lau ariketak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina