2025/01/30

B2.2 mailako 31. eskola, 2025eko urtarrilaren 30ekoa

 

31. eskola: 2025eko urtarrilaren 30ekoa

-     Alegiazko NOR-NORI baldintza lantzeko berariaz prestatu nien ariketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ohar bitez, nominalizazio bat tartean denean, nahiz eta nominalizazio horrek berekin daraman objektua plurala izan, aditza singularrean doala, nominalizazioak ekintza bakarra adierazten baitu:

Gure amari entsaladarako tomateak (objektu plurala) erostea (nominalizazioa) ahaztuKO BALITZAIO,…(balitzaizkio)

Txokolatezko bonboiak jatea gustatuKO BALITZAIT,…(balitzaizkit)

OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-  Alegiazko adizkiekin jarraituz, gaurkoan, NOR-NORK sistemari heldu diogu. Indikatiboko iraganeko adizkietatik abiatuta nola sortzen diren gogorarazi diet. Horretarako, hainbat adibide egin ditugu arbelean, eurek ikus zezaten Indikatiboko lehenaldiko adizkietatik baldintzako adizkietara igarotzeko zer-nolako aldaketak egin behar dituzten (amaierako –(e)N kendu, BA- jarri eta 3.  pertsonako Z > L. Bestalde, 1. pertsonako adizkian amaieran –DA geratzen bada, -T bihurtu).

Halaber, ondorioko adizkietan –KE non sartu behar duten azaldu diet, oso nahasgarria baita. Eurei azalpen orriaren kopia bana eman diet. Jarraian, baldintzaren apunteetan dituzten taulei erreparatu diegu, adizki  horien osaeraz ohar zitezen eta, bereziki, -KE non tartekatzen den ikus zezaten.

-    Ondo pentsatu urtarrileko aldapako beherapenetan erori aurretik izeneko jarduera zuzendu dugu. Ariketa honetan, esaldiaren 1. zatia eta 2.a uztartu behar izan dituzte ikasleek.

-        IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Saltokiak jaiegunetan zabalik. Saltokiak jaiegunetan eta igandeetan zabaltzea soka luzea dakarren (=hautsak arrotzen dituen = zeresana ematen duen) auzia (=afera) da. Aste barruan (=astegunetan) ez ezik, igande eta jaiegunetan ere saltokiak zabaldu egin behar ote lirateke? Afera (=eztabaida = auzi) hau ez da gaur goizekoa; aitzitik, aspalditik dator. Telebistako saio honetan gai hau dute eztabaidagai.

Saltokiak jaiegunetan zabaltzeari buruzko eztabaida gaitzat duen bideo-pasarte hau ikusi dugu birritan. Bertan, lau solaskide aritu dira kalakan. Ikasleek nik ipinitako hamairu adierazpenak solaskide horiekin uztartu behar izan dituzte, hots, adierazpen horiek kalakarietako zeinek esan dituen adierazi behar izan dute.

-   Honen ondoren, binaka jarrita, horrezaz jardun dute hizketan. AHOZKO ADIERAZPENA: Saltokiak igande eta jaiegunetan zabalik? (35-40´).

-            Etxerako lanak:

-  Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK sistemako ariketa analitikoak (erantzunekin).

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-    Idatziaren ulermena, lexikoa eta zenbait egitura lantzeko, Lacoste eta bere krokodilo famatua jarduera.

-          Sasoian sasoikoa deritzon jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa.

-          Iritzi artikulua: Igande eta jaiegunetan ere dendak zabalik? / Merkealdia…tentaldia?

-  AUKERAKO JARDUERA: ENTZUNAREN ULERMENA: Faktoria I (blogean entzungai). Itemak astiro irakurri eta birritan entzun dezatela albistegia. Ondoren, zuzen dezatela erantzun orriarekin. Albistegi osoa batera entzun beharrean, arloka entzun daiteke: osasun arloko albisteak lehenik; gero, ekonomia arlokoak; geroago, trafikoari eta errepideei buruzkoak, eta, azkenik, eguraldiaren iragarpena. Hori bai, atal bakoitza bi aldiz entzun dezatela, azterketan bezala.

Bestalde, itemak irakurri ahala, oin-oharretako oharrei arretaz errepara diezaietela esan diet.

-     Deklinabidea lantzeko ariketa. Osatu hutsuneak deklinabide atzizki egokiak  erabilita ( Getariako arrantzaleek…). Lehenengo orrialdea egina ez badute, egin dezatela eta egina baldin badute, zuzen dezatela gaurko ebazpen-orriekin. HURRENGO EGUNEAN ARGITUKO DITUGU ZALANTZAK.

OHARRA: Gogoan izan, norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dagoela blogean.

-   NOREN vs. NONGO deklinabide kasuak bereizteko berariaz prestatutako ariketa. HURRENGO EGUNEAN ARGITUKO DITUGU ZALANTZAK.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-      NOIZNAHI EGITEKOA: Dendarik denda, merkeenen bila izeneko cloze-testa; izan ere, garai honetan izan ohi da merkealdia. Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat banatu diet, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak zehatz-mehatz idatzi dizkiedan. Irakur dezatela arretaz, nahiz eta erantzunak ongi eduki!!

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

B2.2 maila: Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORI sistema lantzeko 3. ariketaren EBAZPENA

B2.2 maila: Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK sistemako adizkien osaera

B2.2 maila: Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK sistema lantzeko ariketa analitikoak (1,2,3 eta 4) eta hauen EBAZPENA

B2.2 maila: (H5P) Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK sistema lantzeko ariketa analitikoak (1,2,3 eta 4)

Osatu hutsuneak adizki egokiekin.

Gogoan izan baldintza hipotetikoa Indikatiboko lehenaldiko adizkietatik sortzen dela; hori dela eta,  egokia litzateke ariketa honen bidez, lehenengo,  Indikatiboko lehenaldia errepasatzea, eta gero, beharrezko aldaketak eginda (-eN kendu eta BA- erantsi. 3. pertsonetan Z > L. Amaierako 1. pertsonako -DA > -T) baldintza hipotetikoa lantzea.

1.ariketa: NOR-NORK (Indikatiboko lehenaldia. Baldintza)

• Nik zu ezagutzen zintudan.

• Nik zu hobeto ezagutuko bazintut,…

• Nik hi otordurako ogi bila bidali .

• Nik hi otordurako ogi bila bidaliko ,…

• Nik ikaslea lan hura egitera behartu (=derrigortu) .

• Nik ikaslea lan hura egitera behartuko (=derrigortuko) ,…

• Zezenarengandik ihes egiteko nik zuek nire etxean ezkutatu

• Zezenarengandik ihes egiteko nik zuek nire etxean ezkutatuko ,…

• Nik lapurrak herritik bota .

• Nik lapurrak herritik botako ,…

• Zuk ni gogor jo .

• Zuk ni gogor joko ,…

• Zuek neska hura harrituta utzi .

• Zuek neska hura harrituta utziko ,…

• Zuk gu automobilean ekarri .

• Zuk gu automobilean ekarriko ,…

• Zuk nire lagunak hondartzan ikusi .

• Zuk nire lagunak hondartzan ikusiko ,…

• Neska horrek ni biziki maite izan .

• Neska horrek ni biziki maite izango ,…

• Aitak hi Etxalarrera usotara eraman .

• Aitak hi Etxalarrera usotara eramango ,…

• Gertaera latz (=gogor) hark gu lur jota utzi .

• Gertaera latzen batek gu lur jota utziko ,…

• Nire nebak zuek Egiako “azoka txikian” agurtu .

• Nire nebak zuek Egiako “azoka txikian” agurtuko ,…

• Ugazaba (=nagusi) horrek bere langileak mespretxatzen .

• Ugazaba (=nagusi) horrek bere langileak mespretxatuko ,…

• Zuek gu ergeltzat hartu .

• Zuek gu ergeltzat hartuko ,…

• Guk irakasle hura gorrotatzen .

• Guk irakasle hura gorrotatuko ,…

• Zoritxar hura pairatu zenuenean, guk zu etxean pozik hartu .

• Guk zu etxean pozik hartuko ,…

• Guk zuek jende artean aurkitu .

• Guk zuek jende artean aurkituko ,…

• Guk irudi horiek lurrera bota .

• Guk irudi horiek lurrera botako ,…

• Zuek ni baztertu (=alboratu) .

• Zuek ni baztertuko (=alboratuko) ,…

2.ariketa: NOR-NORK eta NOR (NOR-NORK 3. pertsona)

• Nik laguna ikusiko , bazkaltzera gurera (=gure etxera) ekarriko .

• Nik lagunak ikusiko , bazkaltzera gurera ekarriko .

• Zuek 5 zentimoko txanpon bat izango , txiklea erosiko .

• Zuek sos batzuk izango , txikleak erosiko .

• Guk umore ona izango , egun osoan txantxetan ibiliko .

• Guk oinetako sendoak izango , elurretan ibiliko .

• Mutilek automobila erosiko , zuek autoa bedeinkatzera joango .

• Mutilek sarrerak erosiko , zuek futbolera joango .

• Zuk bizkotxoa egingo , nik pozik dastatuko .

• Zuk madalenak egingo , nik pozik dastatuko .

• Hik maleta irekiko , guretzat Austriatik ekarritako oparia ikusiko .

• Hik maletak irekiko , guretzat Austriatik ekarritako opariak ikusiko (guk).

• Ahizpak arrautza frijituko , aitak hirugiharrarekin jango .

• Ahizpak arrautzak frijituko , aitak hirugiharrarekin jango

•Gazta nirea izango , nik jan egingo .

• Gaztak nireak izango , nik jan egingo .

• Zu nirekin etorriko , guk anaia ikusiko .

• Ni zurekin joango , guk neba-arrebak ikusiko .

• Horiek hain lotsagabeak izango ez , zurekiko zorra ordainduko .

• Zuek hain lotsagabeak izango ez , gurekiko zorrak ordainduko .

• Guk astirik izango , pozarren ikusiko pelikula hori.

• Guk astirik izango , pozarren ikusiko pelikula horiek.

• Hi errekara joango , bainu freskagarri bat hartuko .

• Hi errekara joango , amuarrainak harrapatuko .

• Arbolak itzala egingo , hantxe egongo  gustura, itzalpean.

• Arbolak udareak izango , umeek berehala bilduko .

3.ariketa: NOR-NORK eta NOR (NOR-NORK osoa)

• Mikel, hik gu maite izango , guk hi ez ahaztuko.

• Irakasleak ni ongi ezagutuko , hark ni ez zigortuko.

• Nik zu lurrera botako , berehala altxaraziko .

• Hark ni jende artean aurkituko ez , neronek topatuko bera.

• Zuek gu etxeraino lagunduko , guk zuek etxean hartuko .

• Haiek zu agurtuko ez ere, gurasoek agurtuko .

• Adiskideek zuek gonbidatuko , guk ere gonbidatuko zuek.

• Zuek ni kalean ikusiko , nik ere ikusiko .

• Guk zuek maitatuko , zuek maitatuko ote gu?

• Osagile haiek zuek osatuko (=sendatuko)  , guk ere osatuko zuek.

4.ariketa: NOR eta NOR-NORK (NOR-NORK 3. pertsona)

• Zu agertuko , Koldok poz handia hartuko .

• Aitorrek saria irabaziko , nik berehala jakingo .

• Gu egunero hondartzan ibiliko , eguzkia hartuko .

• Zu dendara joango , baloia erosiko .

• Gure senideek zakurra izango , saldu egingo .

• Zuek  Durangora joango , antzerkia ikusiko .

• Ardoa txarra izango , tabernariak merkeago salduko .

• Hi etxera etorriko , gure aita ezagutuko .

• Nik ikusmen txarra izango , betaurrekoak jarriko .

• Zure neba-arrebak etorriko , Andresek ikusiko .

• Gu ehizara joango , erbiak harrapatuko .

• Zu Getariako kaian izango , baporeak ikusiko .

• Haurrek pinturak izango , koadro politak pintatuko .

• Zuek telebista izango , pailazoak ikusiko .

• Hi gozozalea izango , pastel osoa jango .

• Nik indarrik izango , zakua bizkar gainean jasoko .

• Zuek ardoa izango , gazta osoa jango .

• Guk umore ona izango , dantzara joango .

• Lagunek non aparkatu(a) aurkituko , autoa bertan utziko .

HITZEN BUZOIA