26. eskola: 2025eko urtarrilaren 14koa
- ENTZUNAREN ULERMENA: Lurrinen historia (x1). Baliteke zuetako norbaiti igaro berri diren Eguberrietan Olentzerok edo Erregeek lurrinen bat (=perfumeren bat) oparitu izana. Gaur egun gero eta lurrin gehiago ditugu, bai emakumezkoentzat, bai gizonezkoentzat, eta hauen iragarkiak barra-barra ematen dituzte, batez ere, Eguberriak, Aitaren nahiz Amaren Eguna edota San Valentin eguna hurbiltzen doazen heinean (=hurbildu ahala). Perfumeen edo lurrinen historiari buruzko entzungaia izan dugu entzungai. Bi aldiz entzun dugu eta, ondoren, jarduera zuzendu dugu, erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz. Zenbait ohar ere egin dizkiet:
2.JARIO aditzaren adizki trinkoak (3.
pertsona):
Janari horri (nori) kiratsa DARIO = janari horrek (zerk) kiratsa botatzen du. Janari
hari (nori) kiratsa ZERION = janari hark (zerk) kiratsa
botatzen zuen. Iturriari (nori
sing.) ur freskoa DARIO / ZERION.
Iturriei (nori pl.) ura DARIE /
ZERIEN.
Tximiniari (nori sing.) kea DARIO /
ZERION.
Tximiniei (nori pl.) kea DARIE / ZERIEN.
3. Garai
batean = aspaldi = lehen = antzina
4.Arloa
= alorra = esparrua = saila = eremua
5.Hedatu
= zabaldu > hedapena
> Hedabideak (albistea hedatu edo zabaltzeko bideak: prentsa, telebista,
irratia…) = komunikabideak.
6.Herri
xehea = gizarte-maila apaleko jendea
7.Loraldia
= hazkundea =hazkuntza = gorakada // gainbehera: Krisiaren ondorioz, etxebizitzen salmentak gainbehera egin du.
8.Lurrin(ik) SalduENETA(ri)KOA, mirestuENETA(ri)KOA
9.Baliteke bihar euria egiTEA= Litekeena
da bihar euria egiTEA (ekintza
ez da oraindik gertatu).
Baliteke Olentzerok igaro
berri diren Eguberrietan lurrinen bat ekarri
IZANA (ekintza amaitua, gertatua dago).
Baliteke datorren urtean
Olentzerok lurrinen bat ekarTZEA (ekintza
oraindik ez da gertatu).
10.Eguberriak hurbiltzen doazen heinean
= hurbiltzen doazen neurrian
= hurbildu AHALA (bilakaera
adierazten du).
11.Saihestu
= ekidin: “evitar”
12.Liluratu: “fascinar” > liluragarria
(lilura eragiten duena, liluratzen duena, “fascinante”)
OHARRA: Norbaitek berriz egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Etxerako, lurrin aholkulari bati egindako elkarrizketan oinarritutako aukerako jarduera bidali diet. Han entzungo dutenez, honako hau azaldu diet: LANAK IZAN + -T(z)EN = -T(z)EKO egitura, honen parekoa dena: ASKO KOSTA(TU) + -T(z)EA.
- LANAK
IZAN …-T(z)EKO edo -T(z)EN = ASKO
KOSTATU…-T(z)EA
Batzuek lanak izaten dituzte gustuko
perfumea topatzeko
= topatzen (=
asko kostatzen zaie gustuko perfumea topatzea). Lanak izaten ditut eskolara garaiz iristeko = iristen (=asko kostatzen zait
eskolara garaiz iristea). Ohean hain gustura egoten naiz goxo-goxo, lanak izaten ditut goiz jaikitzeko = jaikitzen (=asko kostatzen zait goiz
jaikitzea). Donostiara autoz joan naizenean, lanak izan ditut aparkatzeko = aparkatzen
(=asko kostatu zait aparkatzea). Gehiago saiatu ezean, lanak izango dituzu ikasturtea
gainditzeko =
gainditzen
(=asko kostako zaizu ikasturtea gainditzea).
- Perfume hori ez da beste mundukoa = perfume hori ez da hainbestera(ino)koa.
- Gabonetako loteria: ezin (dugu) etsi jokatu
gabe. Eguberrietako loteriari buruzko ulermen-jarduera
zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Hala nola:
i.
NOREKIN edo ZEREKIN + BATERA:
Mikel AnaREKIN BATERA esertzen da beti
klasean.
Gabonak irisTEAREKIN BATERA, jendeak
erosteari ekiten dio neurririk gabe.
Noiz?
“Gabonak
helTZEAN” edo “Gabonak irisTEAN”
Baina…
“Gabonak helTZEAREKIN
BATERA” = “Gabonak
helTZEAZ BATERA”. Azterketa hurbilTZEAREKIN BATERA = Azterketa hurbilTZEAZ BATERA, ikasleak urduritu
egiten dira
=Azterketa hurbilTZEAN, ikasleak urduritu egiten dira.
ii. Noiztik noiz arte: Iaztik HONA (une honi egiten dio errefentzia)
iii. EstatistikEN (noren) ARABERA / EstatistikEK (nork) DIOTENEZ edo ERAKUSTEN DUTENEZ / EstatistikEI (nori) DAGOKIENEZ,…
iv.
ADINA (=BESTE) konparaziozkoa. HAINBESTEk bezala kantitatea
adierazten du eta, beraz, “zenbat?” galderari erantzuten dio,
Baina…
HAINBESTEk
konparazio termino bakarra darama; ADINAk, berriz, bi termino konparatzeko
balio digu:
1. Inork (A) ez du hainbeste saltzen
(zenbat saldu?)(kantitatea).
2. Inork (A) ez du berak (B) adina (=beste) saltzen (zenbat
saldu ?)(kantitatea).
3. Nik (A) hainbeste
lan daukat etxean astebururako!
Gizon horrek
(A) hainbeste diru_ irabazten du goi-kargu
horretan! (zenbat lan?, zenbat diru?)(kantitatea).
4.
Nik (A) zuk (B) adina
(=beste) lan daukat astebururako.
Gizon horrek
(A) gure aitak (B) adina
(=beste) diru irabazten du goi-kargu horretan (zenbat diru?)(kantitatea).
5.
Auto berria erosi nahi nuke eta Mercedesak
gustatzen zaizkit, baina Mercedesek (A) hainbeste diru_
balio dute!! (zenbat
diru?)(kantitatea).
6. Mercedesek (A) Audiek (B) adina (=beste) diru_ balio dute (zenbat diru?)(kantitatea).
v.
HAIN eta BEZAINen arteko aldea ere bera da.
Biek kualitatea adierazi arren (“nolakoa?” galderari erantzuten diote),
lehenengoak konparazio termino bakarra darama eta, bigarrenak, berriz, bi
terminoren arteko konparazioa egiteko balio du.
·
Ni hain jatorra naiz, ni hain langilea
naiz, ni hain ederra naiz!
· Ni zu bezain jatorra naiz, ni zu bezain langilea naiz, ni zu bezain ederra naiz.
Berdintasunezko konparazioa egiteko partikula hauen azalpenaren osagarri gisara, Berdintasunezko konparazioa errepasa dezagun izeneko orri osagarria banatu eta azaldu diet.
vi.
EKIN
aditzaren adiera eta erabilera (+ ZERI edo NORI):
Jendeak (nork) dezimoak erosTEARI (nori)
ekiten dio (nor-nori-nork).
Jendea
(nor) dezimoak erosTEN (zertan) hasten da.
Urtarrilaren
batean, elikadura zainTZEARI ekingo diot
(nor-nori-nork).
Urtarrilaren batean, elikadura zainTZEN hasiko naiz.
vii. AITZITIK. Aurretik ukatu dugun ideiaren aukakoa adierazteko erabiltzen da, eta ez bi osagairen edo elementuren arteko aurkakotasuna adierazteko: Gauza jakina da TAO ez dela doakoa izaten; AITZITIK, ordaindu egin behar izaten da. Hona hemen beste adibide batzuk: Adituen esanetan, heziketan zorroztasunak ez du funtzionatzen; AITZITIK, ikasleen eta irakasleen arteko tira-birak eragin ditzake. Ni ez naiz mutil lasaia; AITZITIK, oso urduria naiz; gaur ez du euririk ari; AITZITIK, ateri dago.
Ez nahastu honako hauekin: Zu oso urduria zara; ni, BERRIZ = OSTERA = ORDEA = ALDIZ, oso lasaia.
Atzo euria barra-barra egin zuen; gaur, BERRIZ = OSTERA = ORDEA = ALDIZ, ateri
dago.
OHARRA: Norbaitek berriz egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- EUSKAL BALDINTZA. Gaurkoan, hiru baldintzen (erreala, hipotetikoa, irreala) azalpen orokorra egin diet. Horietako bakoitza zertarako erabiltzen den azaldu diet eta formalki nola osatuta dagoen:
ERREALA:
gertatzeko aukera handia dagoenean, posibilitate handia dagoenean, erabiltzen
da:
Junkal etortzen BADA, lehenengo ilaran eseriko DA (si viene,…se sentará).
Formalki, nahikoa da BA-
partikula indikatiboko aditzari – orainaldi nahiz lehenaldikoari – eranstea;
beraz, ez da osatzen zaila. Hori bai, ohar bitez oraindik
gertatu gabeko ekintzak adierazteko, geroaldirako, alegia, ez dela –KO
erabiltzen, -TZEN baizik:
Bihar ere euria egiTEN BADU (egingo
badu), aterkia ekarri beharko dugu.
ALEGIAZKOA edo
HIPOTETIKOA: errealean
baino aukera edo posibilitate gutxiago dago gertatzeko, baina aukera egon,
badago. Hipotesiak egiteko erabiltzen da eta, halaber, amets eta desioak
adierazteko:
Kinielan hamabost asmatuKO BANITU, dirutza
ederra irabaziKO NUKE. Hortik datorkio izena.
Junkal etorriKO BALITZ, lehenengo
ilaran eseriKO LITZATEKE (si
viniera o viniese,…se sentaría).
Errealean baino aukera gutxiago dago Junkal klasera etortzeko, baina etor liteke oraindik. Formalki, bai baldintzaren atalean, bai ondorioarenean, aditz nagusiak KO/-GO darama (“koko”) eta laguntzailea osatzeko indikatiboko iraganeko adizkietatik abiatu behar da. Hauei amaierako –(e)n kendu eta BA- ipini.
IRREALA edo
LEHENALDIKOA: Horrela deritzo, bere garaian gertatu beharrekoa
gertatu ez zenez, orain jada gertatzeko inolako aukera edo posibilitaterik ez
dagoelako. Horregatik da “irreala”. Hau barra-barra erabiltzen dugu zerbaitetaz
damutzen garenean:
Gehiago ikasi (izan) BAZENU,
azterketa gaindituKO
ZENUEN = ZENUKEEN, baina
alferkerian ibili zarenez, irailean errepikatu beharko duzu.
Hona beste adibide bat:
Junkal etorri (izan) BALITZ,
lehenengo ilaran eseriKO
ZEN = ZATEKEEN (si hubiera o hubiese venido, …se habría
sentado) (baina ez da etorri eta jada ez da etorriko).
Formalki, baldintzaren atalak –KO galduko du aditz nagusian (zentzu osoa du honek, gertatzeko aukerarik ez baldin badago nola eramango du ba geroaldiko –KO?) baina laguntzailea hipotetikoko adizki bera izango da; ondorioaren atalean, berriz, alderantziz: -KO darama honek ere, baina laguntzailea lehenaldikoa edo iraganekoa da (bi aukera daude: indikatiboko iraganeko adizkiak erabili edo, bestela, ondorio iraganekoak).
- AHOZKO ADIERAZPENA: Hegatzeko garaia (2. saioa). “EAEko gazteek batez beste 31
urterekin hartzen dute hegoak astintzeko, hots, gurasoen etxetik
(=gurasoENETIK) joateko erabakia. Ikasketak berandu arte luzatzen dituzte, eta
kualifikazio edo gaitasun-maila handiagoko lanpostuak lortzen dituzte. Bien
bitartean, gurasoen etxean (=gurasoENEAN) jarraitzen dute”. Berria.info”.
Albiste honetatik abiatuta, gaiaz solasean aritu gara. Gaurkoan, hiruoteak
osatu ditut, ahal den neurrian,
ikasle gaztetxo bat helduagoekin batekin jarrita.
- Etxerako lanak:
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoari buruzko teoria irakur dezatela eta taulei arretaz erreparatu. Hurrengo egunean ekingo diogu azalpenari.
- Berdintasunezko konparazioa errepasatzeko ariketa:
Berdintasunezko konparazioa errepasa dezagun. Ikasleek 30 esalditako hutsuneak
osatu behar dituzte, HAIN / BEZAIN / HAINBESTE / ADINA (=BESTE)
erabiliz, kontuan izanik:
i.
Termino bakarra dagoen ala bi termino konparatzen
diren.
ii.
Kantitatea ala kualitatea adierazten duen.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Binaka jarrita, hurrengo egunerako bitartekotza fitxak presta ditzatela: “Sexuaren araberako erosketa joerak edo ohiturak” eta “Usurbilgo udalaren aurrekontua”.
- AUKERAKO JARDUERA: ENTZUNAREN ULERMENA: Perfumea. Bizpahiru bider entzun eta aukeratu erantzun zuzena.
- EGINA EZ BADUTE, EGIN DEZATELA: Aditza: Indikatiboko
iraganeko NOR-NORK vs. NOR-NORI-NORK bereizteko berariaz prestatutako
ariketa (“Anderrek ni Ken Zazpi taldearen kontzertuan ikusi NINDUEN
(nor-nork), baina (berak niri) ez ZIDAN (nor-nori-nork) batere kasurik
egin”) egin ez duenak egin dezala (erantzunak ere badituzue, zeuek
zuzentzeko).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- NOIZNAHI EGITEKOA: Dendarik denda, merkeenen bila izeneko cloze-testa; izan ere, garai honetan izan ohi da merkealdia. Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat banatu diet, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak zehatz-mehatz idatzi dizkiedan. Irakur dezatela arretaz, nahiz eta erantzunak ongi eduki!!
Ekarri: DEKLINABIDEA LANTZEKO TXOSTENA!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina