Hona hemen egunerokotasunean entzun edo irakur ditzakezuen zenbait esaldi. Ea forma egokia aukeratzen duzuen (zalantza kasuetan gogoratu gutxi gorabeherako arau hau:
Noren : « -k duen… edo –k daukan…zerbait edo norbait »
Nongo : « -n dagoen, dabilen…zerbait edo norbait »
Surfaren / Surfeko gorakada (arrakasta, hazkundea, loraldia…) handia izan da azken urteotan euskal kostaldean.
Aste Santuan gure semeari surfaren / surfeko traje eta ohola berriak erosi genizkion Frantzian, Rip Curl-en karpan.
Izugarri atsegin dut udaberria, batez ere, loreen / loreetako usainagatik.
Apunteak hartzeko erabiltzen dudan koadernoaren / koadernoko azala larruzkoa da.
Mozarten musikaren / musikako eragina nabarmena izan da ondorengo musikariengan.
Garestiegia iruditu zait zuk aholkatu didazun liburuaren / liburuko prezioa. Norbaitek oparitu arte itxarongo dut edo liburutegian mailegatuko dut.
Liburuaren / Liburuko egilea datorren astean etorriko da liburuari buruzko hitzaldi bat ematera.
Liburuaren / Liburuko pertsonaia nagusia Errusiako hegoaldeko nekazari behartsu bat da.
Gaitzerdi! Istripua izan arren, autobusaren / autobuseko bidaiariak onik atera dira. Ezbehar larria gerta zitekeen!
Interneten sartzen bazara, erosiko al zenidake Bilbora joateko autobusaren / autobuseko txartela?
Madrilerako autobusen / autobusetako ordutegia jakin nahi nuke, mesedez.
Hiri honetan galduta nabil. Badakizu non dagoen autobusen / autobusetako geltokia?
Everest mendiaren / mendiko altuera 8.848 metrokoa da.
Atzo Decathlonen mendiaren / mendiko bota bikainak erosi nituen, zurekin batera mendi-ibiliak egiteko.
Irundik pasatzen den ibaiaren / ibaiko izena Bidasoa da.
Azken egunotako haizetea dela-eta, hostoz beteta dago igerilekuaren / igerilekuko ura.
Arotzak liburuen / liburuetako apal berriak jarri ditu liburutegian.
Goiko apalen / apaletako liburuak hautsez beteta daude; noizean behin, eskailera hartu eta trapua pasa beharko zenieke.
Arrantzaleek gauez ilargiaren / ilargiko argia aprobetxatzen dute arrantzarako.
Ilargiaren / Ilargiko lurra oso lehorra eta menditsua dela diote adituek.
Ohearen / Oheko neurriak ongi har itzazu izarak erosi baino lehen.
Donostian salgai dagoen etxe horren / horretako prezioa neurrigabea da. Nork ordain lezake dirutza hori?
Etxe horren / horretako jabea atzerriko inbertsiogile bat omen da eta Suitzan bizi omen da.
Etxe horren / horretako leihoak aldatu egin dituzte, neguan zirrikituetatik haizea sartzen zitzaien eta.
Postetxean fardelen / fardeletako pisua neurtzen da, bidali aurretik. Pisuaren arabera ordaintzen da.
Izugarri gustatzen zait zure etxeko hormen / hormetako kolorea!
Izugarri gustatzen zaizkit zure etxeko hormen / hormetako koadroak. Balio handikoak dira?
Herria hiriarekin alderatzen badugu, herriaren / herriko alde onak edo abantailak hauek dira: lasaitasuna, natura, bakea…
Herriaren / herriko biztanleek alkate berria izendatu dute, aurrekoak bere kargua utzi baitu iruzur egiteagatik.
Eraztun honen / honetako balioa izugarria da, Gucci markakoa da eta.
Aparkalekuaren / Aparkalekuko tiketa sartu behar duzu ordaindu ahal izateko.
Eskolaren / Eskolako aparkalekua autoz gainezka dago. Non arraio aparkatuko dugu?
Dabidek dio ariketa honen / honetako garrantzia handia dela.
Basoen / Basoetako zenbait pizti beldurgarriak dira.
Trenbideen / Trenbideetako kableak kobrezkoak direnez, zenbait tokitan, lapurtu egiten dituzte.
Trenbideen / Trenbideetako mantentze-lanak egiten ditu Adif enpresak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina