29. eskola: 2025eko urtarrilaren 23koa
- Mugagabeak ematen dizkigun buruhausteak
(Eguberrietarako bidalia, ebazpen
eta guzti). Balizko zalantzak argitu dizkiet eta, jarraian, ohar pare bat egin diet:
i.
Ariketako
14. esaldia: Ene, Maixol, lekuTARA (=tokiTARA) joan zain
(hikera) alaba bizitzera! Nora eta Hegoafrikara!
LekuTAN (=tokiTAN) dago Kontxintxina!!
Mugagabearen txosteneko 10. puntuan ageri da. “Leku” = “toki” mugagabean eta inolako zenbatzailerik gabe erabiltzen badugu, “oso urruti(ra)” esan nahi du. Normalean harridura ikurra eramaten du jarraian (!)
Zenbatzailea daramanean, ordea, jatorrizko esanahia dauka: bi lekuTARA bidali dut curriculuma; Europako edozein lekuTARA erdi prezioan joan zaitezke txartel horrekin.
NORA ETA…-(e)RA, NON ETA…-(e)N, NONDIK
ETA…-(e)TIK (ni más ni
menos que a…).
Elurra NON egingo ETA
Benidormen!!
Gaur klasera NOR
etorriko ETA Iker! Aspaldiko partez.
NOREKIN ezkonduko ETA
bere txikitako lagun minarekin!!
Urbasara perretxikotara joan ginenean, ZER ikusiko ETA basurde bat!! Hura ezustekoa!
ii. Ariketako 16. esaldia: “Hortzak ederki berdinduak ditut”. Zera adierazten du, ez naizela gaztea, baditudala urteak eta, horrekin batera, eskarmentua edo esperientzia eta, beraz, ni engainatzea ez dela erraza. Izan ere, urteetan aurrera joan ahala, hortzak gastatuz doazkigu. Niri ziria sartu nahian zabiltza, baina jai duzu (=alferrik zabiltza), hortzak ederki berdinduak ditut nik eta!
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
-
Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa. Hasteko, honako hauek gogorarazi dizkiet:
1) “KOKO” dela, bai baldintzaren
zatian, bai ondorioarenean, aditz nagusiak –KO daramalako.
2) Baldintzazko adizki hipotetikoak Indikatiboko iraganeko adizkietatik datozela, oro har, amaierako –(e)N kendu eta aurrean BA- aurrizkia erantsita (eta 3. pertsona baldin bada, hasierako Z- > L- bihurtuko da: Luke, Litzateke, Litzaiguke, Lizkidake …):
i.
NOR. Ni atzo mendira joan NINTZEN.
Ni datorren asteburuan mendira joango BANINTZ_ …
ii.
NOR-NORI. Niri mugikorra galdu ZITZAIDAN.
Niri mugikorra galduko *BAZITZAIDA_ > *BALITZAIDA_ > BALITZAIT_...
3) Ondorioa egiteko, berriz, aski dela BA- hori kendu eta -KE gehitzea (NOR sisteman, -TEKE): LitzaidaKE, nintzaTEKE…
OHARRA: Baldintzaren atalean, aditz nagusia “izan” denean eta, beraz, “izango” (bere bi esanahiekin: “ser” eta “tener” – eduki – ), ezabatu egin daiteke, eliptikoki utzi, zeren hori eginagatik ere, esaldia berdin-berdin ulertzen da. Adibidez:
Ni aberatsa IZANGO BANINTZ, Porsche Macan bat erosiKO NUKE.
= Ni aberatsa _____BANINTZ, Porsche Macan bat erosiKO NUKE.
Hogei urte IZANGO BANITU, interrail bidaia eginGO NUKE.
= Hogei urte ______BANITU, interrail bidaia eginGO NUKE.
- Ondoren, NOR sistema lantzeko Euskaljakintza.com web-orriko bi ariketak (neuk egokituak) zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez.
1. Pozak
airean
nago (=pozez txoratzen): Lan kontratua beste sei hilabeterako
luzatu didate eta pozak airean nago!
Beldurrak
airean
nago:
Analisien emaitzei buruz hitz egiteko kontsultara joan nadila eskatu dit
medikuak eta beldurrak airean
nago.
Nerbioak airean nago = kirioak airean nago: Bihar goizean izango dugu B2ko azterketa eta nerbioak airean nago; ezki-ura edan beharko dut lasaitzeko.
2. Nola?
Moduzko –(e)LA(RIK).
Erratza eskuetan duELA(rik) (erratzarekin
eskuetan) Izan ere, gaztelaniazko “con…en…” kalkatzea erdarakada
litzateke (aurrerago azalduko diet astiroago). Hona hemen beste adibide pare
bat: Merkealdi garaian jende andana
(=jendetza) ikusten da kaleetan gora eta behera, hainbat saltokitako poltsak eskuetan
dituztela(rik) = daramatzatela(rik) (poltsekin
eskuetan); goizero makina bat gaztetxo ikusten ditut eskolarako
bidean, euren motxilak bizkarrean dituztela(rik) = dauzkatela(rik)
= daramatzatela(rik) (motxilekin bizkarrean).
3. Galbidera eraman (okerreko bidetik eramatea. Galdu + bide:
“camino de perdición”).
4.
Zer gerta ere = badaezpada ere: Zu igerilekura
joango bazina, ni zurekin
joango nintzateke, zer gerta ere, ez baitakizu
igeri ondo egiten (=badaezpada ere).
5.
Mendi-ibiliak egitea
6.
Buru-makur = lur jota (oso triste).
7. Harat-honat: hara(t) eta hona(t).
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P
formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Ondoren, NOR-NORI adizkiekin adizki
hipotetikoak nola sortzen diren azaldu diet arbelean, beti ere, Indikatiboko
lehenaldiko adizkietatik abiatuta. Aldaketak:
a. aditz sistema
guztietan bezala (nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork) Indikatiboko
iraganeko adizkien amaierako -(e)N kendu
eta aurrean BA- ipini (ondorioan, amaieran -KE)
b. 3. pertsona denean, pertsona marka
den Z > L bihurtu: balitzaigu, balitzait, balitzaizkie, balitzaizkigu, litzaidake, litzaizkioke, litzaiguke…(guk
ezagutzen ditugun nor-nori guztietan nor edo zer 3. pertsona da, singularra
nahiz plurala, gehienetan objektua, nahiz eta biziduna ere izan daitekeen.
Ondorioz, adizki hipotetiko hauek guztiek L- daramate).
- AHOZKO ADIERAZPENA:
Elkarrizketa: Dena erdi prezioan! A zer mauka! (2. saioa. 30´) Izeneko
mintza-fitxa baliatuz, binaka aritu dira merkealdiaren gainean hizketan.
Gaurkoan, hiru puntuak izan ditugu mintzagai:
Bai,
Errege egunaren biharamunean hasi zen ofizialki merkealdia edo
beherapen-garaia. Mota guztietako saltokiek (bai denda fisikoek, bai on-line
dendek) euren salgaien prezioa merkatzen dute urtean bitan (neguko eta udako
merkealdietan) eta, tarteka topa daiteke maukaren bat (=pagotxaren bat).
Zuk zeuk
ba al duzu merkealdian erosketak egiteko joera(rik)? Ala urte
osoan zehar erosten duzu? Merezi izaten al du merkealdia hasi arte itxarotea,
nahiz eta ordurako gure neurriko edota gustuko arropa agortuta egoteko arriskua
izan?
Horrenbestekoak
izaten al dira saltokiek egiten dituzten beherapenak? Dena den, bada esaten
duenik, beherapenak gorabehera[1], salgai asko aurreko astean garestitu
egiten dituztela, kontsumitzaileoi ziria sartu[2] nahian, izugarrizko mauka (=pagotxa) erosiko dugula pentsaraziz (= erosiko dugulakoan).
Hala ote da?
Zer
norabide darama kontsumo gizarte honek? Beste
kontsumo eredu bat posible litzateke? Zein eredu? Esaterako, gurean orain dela
urte batzuk arrotzak (= ezezagunak) zitzaizkigun bigarren eskuko arropak salerosteko
dendak eta azokak. Egun, gero eta gehiago dira horrelakoak (baita plataformak
ere). Zuk erosi duzu inoiz bigarren eskuko arroparik?
Hon hemen aipu interesgarri bi:
“Munduari ez zaio lekurik geratzen zabor gehiago jasotzeko; izan
ere, beharrik gabe erosten duguna zaborra besterik ez da”.
“Nahiz eta sekulako beherapena egin, saltzailea beti irabazian ateratzen da, ez da galduan ateratzen”.
- Berdintasunezko konparazioa lantzeko ariketak egiteko astebete utzi diet (Gramatika eta ariketak II liburuko 182-3. orrialdeetakoak). Erantzunak ere banatu nizkien, egin ostean, zuzen zitzaten. Balizko zalantzak argitu ditugu. Ikasleek aitortu dute asko kosta zaizkiela.
- Ondoren, ariketa horietako zenbait esaldi hartu ditut aitzakiatzat:
1)
Concord hegazkinak (zerk) tximistak besteko
= adinako abiadura hartzen zuen (=tximistak bezain abiadura handia).
2) Gure baserria (A) ez da zuena (B) bestekoa = adinakoa = bezain handia.
3) Banketxeko zuzendari horrek (A)
lehendakariak (B) adina = beste (diru) irabazten du
(zenbat diru?
diru asko) (kantitatea). Ez da
beharrezkoa “diru” izena sartzea, “irabazi” aditzarekin argi dagoelako.
BAINA…
Banketxeko zuzendari horrek (A)
lehendakariak (B) adinako = besteko soldata du (zenbateko soldata? soldata
handia) (soldata asko).
4) Herrietan (A) ez dira ibiltzen hirietan (B) adina = beste auto (zenbat auto? Asko)
BAINA…
Herrietan (A) ez dago hirietan (B)
adinako
=besteko trafikoa (zenbateko trafikoa? trafiko handia)(trafiko asko).
5) Nagusiekin = adinekoekin =
zaharrekin (A) haurrekin = umeekin (B) besteko = adinako kontua = ardura izan
behar da (Zenbateko kontua? kontu
handia) (kontu asko). Intentsitatea adierazten du, ez
kantitatea.
= Nagusiekin (A) haurrekin (B) bezain kontu handia izan behar da. ERNE!! Ordena: BEZAIN + izena + adjektiboa
Adibide horietan oinarrituta, ADINAKO = BESTEKO = adinbateko = bezainbesteko konparazio-partikulak azaldu dizkiet, izen zenbakaitzekin erabiltzen direnak, berdintasun konparazioak egiteko.
-
Etxerako lanak:
-
Deklinabidea
errepasa dezagun. Osatu hutsuneak deklinabide atzizki egokiak erabilita. 1. orrialdea
(“Getariako…”).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORI (norberak zuzen ditzala) sistemako adizkiak lantzeko ariketa
analitikoak (erantzunekin doazkizue).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Iritzi artikulua. Bi gai aukeran: Futbolak pasioa ala erokeria eragiten du? / Lesaka Hills golf & spa.
- EGINA EZ BADUTE, EGIN DEZATELA: Beherapenak edo merkealdia: kalitate bera prezio txikiagoan izeneko cloze-testa.
- NOIZNAHI
EGITEKOA: Dendarik denda, merkeenen bila izeneko
cloze-testa; izan ere, garai honetan izan ohi da merkealdia. Ariketarekin
batera, zortzi orrialdeko txosten bat banatu diet, non, erantzun zuzenak
agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak zehatz-mehatz idatzi dizkiedan. Irakur dezatela arretaz, nahiz
eta erantzunak ongi eduki!!
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina