2025/01/22

B2.2 maila: (H5P) Mugagabeak ematen dizkigun buruhausteak!

 

Osatu hutsuneak deklinabide kasu egokiekin. Gehienak mugagabeak direla ohartuko zarete.

Hainbat (herritar)   ez du ontzat hartu alkatearen ekimen berria (mugagabea, “hainbat” daramalako. 6. kasua) eta alkatearen dimisioa eskatu dute.

Zein (auzo)  gertatu da hilketa misteriotsu hori? (mugagabea, “zein” galdetzailea daramalako. 3. kasua). Edgar Allan Poeren ipuin bat dirudi!

Edozein (ume)   gaur egun badaki haurrak Parisetik ez datozela (mugagabea, “edozein” daramalako. 4. kasua).

Hainbat (taberna)  mahaiak jarri dituzte kanpoan erretzaileen eskaerari erantzuteko (mugagabea, “hainbat” daramalako. 6. kasua. –A- hori gordetzen du, berea edo propioa delako).

Zein (neska)   eskatu diozu telefono zenbakia? (mugagabea, “zein” galdetzailea daramalako. 3. kasua. –A- hori gordetzen du, berea edo propioa delako). 

Zoritxarrez, makina bat (langabe)   eragin du ditxosozko krisialdi honek! (mugagabea, “makina bat” daramalako. 6. kasua).

(Ikerlari)   ugarik jo du azken urteotan La Palma uhartera, sumendiaren gorabeherak aztertzera (mugagabea, “ugari” daramalako. 6. kasua).

Gure auzoan ehundik gora gara, baina atzo ilunabarreko auzokideon bileran hogei bat (auzokide)   baino ez ginen elkartu (mugagabea, “hogei bat” zenbatzailea daramalako eta ezagunak, konkretuak ez direlako. 5. kasua).

Donostiako bi (biztanle)  (mugagabea, “bi” daramalako eta ezagunak, konkretuak ez direlako. 5. kasua) dirutza tokatu zitzaien Gabonetako loterian eta bi (biztanle)   (plurala, ezagunak direlako, jada aipatu ditugu) luze baino lehen jo zuten loteria administraziora, euren saria kobratzera.

Zenbat (etxe)   ari diren bertakoak kanporatzen, ordaintzeko gai ez izateagatik! (mugagabea, “zenbat” galdetzailea daramalako. 3. kasua).

Gure auzoko (etxe)   enpresa eraikitzaileak oso material onak erabili zituen (pluralean, etxe jakinak edo zehatzak direlako, gure auzoan daudenak).

(su)   jartzen nau hirigunera iritsi eta dohainik aparkatzeko tokirik ez topatzeak! (mugagabea, esapidea. 10. kasua).

Ene, Maixol,  (leku) joan zain alaba bizitzera! Nora eta Hegoafrikara!  (mugagabea, esapidea. 10. kasua. Zenbatzailerik gabe mugagabean doanean,“oso urrutira” esan nahi du).

Aurten, boluntariorik ezean, irakasleak Mikel izendatu du gelako (ordezkari)  (mugagabea, “izendatu” aditza eta bi NOR daramatzalako. 8. kasua).

(ergel)  hartu nauzu ala? Zer uste duzu? Atzo jaioa naizela? Hortzak ederki berdinduak ditut nik! (mugagabea, -TZAT kasuarekin. 7. kasua).

Zenbait (fabrika)  lanuzteak egin dituzte Zuzendaritzak egin dituen murrizketak salatzeko (mugagabea, “zenbait” daramalako. 6. kasua. –A- gordetzen du, berezkoa edo propioa delako). Beste zenbait (lantoki)  , bihar greba egitekoak dira (mugagabea, “zenbait” daramalako. 6. kasua).

(Miren)  bost axola zaio zu nola zauden! Berekoi hutsa da neska hori! (mugagabea, izen berezia delako. 1. kasua).

Lehen elite baten kirola zena orain demokratizatzen ari omen da eta gaur egun, garai batean ez bezala,  (edonor)   ikasten omen du eskiatzen (mugagabea. 4. kasua).

(esku)   idatzi behar dizkidazue idazlanak, ez (ordenagailu)  (biak mugagabean, “nola?” galderaren erantzunak).

Garai batean hotel ospetsua zena, zaharrentzako (egoitza)  bihurtu dute  (mugagabea, “bihurtu” aditza eta bi NOR daramatzalako. 8. kasua. –A gordetzen du, berea edo propioa delako).

Ez nuen uste seme-alabek hainbeste (buruhauste)  eragingo zidatenik! (mugagabea, “hainbeste” daramalako. 6. kasua).

Gure osaba Iñaxio (apaiz) sartu zen gaztetan eta orain Lazkaoko parrokian ematen ditu mezak (mugagabea, “sartu” aditza eta bi NOR daramatzalako. 8. kasua).

Ez dut izan inolako (arazo)   ordenagailuan programa berri hori erabiltzeko (mugagabea, -RIK kasua, hau da, partitiboa, daramalako. 7. kasua).

Gaur irakasleak hiru (ikasle)   galdetu die ikasgaia (mugagabea, “hiru” daramalako eta ezagunak, konkretuak ez direlako. 5. kasua) eta hiru (Ikasle)  (pluralean, jada ezagunak ditugulako, aurretik aipatu direnak) ez dutela ikasi aitortu diote (irakasle)  (singularra).

Gela txukuntzen aritu nintzenean, (su)   bota nuen makina bat paper (mugagabea, esapidea. 10. kasua).

Krisia dela-eta, egun ez omen da lehen adina (salgai)   saltzen dendetan (mugagabea, “adina” konparaziozkoa daramalako.11. kasua). Hori dela eta, hainbat (denda) (mugagabea, “hainbat” daramalako. 6. kasua. –A- hori gordetzen du, propioa edo berezkoa delako) eskaintza bereziak jarri dituzte ahal den (bezero)  (mugagabea, “gehien” daramalako. 6. kasua)  gehien erakartzeko. Bezero (asko)  (mugagabean deklinatzen da “asko”.  6. kasua), ordea, (diru)  (mugagabea, -RIK kasua, hots, partitiboa delako. 7. kasua) ez dutenez, ezin izaten dituzte horrenbeste (produktu) erosi (mugagabea, “horrenbeste” daramalako. 6. kasua).

Aktore hori (gazte)  (mugagabea, garaia edo aldia. 10. kasua) arrunt itsusia omen zen; orain berriz, oso erakargarria da, hainbat (ebakuntza)  estetiko egin ditu eta (mugagabea, “hainbat” daramalako. 6. kasua.         –A hori gordetzen du, berezkoa edo propioa delako).

Ingurumenaren narriadura aztertzeko zenbait (faktore) edo (eragile) hartu behar genituzke aintzat (mugagabea, “zenbait” daramalako. 6. kasua).

Gure osaba lekeitiarra oso goiz jaikitzen da igande goizetan (karramarro)   joateko (mugagabea, 11. kasua =karramarro bila).

(perretxiko)  (mugagabea, 11. kasua =perretxiko bila) nenbilela, ezustean gauak harrapatu ninduen eta noraezean ibili nintzen bi (mendizale) (mugagabea, “bi” daramalako eta ezagunak, konkretuak ez direlako. 5. kasua) topatu nituen arte. Mendian topatutako bi (mendizale)  (nor plurala, ezagunak, konkretuak, jada aipatutakoak dira) oiartzuarrak ziren eta eurekin jaitsi nintzen gure (auto)  (zer, plurala) zeuden aparkalekuraino.

(jende)  ugari bildu zen herrian izandako hilketa matxistaren aurkako elkarretaratze hartan (mugagabea, “ugari” daramalako. 6.kasua).

Atzo ikastolako bilerara hamabi (guraso)  agertu ginen (mugagabea, “hamabi” daramalako eta ezagunak, konkretuak edo denak ez direlako. 5. kasua); beste (guraso)  (mugagabea) batzuk ez ziren agertu. Bildu ginen hamabi (guraso)  (pluralean: -OK plural hurbila, zeu sartuta baitzaude) hainbat (erabaki)  (mugagabea, “hainbat” daramalako. 6. kasua) hartu genituen, gure seme-alaben onerako (=auzokideon mesedetan) eta ikastetxearen funtzionamendu egokirako.

Nik zuk beste (lagun)   izango banu, ez nintzateke sekula bakarrik sentituko (mugagabea, “beste” = “adina” konparaziozkoa daramalako. 11. kasua).

(edonor)  gerta dakioke horrelako ezbehar bat (mugagabea. 4. kasua).

(izerdi)  eta arnasestuka zaude (mugagabea, esapidea. 10. kasua). Kirola egitetik zatoz, ala?

Zein (auzo)  (mugagabea, “zein” galdetzailea daramalako. 3. kasua) bizi zara? Jaizubia (auzo) , ezta? (singularra, konkretua delako).

Ene!!! Entzun al duzue (Jon)   gertatu berri zaiona? (mugagabea, izen berezia delako. 1. kasua). Gizarajoa!!

Jar itzazu garbitu berri dituzun izarak (eguzki) , berehala lehortuko zaizkizu eta (mugagabea, esapidea, 10. kasua).

(duda)  (mugagabea, esapidea, 10. kasua) egon nintzen, Ingeniaritza ala Informatika ikasketak egin; azkenean, Informatika ikastea erabaki nuen, lan aukera handiagoa izango nuelakoan.

Gipuzkoako (udaletxe)  (plurala)  alkateek biltzarra (=bilkura = bilera) izan dute gaur Oiartzungo udaletxean, zaborraren kudeaketaren gainean solasteko. Hiru (udaletxe)  (mugagabea, “hiru” daramalako eta ezagunak, konkretuak ez direlako. 5. kasua)  alkateek atez ateko zabor bilketaren aldeko argudioak eman dizkiete (gainerako)  (plurala).

Ariketa luze honi esker mugagabea ongi erabiltzen ikasten badugu, (Dabid)  eskerrak eman beharko dizkiogu (mugagabea, izen berezia delako. 1. kasua)

Gaur egun (Madril)  hainbat familia (aberats)  (mugagabea, “hainbat” daramalako. 6. kasua)  Hego Amerikatik etorritako neskak hartzen dituzte (neskame)  (mugagabea, aditz berezia delako eta bi NOR dituelako. 8. kasua), hala nola, ekuadortarrak, kolonbiarrak, kubatarrak…

Gu aspalditik ez gara (meza)  (mugagabea, esapidea. 10. kasua) joaten, baina gure amona Ixabel igandero, hutsik egin gabe, 11etako (meza)  (singularra, meza konkretua delako)  joaten da.

(amaitu)   emango dut ariketa hau (mugagabea, -TZAT daramalako. 7. kasua).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina