2025/04/04

B2.2 maila: (H5P) Andreak (Karmele Jaio)

Osatu testua, bertatik ateratako 8 esaldiak dagozkien hutsuneetan txertatuz. ERNE! 3 esaldi sobera daude.

Ibiltzera ateratzen diren andre batzuk, hain doaz azkar, urteak atzetik segika dituztela ematen du,
. Askotan lagun batekin joaten dira, hizketan, bai, baina elkarri aurpegira begiratu gabe, despistatu gabe, oso modu profesionalean, ibiltzera atera direla ahaztu barik (=ahaztu gabe). Eta esango nuke benetan lortzen dutela
, eurek gainean batzuk badaramatzate ere (aspalditik dakite besteen begietara “andreak” direla), hain ikusten dira konbentzituta egiten ari direnaz, hain duin, beraien malla, zapatila eta ibiltzeko jakekin, gozamena ematen du haiek ikustea.
Haien adinera iritsiko garen eta, hala bada,
beti da zalantza, baina hirurogeitik gorako hainbat emakume ikusten ditut, bizimodu aktiboaren, ilusioaren, jakin-minaren adibide direnak,
, euren jarreragatik. Hitzaldi edo erakusketa batera joatea besterik ez dago, bertaratutako gehienak emakumeak direla egiaztatzeko, haietako asko, adinekoak.
, gaztaroan askok ez baitzuten aukerarik izan ikasteko edo aisialdirako denborarik, museora, hitzaldi nahiz erakusketa batera joateko, irakurtzeko, kirola egiteko, bidaiatzeko… Emakume horietako askok hainbat urtetan
izan dute bizitza publikorako aukera. Eta orain, ikusten ditut eta benetan pozten naiz, bizitza zukutzea erabaki dutelako: igerilekura doaz, antzerkira, irakurketa talde batean ematen dute izena… Iruditzen zait eredutzat hartu beharko genituzkeela,
, ez zimurren aurrean, ez bakardadearen aurrean, ez artikulazioek eragindako minen aurrean edo besteek esango dutenaren aurrean. Miresten ditut. Urteak atzetik segika balituzte bezala ibiltzen direla idatzi dut, baina agian idatzi beharko nuke ez direla urteak haien atzetik dabiltzanak; aitzitik,
, geratzen zaizkien horietan zer egin nahi duten erabaki dutelako jadanik.

SOBERA GERATU DIRENAK (berdin dio zein ordenatan):
1.

2.

3.
hutsalak (=hutsaren hurrengoak) sentitzen direlako11 etik 1 garren arrastagarria.
senarrarekin batera baldin bazen bakarrik11 etik 2 garren arrastagarria.
haiengandik ihes egiten saiatzen ari direla11 etik 3 garren arrastagarria.
arbuiatu behar genituzkeenak11 etik 4 garren arrastagarria.
beraiek dabiltzala urteen atzetik11 etik 5 garren arrastagarria.
atzetik segika (=jarraika) dituzten urteak urrun uztea11 etik 6 garren arrastagarria.
ez dutelako amore ematen11 etik 7 garren arrastagarria.
guztiontzako eredu(garri) izan daitezkeenak11 etik 8 garren arrastagarria.
ulergaitza egiten zaie11 etik 9 garren arrastagarria.
Eta ez dut uste kasualitatea denik11 etik 10 garren arrastagarria.
nola ailegatuko garen jakitea11 etik 11 garren arrastagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA