2025/04/02

B2.2 maila: (H5P) Edertasuna

Osatu ezazu testua, azpian dituzun esaldiak edo zatiak hutsune egokietan txertatuz. KONTUZ! Hiru sobera daude. 

EDERTASUNA

Karmele Jaio, Noticias de Alava, 2017-03-10 (moldatua)

Autobusera igo eta jendearen aurpegiek egunerokotasunaren (=errutinaren) eta bete gabeko ametsen begirada bueltatzen didate. Leihotik begiratu eta alboko autoan doan gidaria ikusten dut. Auto barruan sortutako ke eta umore txarreko hodei horretan, zigarroa baino gehiago,
kontsumitzen. Hurrengo geltokian, emakume bat, begirada galdua, azazkalei haginka (=hozka = koskaka) ari da. Edo bere kezkei ari ote da haginka? Atari batetik bikote bat irten da, elkarri garrasika (=oihuka), euren alabatxoaren begiradapean. Albotik, ume-aulkitxo bati
igaro da, estutasun (=larritasun) begiradarekin, eskutik helduta daraman beste umea negar batean ari den bitartean. Neska bat ikusi dut, nerabe bat, zebra igarobidetik pasatzen, negarrez, negar-zotinka, mugikorretik hitz egiten duen bitartean.

Ingurura begiratzen dut, eta barka(tu), baina sufrimendu asko ikusten dut inguruko jendearengan. Bizitzak
ikusten ditut, kezkek zaildutako bekokiak, lanak higaturiko esku eta begiradak, eguneroko borrokaren hortz estutuak.

Eta errealitate honek talka egiten du
iragartzen diren bizitzekin, edo aldizkarietan eta telebistan agertzen zaizkigun zoriontasun, gozamen eta perfekzio ereduekin. Nola da posible arraila (=pitzadura = arrakala) hain sakona izatea, talka hain izugarria izatea? Nola heldu gara saltzen diguten
sinestera eta errudun sentitzera gure bizitzak ez direlako halakoak, gure gorputzek ez dutelako
zerikusirik, ez garelako bizi etengabeko irribarre, zoriontasun eta gozamen batean? Iruzurra da edertasun hori, faltsua, eta ez dauka zerikusirik benetako bizitzarekin.

Benetako bizitzan sufrimendua (=sufrikarioa = pairamena) ikusten dut, baina hala ere, autobusetik jaitsi eta aurreko zuhaitzari
lore zuri txiki horiek atera zaizkiola ikusi dut. Eta orduan pentsatu dut baietz, existitzen dela benetako edertasun bat, lore horietan antzeman (=nabaritu) dezakeguna, edo musikan, artean, besarkada batean, elkartasun keinu batean, muxu zintzo batean,
eragiten (=sorrarazten) digun pozean, eguzkipean berotzen den gure azalaren usainean… Eta edertasun hori ez, ez da sartzen publizitate markesina batean; eta bai, aurrera egitea merezi duela erakusten digu.

SOBERA GERATU DIRENAK (berdin dio zein ordenatan):
1.

2.

3.
edertasun faltsu hori11 etik 1 garren arrastagarria.
behar bezala egindako lanak11 etik 2 garren arrastagarria.
erakusten dizkiguten horiekin11 etik 3 garren arrastagarria.
urratutako aurpegiak11 etik 4 garren arrastagarria.
gizona bera doa11 etik 5 garren arrastagarria.
zerbait bota zion agure bat11 etik 6 garren arrastagarria.
bultzaka doan emakume bat11 etik 7 garren arrastagarria.
esker agertu diren11 etik 8 garren arrastagarria.
hiriko markesinetan11 etik 9 garren arrastagarria.
kalte handiak dakartzala11 etik 10 garren arrastagarria.
udaberria iragartzen duten11 etik 11 garren arrastagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA