2025/04/10

B2.2 maila: (H5P) Orainaldiko Ahalera lantzeko indartze-ariketa

Berridatzi AHAL + INDIKATIBOAz osatutako adizkiak AHALERAKO ADIZKIekin

Ikasleok:

Ikusi berri ditugun ahalerako orainaldiko zenbait adizki arrotz eta ezezagun zaizkizuelakoan, hona hemen indartze ariketa bat, adizki horiek erabil ditzazuen eta, honela, pixkanaka, zeungana ditzazuen. Azken batean, eginez ikasten baita.

                      BERRIDATZI ESALDIOK AHALERAKO ORAINALDIKO ADIZKIAK ERABILIZ.

Hain berandu etxeratzen bazara, gurasoek errieta EMAN AHAL DIZUTE (= eman DIEZAZUKETE).

Erosketa hori esku-dirutan nahiz kreditu txartelaren bidez ORDAINDU AHAL DUZU (= ordain ).

Gidatzen ari zarela CDa aldatzen hasten bazara, istripua GERTATU AHAL ZAIZU (= gerta ).

Egun on; hiru kilo golden sagar JARRI AHAL DIZKIDAZU? (= jar ?)

EZIN DIOT egia AITORTU  (= EZ / EZIN egia aitor); bestela, ez dit sekula barkatuko egin diodana.

Eguzkitan luzaroan egoten bazara, zure larruazala hain fina denez, orbanak ATERA AHAL ZAIZKIZU (= atera ).

Mikel, ERAMAN AHAL NAUZU (= eraman ) kotxez eskoraraino? Izan ere, autobusa galdu dut.

Nahi izanez gero, datorren igandean nire baserrian bazkaltzera GONBIDATU AHAL ZAITUZTET (= gonbida ).

Mexikoko kaleetan gauez bakarrik ibiliz gero, edozer GERTATU AHAL ZAIO (= gerta ) emakume bati.

Mikel, IRAKURRI AHAL DITUZU (= irakur ) gure entzungaiarekin erantzuteko itemak?

Salamancara noa master bat egitera eta gurasoek kotxez ERAMAN AHAL NAUTE (= eraman ) bertaraino.

Eguraldi iragarpenaren arabera, datozen egunetan gure mendi gailurrak ZURITU AHAL DIRA (= zuri / zuritu ).

Ez zaitezte haiengana hurbildu, hantuste hutsak direnez, zuek GUTXIETSI AHAL ZAITUZTETE (= gutxiets ) eta.

Miren, UTZI AHAL DIDAZU (= utz )  zure eskuko telefonoa premiazko dei bat egiteko?

Ez, EZIN DIZUT UTZI (= EZ / EZIN utz), bateria amaitzear dauka eta.

Nahi baduzu, gure lagun-taldean ONARTU AHAL ZAITUGU (= onar ) , bakarrik senti ez zaitezen.

Egun on. ESAN AHAL DIDAZU (= esan ) Motas doktoreak bere ordutegian hutsunerik baduen gaur arratsaldean?

Bai, nahi baduzu, arratsaldeko bostak hogei gutxitarako EMAN AHAL DIZUT (= eman ) hitzordua.

Dabid, EMAN AHAL DIZKIDAZU (= eman )  joan den eguneko kopiak? Izan ere, ez ditut aurkitzen armairuko kaxan

Hain naiz bihotz onekoa, EZIN DUT inor GORROTATU (= EZ / EZIN inor gorrota).

Krisialdi honek luze JO AHAL DU (= jo ), nonbait.

Nahi baduzu, neure autoa UTZI AHAL DIZUT (= utz ) zeuk erabiltzeko, baina nik neuk EZIN ZAITUT ERAMAN (= EZ / EZIN eraman), etxean lan asko daukat eta.

Barkatu, ADIERAZI AHAL DIDAZU (= adieraz ) nondik joaten den Errotaberri auzunera?

Bai eta, nahiago baduzu, orri honetan MARKATU AHAL DIZUT           (= marka ) ibilbidea.

Ezein politikarirekin EZIN GARA seguru SENTITU (= EZ / EZIN seguru senti).

Ene!!! Klasea ikaslez lepo dago. Miguel, hor atzeko aulki bat ATERA AHAL DIOZU (= atera ) Edurneri?

Eta zuek tartetxo bat EGIN AHAL DIOZUE (= egin ) zuen artean esertzeko?

Egia esan, pazientzia gutxiko gizona naiz: gauza askok ATERA AHAL NAUTE (= atera ) neure onetik.

Nik zuek ahal dudan ondoen PRESTATU AHAL ZAITUZTET (= presta )  azterketarako, baina zuen aldetik ere lan handia egin behar duzue.

Zein politikarik ATERA AHAL GAITU (= atera ) krisialdi latz honetatik?

Gaur egun EZIN ZAIE ezer SINETSI (= EZ / EZIN ezer sinets) hainbat politikariri.

Jostailu hori ez da haurrentzako modukoa; izan ere, haurrek pieza txiki horiek IRENTSI AHAL DITUZTE (= irents ).

Barkatu, SARTU AHAL NAIZ? (= sar ?)

Eta apaizak, Ebanjelioa irakurri ondoren, zera esaten du: “ESERI AHAL ZARETE” (= "eser ").

Dabidek indartze ariketa hau bere blogean TXERTATU AHAL DIGUla (= txerta ela) esan digu.

“EZIN DIDAZU min gehiago EMAN” (= "EZ / EZIN min gehiago eman") esan zion eta negar batean alde egin zuen.

Aitak aireportura bostetarako EKARRI AHAL NAUela (= ekar ela) esan dit.

Ez dakizu zenbat MAITE AHAL ZAITUen (= maite en) ama batek.

Ertzainek GELDIARAZI AHAL GAITUZTE (= geldiaraz )  segurtasun gerrikoa lotu gabe goazela ikusiz gero.

Egun bakarrean EZIN DIRA karneteko puntu guztiak GALDU (= EZ / EZIN karneteko puntu guztiak gal).

Eguraldi honekin oinetako egokiagoak jantzi ezean, oinak BUSTI AHAL ZAIZKIZU (= busti ).

Apur bat bada ere,  beti LAGUNDU AHAL DIOGU (= lagun / lagundu ) lagun hurkoari.

Gurasoek zu ZIGORTU AHAL ZAITUZTE (= zigor / zigortu ) eskolan emaitza hobeak lortu ezean.

Dabid, ez dut ongi ulertu azaldu berri duzuna. ERREPIKATU AHAL DIGUZU, mesedez? (= errepika , mesedez?)

Jakina, gustura ERREPIKATU AHAL DIZUET (= errepika ). 

Nahi baduzue nire etxean GERATU AHAL ZARETE (= gera ) lotan, etxera joateko gehiegi edan baituzue. Edo, bestela, neuk ERAMAN AHAL ZAITUZTET (= eraman )  zuen etxeraino.

Ez dakit nola JASAN AHAL DITUZUEn (= jasan n) zuen bizilagun berriak.

Giltzak zulatutako poltsikoan sartzen badituzu, edonon GALDU AHAL ZAIZKIZU (= gal ).

Ariketa honi esker, orainaldiko ahalera erraztasun handiagoarekin ERABILI AHAL DUGU (= erabil ).

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA