45. eskola: 2025eko martxoaren 27koa
- ENTZUNAREN ULERMENA: Ontziak birziklatzeko makina. Itemak astiro azaldu ostean, bitan entzun dugu audioa; ondoren, jarduera zuzendu dugu, erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz.
- Joan den astean, ezezko baldintza egiteko
erabiltzen den EZIK = EZEAN,
salbuespenak adierazteko IZAN EZIK
eta bi osagai uztartzeko erabiltzen den EZ EZIK…ERE
arteko aldea azaldu nien. Etxerako bazuten hauek bereizteko berariaz
prestaturiko ariketa bat. Hura zuzendu dugu. EZIK = EZEAN / IZAN EZIK / EZ EZIK…ERE bereizteko ariketa honetan, 16 esaldi berridatzi behar zituzten eta ongi
etorri zaie hiru horien arteko aldeaz ohartzeko (erantzun-orriaren ale bana
eman diet).
Izan ere, ERE lokailuaren urrezko arauetako bat honako hau da:
ERE lokailua aditz trinko baten aurrean – justu
aurrean – doanean, aditz hori derrigorrez indartu egin behar da BA- erantsiz:
Zu
bihar Oiasso museorako txangora zoaz? Ni ERE Banoa.
Zure
amak ez ezik, nik ERE Badakit zer gertatzen zaizun.
Apartamentu
bat daukazue Saloun? Guk ERE Badaukagu.
Donostia
hiri ikusgarria da, baina garestia ERE Bada.
Baina… ERE eta aditz trinkoaren artean zerbait
tartekatzen badugu, tarteko osagai horrek hartzen du “protagonismoa” – galdegai
bihurtzen da – eta, beraz, ez dugu
aditza indartuko, hau da, aditzari ez diogu BA- erantsiko:
Nik ERE asko
(zenbat) dakit gai
horri buruz.
Ni ERE Errealeko
bazkidea (zer) naiz.
Ni ERE jaio
nintzenetik (noiztik) naiz Errealeko
bazkidea.
Zuk
ez ezik, guk ERE pazientzia handia
(zer) daukagu.
Gehienak autobusez joango omen dira. Zu ERE autobusez (nola) zoaz? Ala gurekin autoz?
b) EZ EZIK…ERE erabiltzeko ikasle
batzuek dituzten zailtasunak ikusirik, gogorarazi diet bi osagai elkartzeko,
lotzeko edo uztartzeko erabiltzen dela egitura hau eta bi
osagai horiek ezinbestean kategoria gramatikal berekoak izan behar
dutela (bi izen, bi izenondo, bi aditzondo, bi aditz partizipio…). Beste modu
batera esanda, “ez ezik” eta “ere”ren aurreko bi osagaiek galdera berari erantzun behar
diote (Zer? Noiz? Nola? Norekin? Zer ekintza?...).
Gainera,
uztartzen
diren bi osagaiak aditzak direnean, lehenengoa derrigorrez partizipioa izaten da
(ez aditz jokatua!!!: joan
naiz ez ezik, ikusi dugu ez ezik, egin ditugu ez ezik…) eta bigarrena nahitaez indartu egin behar da,
EGIN indartzailea erabiliz edo aditz bera errepikatuz.
Jarraian datozen adibideak arbelean jarrita, azaldutakoaz ohartarazi ditut:
a.
Istripuan autoko giltzak
(zer?) EZ EZIK, etxekoak
(zer?) ERE galdu nituen, eta ez
nituen aurkitu.
b.
Istripuan autoko giltzak galdu
(nituen) EZ EZIK, aurkitu ERE egin
nituen
=
…aurkitu ere aurkitu nituen. Gaitzerdi!!
(=Eskerrak!!).
c.
Ni (nor? Izenordea) EZ EZIK, zu
(nor? Izenordea) ERE pozik zaude.
d.
Polita
(nolakoa? Adjektiboa edo izenondoa) EZ
EZIK, azkarra (nolako? Adjektiboa edo
izenondoa) ERE bada neska hori.
e.
Hemen (non? Leku
aditzondoa edo adberbioa) EZ EZIK, han (non? Leku
aditzondoa edo adberbioa) ERE liskarrak
(=istiluak) sortu dira.
f.
Gaur (noiz?
Denbora aditzondoa edo adberbioa) EZ
EZIK, atzo (noiz? Denbora aditzondoa edo
adberbioa) ERE ateri egin zuen.
g.
Sukaldea (zer?) EZ EZIK, etxeko zoko
guztiak (zer?) ERE
hutsik zeuden.
h.
Sukaldea hutsik (nola? Moduzko
aditzondoa edo adberbioa) EZ EZIK, zikin (nola? Moduzko aditzondoa edo adberbioa) ERE bazegoen.
i.
Atzo gramatika ariketak egin
(nituen) EZ EZIK, iritzi
artikulu bat idatzi ERE egin
nuen = …idatzi ERE idatzi nuen.
- AHOZKO BITARTEKOTZA: Gorabehera handirik ez eguneroko saskian / Merkealdia: baliarazi zure eskubideak (2. saioa, fitxak trukatuta). Hendaiara uda igarotzera joango den Oliteko lagun batek deitu egin dizu, eguneroko saskia merkeago non den jakiteko, ez baitaki erosketak Iparraldean ala Hegoaldean egin. Deituiozu telefonoz eta alde bietako prezioetan dauden aldeak komenta iezazkiozu.
- Genero berdintasunaren gaiari helduko diogu
bete-betean, igaro berri baitugu Martxoaren
8a, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Horren harira, emakume eredugarriak (ereduTZAT
hartzeko modukoak, ereduTZAT
hartzea merezi dutenak) eta aitzindariak
(=aurrendariak = bide-urratzaileak) izango ditugu hizpide egunotan:
Josebe Iturrioz, Elbire Zipitria, Virginia Woolf, Clara Campoamor…eta horietako
bat izan zen Agnodize, ezagutzen den lehenengo emakumezko medikua. Agnodize, ginekologiaren ama ezkutua
deritzon ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, erantzun zuzenak behar bezala
argudiatuz. Jarduera honetan, zazpi esaldi txertatu behar dituzte testuan, nik
ipinitako bi distraktoreak saihestuz. Oharrak:
o K.a.: Kristo aurreko…(noizko) / K.o.: Kristo ondorengo … (noizko)
o Agnodize
setatia = tematia = egoskorra =
burugogorra zen: “Nik medikuntza ikasi nahi dut, kosta ahala kosta = nola edo hala”.
o Onespena = onarpena = oniritzia: aprobación (aitak amore eman zuen azkenean).
o Trebakuntza = prestakuntza >Trebakuntza-ikastaroak
> Trebatu: Ni horretan (zertan) trebatu naiz > Ni trebea naiz.
o Hedatu
= zabaldu > hedabideak (irratia, telebista,
prentsa): albisteak hedatzeko edo zabaltzeko bideak (=komunikabideak)
o Jabetu
= ohartu = konturatu
o Nonbait = antza (denez), dirudienez. Ez
ahaztu, zalantza adierazteko koma artean joan behar duela. Bestela, leku aditzondoa dela pentsa genezake.
o Nonbait
(=lekuren batean) (leku aditzondoa) inbidia
ere abiadura berean zabaldu zen. Nonbait,,,,,,
(=dirudienez = antza denez…) (zalantza partikula) inbidia ere abiadura
berean zabaldu zen.
o Artatu: atender
o Zurrumurruak
= txutxu-mutxuak = esamesak
o Limurtu (seducir)
o Galbideratu (corromper, pervertir): galbidera eraman
o Leporatu= errua bota = errua egotzi
o Agnodize
hilez gero = hiltzen bazuten… (baldintzazkoa)
o Bere buruaz beste egingo zutela = bere
burua hilko zutela
o Baliogabetu = indargabetu = bertan behera
utzi
o Bertan behera utzi:
Batzuen aldeko erabakia bertan behera
geratu da / utzi dute (=baliogabetu = indargabetu). Kursaalean Izaro ematekoa
zen kontzertua bertan behera utzi dute. Ukrainako haurren adopzio-prozesua bertan behera geratu da gerragatik.
o Bere
horretan geratu / utzi (=lehen
bezalaxe geratu / utzi): Dabidi
galdera bat egin diot, berak berriro azaldu dit, baina bere horretan geratu naiz. Etxeko gela guztiak margotu ditugu,
komuna izan ezik; komuna bere horretan
utzi dugu.
o Zalantza
izpirik gabe (=inolako zalantzarik gabe = inongo
zalantzarik gabe)….
o Hutsean = ezerezean geratu zen akusazioa
o Elkartasuna = elkarkidetasuna = solidaritatea
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Emakumeak…gizonen pare … ala menpe? Mintza-fitxako lehenengo puntuaz aritu dira hizketan, hots, genero berdintasunaz. Gaiaren inguruko hiztegi lagungarria banatu diet.
Emakumeak harrikatzen dituzte
(harrikatu: harriak bota): lapidar
Inork ez du auzitan jartzen: auzitan jarri (=zalantzan jarri = dudatan
jarri): poner en duda, en entredicho
lanaldi
jarraia: jornada continua / lanaldi etena: jornada
partida.
Lanaldi osoa / Lanaldi murriztua
(lanaldi erdia, lanaldi herena…)
Haurren kustodia
edo zaintza partekatua: custodia compartida
Belaunaldia
= gizaldia: generación
Antzinatasuna:
antigüedad
Hitzarmena
edo ituna: convenio
Tolerantea
Tolerantzia
Esanekoa:
obediente, sumisa
Aitzindaria
= aurrendaria = bide-urratzailea: pioner@, precursor@
Iraultzailea: revolucionari@
Auzo-lotsa: vergüenza ajena
Parekotasuna
= parekidetasuna: paridad
Lana eta familia uztartzea = bateratzea: conciliar
-
Etxerako lanak:
- EZEAN = EZIK // IZAN EZIK // a EZ EZIK, b ERE. Hiru hauen bereizten eta behar bezala erabiltzen treba zaitezten, 40 esaldi sortu dizkizuet, zuek berridatz ditzazuen (erantzun-orriak ere banatu dizkizuet). Nolanahi ere, denak egun berean ez egiteko aholkatzen dizuet, pixkanaka eginez joan zaiteztela. Norberak zuzentzekoa.
- Euskal Herritik haratago, beste emakume bide-urratzaile bat Coco Chanel izan zen. Berari buruzko ulermen-jarduera (Coco Chanel: moda-diseinatzaile ausarta baino zerbait gehiago). Testua osatu behar da, bertatik ateratako 14 esaldiak hutsune egokietan txertatuz.
- Kohesioa lantzen: LOKAILUAK. Gramatika eta ariketak II testuliburuko 57. gaia (210-211. orrialdeak): Lokailuen aurkezpena datorkizue bertan. 210. orrialdeko teoria irakurri. Bertan, hainbat lokailuren sailkapena egiten da (dena den, nik bere garaian banatutako txostena osoagoa eta askoz ere zehatzagoa da). Ondoren, teoria hori baliatuz, 211. orrialdeko ariketak egin (norberak zuzen ditzala, ez dute zailtasunik eta).
- Iritzi artikulua: Haur bat eduki nahi, kosta ahala kosta. / Telebista, hutsaren hurrengoa.
- AUKERAKO JARDUERA: Errusian haur bat adoptatzearen abentura. Haurdunaldi subrogatura edo intseminaziora jo beharrean,
bada beste hautabide bat: adopzioa. Familia ereduei eta haurrak izateari
nahiz adoptatzeari buruz ari garenez, Errusiako haurren adopzioarekin lotutako
jarduera-sorta honetan:
o
lehenik,
albiste bat entzun behar duzue (blogean entzungai) eta entzungai horrekin bi
ariketa egin behar dituzue (lehenengoan, erreportajea ondoen laburbiltzen duen
esaldia hautatu, eta bigarrenean, a), b) eta c) artean aukeratu);
o
ondoren,
kontrastea adierazteko egituren adibideak biltzen dituen taula arretaz irakurri
behar duzue eta sei esaldi berridatzi beharko dituzue kontzesiboak erabiliz.
Albistearen laburpena: Blokeoa bertan behera utzi dute = indargabetu dute = baliogabetu dute eta horrek adopzio prozesua arindu eta azkartu du, baina txanponak badu bere IFRENTZUA: bikote homosexualek edo guraso bakarrek adoptatu ezinik jarraitzen dute.
Adierazi dugun zerbaiten kontrastea, zailtasuna, oztopoa edo muga
adierazteko BAINA
lokailua erabiltzen dugu. Baina, gauza bertsua adierazteko beste egitura batzuk
ere erabiltzen ditugu:
- Alde batetik, perpaus
kontzesiboak: -NAHIZ ETA / ARREN / BA-... ERE/ -AGATIK
(ere), / -TA ERE / -RIK ERE / GABE ERE.
NAHIZ ETA
adopzioaren prozesua neketsua izan ( = NAHIZ ETA adopzioaren
prozesua neketsua den), adoptatzeak abantaila asko dauzka (bi aukera: aditz jokatu gabea,
hau da, partizipioa edo jokatua + -EN).
Adopzioaren prozesua neketsua izanAGATIK
(ERE), adoptatzeak abantaila asko dauzka (aditz jokatu gabea, hau da, partizipioa).
Adopzioaren prozesua neketsua izanDA
ERE = izanIK ERE, adoptatzeak abantaila asko dauzka (aditz jokatu gabea, hau da,
partizipioa).
Haurrak familia berrira egokitzeko
arazoak izan BAditu ERE, azkenean ondo moldatu da (Aditza beti jokatzen dugu BA-…ERE
erabiltzen dugunean).
Haurrak familia berrira egokitzeko
arazoak izan ARREN (=Haurrak familia berrira egokitzeko arazoak izan
dituen ARREN), azkenean ondo moldatu da (bi aukera: aditz jokatu gabea,
hau da, partizipioa edo jokatu + -EN).
- Bestetik, kontzesibo
balioa duten lokailuak, klip baten
modura bi ideia, bi paragrafo, bi esaldi lotzen dituztenak: HALA ERE
/ HALA ETA GUZTIZ ERE / DENA DEN / DENA DELA / NOLANAHI
ERE / EDONOLA ERE.
Adopzioaren prozesua neketsua da; HALA
ERE, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
Adopzioaren prozesua neketsua da; DENA
DEN, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
Adopzioaren prozesua neketsua da; NOLANAHI
ERE, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
Adopzioaren prozesua neketsua da; EDONOLA ERE, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
- EGINA IZAN BEHAR DUZUE: Gramatika
eta ariketak II liburuko 15. orrialdeko ariketak, orainaldiko
Ahalerako sistema guztiak (nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork) lantzekoa
(neuk prestatutako erantzun-orriak banatu nizkien).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
-
EGINA IZAN BEHAR DUZUE: Genero berdintasunaren gaiari
helduta, Josebe Iturriozi egindako elkarrizketa: Josebe Iturrioz: “Denok izan beharko genuke oso feminista”.
Jarduera honetan, ikasleek erantzun bakoitzari dagokion galdera hautatu behar
dute (258. fitxa).
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
-
EGINA IZAN BEHAR DUZUE: Igogailuan izeneko ulermen-jarduera
(246. fitxa)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina