- 1. galdera
1. Urteak daramatzat irakaskuntzan jardunean (=lanean) eta sekula ez dut hain ikasle alferrik izan nire taldeetan. _____________________. Horrela, nola gaindituko du, bada, ikasturte amaierako proba?
Ez du kolpe zorririk jotzen
- 2. galdera
2. Astiro jan ezazu eta ongi murtxikatu. Ez dakizula gerta gure aitona zenari gertatu zitzaiona: bazkaltzen ari zela(rik), eztulka hasi zen ito beharrean (=itotzeko zorian); izan ere, ____________________________. Gaitzerdi!! (=Eskerrak!!) Basokada bat ur edanda, bere onera itzultzea (=lehengoratzea = lehengo egoerara bueltatzea) lortu zuen.
haragi zati bat kontrako eztarrira joan zitzaion
- 3. galdera
3. Zuen katua oso ehiztaria dela? Bada, gure Pitxitxik egun osoa _______________ ematen du sutondoan. Bitartean, saguak dantzan.
egonean
- 4. galdera
4. Alferrik ari zara niri ____________________. Ongi aski dakit ez naizela zure begiko; beraz, zure lausenguekin (=losintxekin)[1] zerbait lortu nahiko duzu nigandik.
[1] Lausengu = losintxa: “halago, lisonja, alabanza”
koipea ematen
- 5. galdera
5. Goizean baraurik[1] joan naiz lanera eta dagoeneko (=jadanik) goseak amorratzen nago. Entzuten dituzu nire _____________________?
[1] Baraurik: ezertxo ere jan gabe: “en ayunas”. Aditza: “barau egin”.
tripa-zorriak
- 6. galdera
6. - Bere osaba enpresa horretako zuzendaritza taldeko kidea denez, arrebak galbidean zebilen ilobari mesedez laguntzeko eskatu omen zion eta horrela, osabaren bitartez hartu omen zuten lanean lantegi horretan.
- __________________________!!
Banengoen ba!
- 7. galdera
7. Egunkarian irakurritako datu honek _________________________: EAEn gidarien %7k baino ez omen du ibilgailu elektrikoa. Datu deigarria, inondik inora.
atentzioa eman dit
- 8. galdera
8. Begira, zuregan uste osoa (=konfiantza osoa) daukat, beste inorengan ez bezala; beraz, ez sartu niri ziririk, gero! Zeren…niri ziria sartuz gero, _______________________, herratsua[1] bezain mendekaria naiz eta.
[1] Herratsu: “rencoros@”
larrutik ordainduko duzu
- 9. galdera
9. Analisien emaitzak gaur jasoko dituela eta, ______________________. Erauzi (=atera) dioten tumorea ona izango ahal da!!
beldurrak airean dago
- 10. galdera
10. Aitona zenak hildakoan oinordetzan utzi zigun baserria landetxe bihurtzeko, makina bat berriztatze-lan egin beharko ditugu. Esate baterako, sukaldea guztiz berrituko dugu eta goiko solairuan logela gehiago egingo ditugu. Ganbara ere zaharberrituko dugu. Hori bai, sabaiko zurezko zutabeak __________________________, xarma berezia ematen baitiote baserriari.
bere horretan utziko ditugu
- 11. galdera
11. - Gaur, goiz-goizetik, dena oker atera zait, bai egun aldrebesa!
- Lasai, motel! __________________________!!
Bihar ere eguna argituko du!
- 12. galdera
12. Amatxi, bihar neuk lagun diezazuket medikuarenera, _________________ eta. Datorren astera arte ez dut itzuli behar lanera, oraindik hartzeko neuzkan opor-egun batzuk hartu baititut.
jai dut
- 13. galdera
13. ________________________!! Zorionez, larrialdi zerbitzukoak ziztu bizian (=ziztu batean = oso azkar) iritsi ziren ezbeharra gertatutako tokira eta berehala eraman zuten erietxera odol-jarioa lehenbailehen (=ahalik eta azkarren) eten (=moztu) ziezaioten.
Istripuan hil ez zenean!!
- 14. galdera
14. Gure aitona-amonek gerraostean __________________ omen zituzten bizirauteko (=bizirik irauteko). Urte latzak izan omen ziren oso.
gorriak ikusi
- 15. galdera
15. Hau euri-jasa!! ________________ ari du euria!!! Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri omen du.
Gogotik
2025/04/10
B2.2 maila: (H5P) Egitura, esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (I)
Soluzioen zerrenda
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina