10. eskola: 2022ko urriaren 31koa (Arratsaldeko taldea)
- Arratsaldeko taldean: -(e)NA(K) erlatibozkoa. Atalak liburuko 35. fitxa (55. orrialdekoa) zuzendu dugu. Bertan, ikasleek erlatibozko tradizionala aposizio bihurtu behar zuten. Zuzenketa amaitutakoan, erantzun-orria banatu diet.
- Arratsaldeko taldean: Galderak beste Donostia horretara izeneko ulermen-jarduera zuzedu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Aurretik lexikoa jorratzeko testu hau landua dutenez, horrek erraztu die ulermen jarduera egitea. Item bakoitza zuzendu ahala, testuan erantzun zuzena eta okerrak arrazoitzeko pasarteak azpimarratu dizkiet.
- Arratsaldeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Turismoa mugatu behar al litzateke? (x 0´8) Zuzendu berri dugun jarduerarekin zerikusi estua duen entzungai bat entzun dute eta, batetik, hiru aukeretatik entzungaian adierazten dena ondoen laburbiltzen duen esaldia hautatu behar izan dute ikasleek; bestetik, berriro entzun eta bost baieztapen egiazkoak diren ala ez adierazi behar izan dute. Ondoren, zuzendu egin dugu. Entzumenari ekin aitzin, hiztegi lagungarriaren berri eman diet. Hiztegi lagungarria:
o
Irlak hiriari SO jarraitzen zuen (NORI + so = NORI begira).
SO EGIN = begiratu.
o Igeldoko xarmak ere BERE HORRETAN zela zirudien (BERE HORRETAN = LEHEN BEZALA = DAGOEN edo LEHEN ZEGOEN BEZALA = inolako aldaketarik gabe). Joan den astean agertu zitzaigun, etxebizitza turistikoei buruzko entzumen jardueran. Adib.: Ez ezazu ukitu hori, utz ezazu bere horretan. Asierrek etxibitza turistikoak arautuko dituen ordenantza bere horretan onartzea nahi du. Etxeko logelak eta egongela berriztatu nituen, baina komuna bere horretan utzi nuen.
o Bertako donostiarren ZANTZUAK (=arrastoak; “indicio, rastro, señal, pista”). Adib.: Hasieran gizon hark bere burua hil zuela pentsatu arren, gero, poliziek hilketa baten zantzuak topatu zituzten.
o
Mamia = erroa = sustraía
o
Goraipatu (=laudatu = goretsi)(alabar,
elogiar) zenbat eta zenbat turista pasa diren aldiro.
o
Hutsal(a) = hutsaren hurrengoa (garrantzirik gabea, funtsik
gabea; “efímero, vano, vacío”) bihurtu da.
o Izerdi larria sentitu du bizkarrean behera (larritasunak eragiten duen izerdia da, ez nekeak eragindakoa; adibidez, istripu bat ozta-ozta saihesten duzunean).
- Arratsaldeko taldean: IKUS-ENTZUNA: Umerik gabeko hotelak izeneko jardueraren 1. ariketa egin dugu. Egun, gero eta gehiago dira haurrik onartzen ez duten hotelak, turista batzuen lasaitasuna bermatzeko aitzakiarekin, baina gaia aski eztabaidagarria da; izan ere, batzuen ustetan, neurri diskriminatzailea edo baztertzailea da hori. Ikasleek birritan ikusi dute bideoa eta, ikusi ahala, zortzi esaldi ordenatu behar izan dituzte.
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA (0,30´): Umerik gabeko hotelak. Ikusi berri dugun bideoa abiapuntutzat hartuta, honetaz hizketan aritu dira ikasleak.
1. Ezagutzen al duzue umerik onartzen ez duten hotelik? Eta izan al zarete inoiz halako batean?
2. Zer deritzezue horrelako hotelei?[1] Diskriminatzaileak direla iruditzen zaizue? Legea urratzen [2]ote dute? Ala ulertzen al duzue bezero batzuek haurrak inguruan nahi ez izatea?
3. Horrelako ostatuen aldekoa bazara, non gehiago ukatu behar litzaieke sarbidea haurrei?
4. Eta animaliei dagokienez? Ongi iruditzen zaizue hainbat ostatu eta hoteletan – oraindik, gehienetan – ez onartzea? Eta onartzeagatik gehigarri bat ordaindu behar zatea?
5. Non debekatu behar litzateke animaliekin ibiltzea eta non ez? (garraio publikoan, jatetxeetan, dendetan, hondartzan...)
-
ETXERAKO LANAK:
- Arratsaldeko taldean: Hemen dugu Halloween ate-joka izeneko ulermen jarduera.
Izan ere, datorren asteartean izango dugu azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna eta
bezpera, Gau Beltza edo Arimen Gaua.
- Arratsaldeko taldean: Tradizioa nagusi izeneko testua irakur dezatela. Bertan,
Euskal Herriko hileta ohituren berri ematen da. Ohitura eta usadio bitxiak
ezagutuko dituzte testu honetan.
- Arratsaldeko taldean:
Umerik gabeko hotelak. 2. jarduera. Ikasleek artikulu
osoa irakurri behar dute eta hamar esaldi osatu behar dituzte, amaiera egokiak
aukeratuz.
- Arratsaldeko taldean:
Erlatibozkoak 3 (OHARRA: astebururako gorde dezakete, ez
baitugu zuzenduko asteazkenean).
-
Egina ez badute, Ez dut
azkoitiarra ematen izeneko ulermen-jarduera.
- Egina ez badute, Perretxikotara
joateko garai berriak izeneko cloze-testa egiteko eta zuzentzeko
aholkatu. Azalpenak ulertzen ez badituzte, zalantzak edonoiz galde
diezazkidakete eta argituko dizkiet.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina