Aukeratu erantzun bakoitzaren aurrean jartzeko galdera egokia.
Ikasleak euskal hiztun oso izate aldera, Olasagarrek ezinbestekotzat dauka ikastetxeetan ahozkotasuna (=mintzamena) lantzea. Arlo horretan hutsuneak ikusten ditu (egun) egun: «Ez da sistematikoki lantzen, ez da lanketa planifikatu bat».
Yolanda Olasagarrek (Arbizu, Nafarroa, 1966) argi du: Euskal Herriko ikasle gehienek euskara ez dute etxetik jasotzen; beraz, eskolari dagokio haiekin ahozkotasuna (=mintzamena) lantzea. Olasagarre irakasleen prestakuntzan (=trebakuntzan) aritzen da (=lan egiten du = jarduten du) Nafarroako Gobernuaren EIBZ Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan, eta joan den astean hezkuntzan ahozkotasuna lantzerakoan dauden hutsuneez eta horretarako dituzten proposamenez aritu zen (=hitz egin zuen) Euskal Herriko Unibertsitateko Nola landu eta ebaluatu ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna? Euskara ikasleen ahozko hizkuntza sekuentzia didaktikoen bidez lantzeko proposamena izeneko udako ikastaroan.
1.
Nik, batez ere, Nafarroako D ereduko irakaskuntza ezagutzen dut, eta erkidegoan [EAEn] ere zerbait tokatu zait. Azken urte hauetan (=azken urteotan) ondorio honetara heldu (=iritsi = ailegatu) gara: ahozkotasuna lantzen da, baina, oro har, ez da sistematikoki lantzen, ez da lanketa planifikatu bat. Orduan, baditugu hutsuneak. Duela hamar urte-edo, hasi ginenean, gure ustez, lehentasunezko kontu bat zen (=lehentasuna zeukan kontu honek), batez ere, gure ikasleek euskaraz hitz egitea nahi baldin bagenuen. Alabaina, irakasleen aldetik jakin genuen oso modu arbitrarioan egiten zela, denbora zegoenean bakarrik, eta ez ikasle guztiek hitz egiteko moduan planifikatuta.
2.
Irakasleak programatu eta erabaki behar du zer landu, nola landu, zer jarduera egin... Aurretiaz (=aurretik = aldez aurretik) pentsatutako prozesua izan behar du. Lantzea gauza bat da, eta beste gauza bat da jardutea (=aritzea). Irakaskuntzari begira, lantzea falta da, batez ere: hau da, modu planifikatu batean ikasleekin hau landuko dugu, eta, beraz, hori ebaluatu ahal diegu. Horretarako proposatzen dugun tresna “sekuentzia didaktikoa” da [proiektu bat, helburu komunikatibo bat duena, jarduerak zehazten dituena...]. Zenbaitetan (=batzuetan), hiztun trebeak ditugu, etxeko hizkuntza euskara dutelako, baina gure ikasleen tipologia nagusia ez da hori. Eskolan landu ezean, nekez landuko da beste leku batean.
3.
Argi dago ezetz. Eskolari mila gauza eskatzen zaizkio eta gabeziaren bat sumatzen edo nabaritzen baldin bada, esaten da: «Hori eskolan egin beharko litzateke». Hizkuntza gaitasunak (=trebeziak) bai, eskolan landu behar dira. Gainera, oinarrizkoak (=funtsezkoak =gakoak) dira, zeren euskara edukiak transmititzeko hizkuntza baldin bada —batez ere, D ereduan—, ikasleek maila ona behar dute trebetasun guztietan, baita ahozkoan ere.
4.
Izugarria. Hizkuntza batean hiztun oso izateak esan nahi du ahoz ere ongi moldatzen dela ikasle hori, bai eskolako eginkizunetan, bai kanpokoetan. Euskarari dagokionez, ezinbestekoa da, erabilerara jauzi egiteko.
5.
Pentsatzen dugu modu sistematiko eta planifikatuan landu behar dela: irakasleek kontzienteki landu behar lukete ikasleekin ahozko komunikazio gaitasuna. Ikusi genuen sekuentzia didaktikoak tresna egokiak izan zitezkeela ahozkoa lantzeko, eta hori da proposatu duguna. Praktika egin dugu ikastetxeetan, sekuentziak diseinatu eta gelaratu dira; aurrerapenak ikusten dira lanketaren ondoren. Hori da erabiltzen dugun tresna nagusia, balio duelako irakasleak ikus dezan zer landu duen, landu duena ikaslearentzat benetan baliagarria izan den eta ikasleek barneratu duten.
6.
Normalean, hau lantzen den ikastetxeetan ikasleak motibatzen dira eta gustura aritzen dira (=jarduten dute), zeren ikasle guztiek hitz egin behar dute, beraiek egin behar dute. Esaterako, beste gela batera joaten dira hitz egitera, eta horrek ardura eragiten (=sorrarazten) die, baina gustura egiten duten lana da. Gainera, sekuentzian beti proposatzen da zerbait ikasleekin negoziatzea, beraien interesak pizteko. Adibidez, esaten zaie: 'Ipuina kontatuko diezue LH1eko ikasleei, baina banaka eginen dugu, ala binaka? Zein ipuin kontatuko diezue?'.
7.
Bai, eta horretan ari gara azken urteotan (=urte hauetan). Prestakuntzaren (=formakuntzaren = trebakuntzaren) barruan sartzen dugu sekuentziaren diseinua eta sekuentzia gelaratzea (hau da, gelan bertan gauzatzea).
8.
Bai. Horren inguruan, zera azpimarratu nahiko nuke: landutakoa ebaluatu behar dugu, eta ez dena. Gainera, ahalik eta ebaluazio objektiboena izan behar du, hau da, ikasleak zer egin duen ebaluatu behar da, eta ez hainbeste epaitu edo iritziak eman. Ongi egindako guztia nabarmendu (=azpimarratu) behar da lehenengo, eta, gero, hobetzekoak. Gainera, ahozkoaren parametroetatik ebaluatzen saiatu behar dugu: esaterako, ahozkoan e bat esatea edo esaldia ez bukatzea ez da akatsa; idatzian, berriz, bai. Hitzen ordena ere ahozko jardunean desberdina da, intonazioak beste pisu bat du, antolatzaileak beste mota batekoak dira... Osagarriak dira ahozkoa eta idatzia, baina ahozkoaren ezaugarri eta baliabide horiek propio irakatsi eta ebaluatu behar ditugu. Bide hori jorratzeari ekin diogu; izan ere, hezkuntzan, oso gutxi dago eginda horren inguruan.

IRAKASLEAK HORRETAN TREBATU BEHARKO DIRA, EZTA?8 etik 1 garren arrastagarria.
ZENBATEKO GARRANTZIA DU AHOZKOTASUNAK HIZTUN OSO IZATERA HELTZEKO?8 etik 2 garren arrastagarria.
ZER-NOLAKO ERANTZUNA JASOTZEN DUZUE IKASLEEN ALDETIK? LORTZEN DUZUE MOTIBATZERIK?8 etik 3 garren arrastagarria.
ESAGUZU, NOLA LANTZEN (=JORRATZEN) DA GAUR EGUN AHOZKOTASUNA (=MINTZAMENA) HEZKUNTZAN?8 etik 4 garren arrastagarria.
BEHAR ADINAKO GARRANTZIA (=BEHAR BESTEKO GARRANTZIA) EMATEN ZAIO AHOZKOTASUNARI?8 etik 5 garren arrastagarria.
ZEREN FALTA SUMATU (=NABARITU) DUZU?8 etik 6 garren arrastagarria.
ZER EGIN BEHAR DA, ZUEN USTEZ, AHOZKOTASUNA BEHAR BEZALA LANDU DADIN?8 etik 7 garren arrastagarria.
IKASLEEN EBALUAZIOAZ ERE ARITU ZARA (=HITZ EGIN DUZU) ZURE IKASTAROAN.8 etik 8 garren arrastagarria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina