5. eskola: 2023ko urriaren 17koa (Pilarikako zubiaren ostekoa)
- Lehen eskola eguna izeneko ariketa, erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure HEOeko ikasgela batekoa litzatekeen irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko perpaus libreak egin behar izan dituzte, nahi adina, ahal duten irudimentsuen jokatuz. Adib.: Betaurrekoak daramatzaN ikaslea horman idazten ari dENAREKIN hizketan ari da. Gaur, zenbait esaldi zuzendu ditugu (30´) eta idatziz jaso ditut erantzun guztiak, zuzenketa amaitutakoan eurei banatzeko. Ariketa librea izaki, nahi izanez gero, luze jo dezake, baina merezi du, erlatibozkozkoak lantzeaz gain, beste hainbat gramatika ohar egiteko nahiz ohiko akatsen berri emateko ere balia baitaiteke zuzenketa hau. Ikasle kopuruaren arabera, zuzenketa alda liteke.
- Gure
bigarren gaia IDENTIFIKAZIO PERTSONALA da eta horren barnean, euskaldunak
izango ditugu aztergai. Ikasleei euren ustez euskaldunok nolakoak garen galdetu
ostean (leialak, itxiak, sentimenduak
adierazterakoan hotzak, aldarrikatzaileak, sudur-luzeak, baxuak, sendoak,
ile-beltzekoak, belarri-luzeak, buru-gogorrak edo tematiak, ondo jaten dugunak…garela
adierazi dute), ohikoa baino garaiagoa (=altuagoa) zen euskaldun bati buruzko
ikus-entzunezkoa jarri diet, “Altzoko Handia”ri buruzkoa.
IKUS-ENTZUNAREN
ULERMENA: Altzoko Handia, erraldoi
euskalduna (x0,9,0,8). Sarrera irakurri ostean, itemak astiro azaldu eta bideoa ikusi dugu
birritan. Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz.
Nahi izanez gero, etxean berriro ikus dezakete, blogean izango baitute ikusgai.
OHARRA: Ikus-entzunezkoaren ulermen-ariketa
hau berriro egin nahi duenak blogean izango du eskuragarri H5P formatuan
(interaktiboa).
Pilar
Altzoko Handiaren ondorengoa (=oinordekoa) da / Altzoko Handia Pilarren arbasoa
zen.
OHARRA: Entzunaren ulermen-ariketa hau berriro egin nahi duenak blogean izango du eskuragarri H5P formatuan (interaktiboa).
Oharra: Bere burua agoteen oinordekoTZAT dauka = ondorengoTZAT dauka
Santxotena eskulturgileak (= Agoteen oinordekoa = ondorengoa dela uste du
Santxotena eskulturagileak).
-
Etxerako lanak:
o Altzoko
Handiari buruzko entzungaiaren atzeko aldean datozen bi ariketak. Lehenengoan,
bideotik ateratako bost esaldi berridatzi behar dituzte ikasleek, gramatika nahiz lexiko egitura desberdinak lantzeko;
bigarrenean, zenbait hitz baliokideak ala aurkakoak diren adierazi behar dute.
o
Agotea,
arraza madarikatua deritzon ulermen jarduera. Ikasleek testua osatu
behar dute, bertatik ateratako sei esaldiak hutsune egokietan txertatuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o Oraindik
egina ez baduzue…
§ Altzotik mundura. Altzoko
Handiari buruzko testua irakur dezatela eta nik ipinitako sinonimoei arretaz
errepara diezaietela, euren lexikoa aberastuz joan daitezen.
§ INDARTZE-ARIKETA: Egunotan ikusitako zenbait egitura
errepasatzeko, indartze-ariketa: Ahozkotasuna lantzearen garrantzia testutik
ateratako hamar berridazketen parekoak. Benetan gomendagarria deritzot ariketa
hau egiteari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina