- Pregunta 1
Altzoko Handia’-ren inguruan buru-belarri (=jo eta ke = jo eta su) lanean dihardute (=ari dira) Altzoko alkateak eta zinegotziak euren agintaldia hasi zutenetik. Herritarrentzat zein (=nahiz) bisitarientzat mesedegarria (=onuragarria) izango den proiektu bat dute helburu.
Bi aukera genituen: (1)____________ egin edo erronkari heldu (=erronkari eutsi)»
ostrukarena
- Pregunta 2
2015ean udal hauteskundeak irabazita, Altzoko (2)___________ izendatu zuten Joseba Elduaien (Tolosa, 1978).
alkate
- Pregunta 3
Udaleko kideak berehala konturatu ziren saihestezina zela Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia-ren gaia. (3)_____________ zerbait egin behar zuten.
Aldez edo moldez
- Pregunta 4
Izan ere, denbora tarte estuan bat egin zuten (=kointziditu zuten) hainbat gertakarik. David Azurzak txotxongilo opera bat sortu zuen, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren babesean, eta jarraian jakin zuten Aitor Arregik eta Jon Garañok film bat (4)______________ asmoa zutela.
grabatzeko
- Pregunta 5
«Konturatu ginen gure (5)____________ kulturala zela Altzoko Handia, eta herritik harago ere interesgarria izan zitekeela».
ondare
- Pregunta 6
Aurreikus (=iragar) zitekeen (6)_____________aurre egiteko, turismo plan bat lantzen hasi zen udala,
egoerari
- Pregunta 7
Turismo plan horretan, Altzoko Udalak hainbat (7)______________ erreparatu zion.
alderdiri
- Pregunta 8
Herriko taberna bakarreko jabeek erretiroa hartu zuten garai hartan. Horrek «izugarrizko gabezia» eragin zuen herritarrengan (8)__________ Altzotik kanpoko bisitariengan. Horren inguruan landu zuten proiektua: eraikina erosi, taberna ireki. Horrez gain, turistentzako informazio gune bat eta bertako produktuak saltzeko leku bat bermatu nahi izan zuten.
zein
- Pregunta 9
Harri batez bi txori hiltzea izan zen udalaren asmoa: herriko beharrak (=premiak) (9)________________ eta bisitarien atentzio gune bat izatea.
asetzea
- Pregunta 10
Bestalde, (gaur) egungo interpretazio zentroa osatzea eta ikus-entzunezko bat egitea (10)_______________ proiektuaren hurrengo pausoak.
lirateke
- Pregunta 11
Gipuzkoako Foru Aldundiak hilabete hasieran 200.000 euroko diru laguntza baieztatu (=berretsi) zuen proiektu horren zati bat ordaintzeko. Erabakiarekin ados ez datorrenik ere badago: «oportunista» gisa definitu zuen Ahal Dugu alderdi ipolitikoak. Elduaienek ez du (11)_________________ nahi: «Guk erronkari adarretatik heldu diogu. Norbaitek zalantzaren bat badu, gu behar diren azalpen guztiak emateko prest gaude, proiektuaren izaera zein den azaltzeko».
ika-mikarik
- Pregunta 12
Film baten (12)_______________ Gipuzkoako herri baten turismoan izan duen eraginaz pentsatzeko garaian, halabeharrez (=ezinbestean) dator burura Zumaia: turista saldoa (=oldea, andana, mordoa) erakarri zuten Ocho apellidos vascos eta Game of Thrones fenomenoek. Batzuen gusturako, jende gehiegi.
arrakastak
- Pregunta 13
Alderatu (=konparatu = parekatu) ezin diren bi kasu direla uste du alkateak: «Beldurrik gabe heldu behar (13)_________turismoari; argi dugu zein den hemen bisitariei eskaintzen diegun eredua.
diogu
- Pregunta 14
Altzora (14)_____________ lehenik eta behin argi jakin behar du herri euskaldun batera datorrela.
datorrenak
- Pregunta 15
Hori ibilbideko paneletan ikus daiteke: euskara (15)___________ daude, eta beste hizkuntza batean nahi duenak QR kodeak erabil ditzake».
hutsean
- Pregunta 16
Lurdes Murua (Altzo, 1958) zinegotzia ere iritzi berekoa da: «Jendea badator, noski, baina ez dugu uste zalapartarik sortuko (16)_________. Normalean, lasai egon nahi duen jendea etortzen da Altzora: familia turismoa edo eskoletakoa».
denik
- Pregunta 17
Uda hasieran lau panelez hornituriko ibilbidea aurkeztu zuen Altzoko Udalak. Asteasuko Muskerraren Bidea gogora ekar (17)____________, desberdinak direla azaldu du Muruak.
badezake ere
- Pregunta 18
«Gurea lehen pertsonan idatzia dago, Gure Handie-k hitz egiten digu». (18)___________ pertsonaiari «goxotasuna» ematen dio, gertutasuna (=hurbiltasuna).
Horrek
- Pregunta 19
Koldo Izagirrek idatzitako testuen trataeran, Altzoko Handiaren figuraren «infantilizazioa» alboratzea (=baztertzea = alde batera uztea) erabaki zuten. «Bere ezaugarriengatik, beti izan da (19)_______________umeentzat, eta hortik aldendu (=urrundu) nahi genuen», azaldu du Elduaienek.
deigarria
- Pregunta 20
«Dena den, batez ere pelikularen kontuarekin, erabat (=guztiz = zeharo) aldatu da ikuspegi hori. Beste publiko baten arreta ere (20)________ du Handiak: helduena.»
bereganatu
2023/10/20
B2.2 maila: (H5P) Altzoko alkateari egindako elkarrizketa
Lista Solución
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina