2023/10/15

B2.2 mailako 4. eskola, 2023ko urriaren 10ekoa (Pilarika zubiaren aurretikoa)

 

4.      eskola:  2023ko urriaren 10ekoa

-         Ahozkotasuna lantzearen garrantzia (IU) deritzon ulermen-jarduera, galderak eta erantzunak uztartzean datzana,  zuzendu dugu, testua irakurri ahala. Bertan, Yolanda Olasagarre EIBZko irakasleari egindako elkarrizketa batean galderak eta erantzunak uztartu behar zituzten ikasleek.

-   Ahozkotasuna lantzearen garrantzia. Yolanda Olasagarreri egindako elkarrizketa-testutik ateratako hamar esaldi berridatzi behar zituzten ikasleek, nik emandako lexiko nahiz gramatika egiturak erabiliz. Horietako bakoitza zuzendu ahala, beharrezko azalpenak eman dizkiet (azalpenok eurei banatu dizkiet. IKUS “eranskina”).

1.  Helburuzko perpausak egiteko: -T(z)E ALDERA, -T(z)EARREN eta subjuntiboa.

2.      Mugagabea + -TZAT + EDUKI / UKAN / HARTU / JO egitura, ustea adierazten duena.

3.      EGOKITU aditz trinkoaren erabilera, bai aditz gisa, bai testu antolatzaile gisa  (+ ZERI edo NORI).

4.      Gutxi gorabeherako kopurua adierazten duten partikulak: -EDO,        -®EN BAT, INGURU eta GUTXI GORABEHERA.

5.      Lehentasuna + UKAN / EDUKI = Lehentasunezkoa + IZAN = Lehenetsi + UKAN.

6.      BAKARRIK = BAINO EZ = BAIZIK EZ = BESTERIK EZ (*)

7.    Ezezko baldintzak osatzeko, PARTIZIPIOA + EZEAN = PARTIZIPIOA + EZIK “komodina”.

8.      Baiezko baldintzak osatzeko, PARTIZIPIOA + -(e)Z GERO “komodina”.

9.  Emendiozko lokailuak, bi osagai (edo gehiago) uztartzeko edo lotzeko balio dutenak:

BAI a, BAI b…

= EZ BAKARRIK a, BAITA b ERE…

= a EZ EZIK, b ERE…

= NOLA a, HALA b…

= a NAHIZ b…

= a ZEIN b…

10.  EKIN aditza (+ ZERI).

-      AHOZKO ADIERAZPENA: Heziketa ala…diziplina? (0,30¨). Batetik, euskara ikasteko euren prozesuaz edo ibilbideaz eta erabiltzen dituzten nahiz erabil daitezkeen baliabideez jardun dute solasean. Bestetik, heziketak urteen joan-etorrian izan duen bilakaeraz.

Hezkuntza-irakaskuntza arloan azken urteotan gauzatu diren berrikuntza guztiek irakaskuntza “estatikoa” saihestu nahi izan dute eta irakaskuntza parte-hartzaile bat sustatu: sormena garatzen duena, ikasleek gogoeta egiteko (=hausnartzeko) aukera ematen diena, talde-lana eta elkarlana bultzatzen dituena…, egia bada ere, pandemiak atzerapausoa ekarri duela alde horretatik. Ikasleek eurek jasotako heziketa izan dute mintzagai, horretarako banatu diedan mintza-fitxa baliatuz. Hurrengoan beste saio bat eskainiko diogu.

-          Etxerako lanak:

o   ASTE HONETAKO IRAKURGAIA: Altzotik mundura. Altzoko Handiari buruzko testua irakur dezatela eta nik ipinitako sinonimoei arretaz errepara diezaietela, euren lexikoa aberastuz joan daitezen.

o   INDARTZE-ARIKETA: Egunotan ikusitako zenbait egitura errepasatzeko, indartze-ariketa: Ahozkotasuna lantzearen garrantzia testutik ateratako hamar berridazketen parekoak. Benetan gomendagarria deritzot ariketa hau egiteari.

o Oraindik egina ez baduzue… Lehen eskola eguna izeneko ariketa, erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure HEOeko ikasgela batekoa litzatekeen irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko perpaus libreak egin behar dituzte, nahi adina, ahal duten irudimentsuen jokatuz. Adib.: Betaurrekoak daramatzaN ikaslea horman idazten ari dENAREKIN hizketan ari da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina