2025/01/08

B2.2 mailako 24. eskola, 2025eko urtarrilaren 7koa (Eguberri osteko lehenengoa)

 

24. eskola: 2025eko urtarrilaren 7koa (Eguberri osteko lehenengoa) 

-   Eguberriak igaro berri ditugu. Batzuek jai hauetan dirutza xahutzen duten eta izugarrizko gehiegikeriak egiten dituzten bitartean, beste batzuek, gorriak ikusten dituzte eta estu eta larri ibiltzen dira hilabetea amaitzeko. Hori dela-eta, elikagaien bankuetara jo behar izaten dute elikagai edo jangai(en) bila.

Badirudi urte-sasoi honetan bakarrik gogoratzen garela beharrean edo premian daudenez. Edozein saltoki handiren aurrean topa ditzakegu boluntarioak (bolondresak) elikagaien bankurako jangai eske(an). Elikagaien bankuek, ordea, urte osoan zehar gauzatzen dute euren lan isila. Elikagaien bankuak deritzon cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ohar hauen kopia bana eman diet ikasleei.

OHARRA: Norbaitek berriz egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

a.      Motzean azaldutua,… = Hitz bitan,… = Labur esanda,…

b.      Beharrean daudEN pertsonEN ARTEAN > Beharrean daudENEN ARTEAN (erlatibozkoa + NOREN kasua pilatu dira)

c.       Musu truk = dohainik = doan = débalde

d.      Iruzur egin didate (nor-nori-nork) = engainatu naute (nor-nork) = Ziria sartu didate (nor-nori-nork). Iruzurra: fraude, timo, estafa > iruzurGILEa

e.       Ustelkeria-kasuak. Beste herrialde batzuetan ez bezala, Espainian ustelkeria-kasu ugari izaten dira politikarien artean.

f.        ZERTAN + JARDUN = ZERTAN + ARI IZAN > nikkkk lanean dihardut = ni lanean ari naiz;, zukkkk ariketa egiten diharduzu = zu ariketa egiten ari zara (hau hobeto azaltzearren, 1. orri osagarria banatu eta azaldu diet).

Jardun  aditzaren erabilera:

-          MutikoA (nor) une honetan txupatxusa jaten ARI DA.

 = MutikoAK (nork sing.) une honetan txupatxusa jaten DIHARDU.

-          Ni (nor) orain etxea garbitzen ARI NAIZ.

=  NiK (nork) orain etxea garbitzen DIHARDUT.

 

-          Gaur goizean ni (nor) idazlanak zuzentzen ARITU NAIZ = ARI IZAN NAIZ (“he estado…-ndo”).

=  NiK (nork) gaur goizean idazlanak zuzentzen JARDUN DUT.

-          Zu (nor) gaur goizean erosketak egiten ARITU ZARA = ARI IZAN ZARA.

=  ZuK (nork) gaur goizean erosketak egiten JARDUN DUZU.

 

-          Ni (nor) egunero afalondoan txakurra paseatzen ARITZEN NAIZ = ARI IZATEN NAIZ  (“suelo estar -ndo”).

=  NiK (nork) egunero afalondoan txakurra paseatzen JARDUTEN DUT.

-          Gu (nor) klaseko lehenengo orduan etxeko lanak zuzentzen ARITZEN GARA = ARI IZATEN GARA.

=  GuK (nork) klaseko lehenengo orduan etxeko lanak zuzentzen JARDUTEN DUGU.

 

-          Zu (nor) bihar, ordu honetan, ingelesa ikasten ARIKO ZARA = ARITUKO ZARA = ARI IZANGO ZARA   (“estarás …-ndo”).

=  ZuK (nork)  bihar, ordu honetan, ingelesa ikasten JARDUNGO DUZU.

-          Ni (nor) asteburuan datorren asteko klaseak prestatzen ARIKO NAIZ = ARITUKO NAIZ = ARI IZANGO NAIZ.

=  NiK (nork) asteburuan datorren asteko klaseak prestatzen JARDUNGO DUT.

OHARRA: Erreparaiezu adibideei. ARI IZAN aditzak bezalaxe, JARDUN aditzak ere  -T(Z)EN nominalizazioa darama, “zertan?” galderari erantzuten diona. 

ARI + IZAN. Salbuespena: Eguraldiarekin, ARI + UKAN: Euria ARI DU, elurra ARI DU, iluntzen ARI DU…

g.  Boluntario_ dihardu = boluntario _ ari da (boluntario bezala) (ez dago konparaziorik).

h.      HAINBAT + MUGAGABEA: hainbat bide_

i.        Horrez gain = horretaz gain (horretaz aparte)

j.        GalKORRA: erraz galtzen dena (janaria): perecedero

k.  Lanuztea egingo dugu Gobernuak osasun arloan egin dituen murrizketak gaitzesteko.

Lanuztea / greba / elkarretaratzea

l.        NORI = ZERI + ERREPARATU: Erreparaiezu egin dituzun akatsEI eta nire oharrEI; Erreparaiozue arbelean idatzi dudanARI.

m.    Lan asko dago oraindik egiTEKO = egiTEKE.

IkusTEKE = ikusTEKO dago hartu berri diren segurtasun neurriekin kutsatze tasak behera egiten duen.

Orain eguraldi bikaina dago, baina IkusTEKE dago (=ikusTEKO dago) arratsaldean eguraldi ona egingo duen ( ala ez).

n.  Botatzen dEN janariAREN %5,5 > botatzen dENAREN (erlatibozkoa + NOREN kasua pilatu dira).

o.   EKIN + NORI = ZERI: Euskara ikasTEARI ekin DIOT HEOean (=euskara ikasTEN hasi naiz); Bihar goizean ekingo DIOT idazlanak zuzenTZEARI (=bihar goizean hasiko naiz idazlanak zuzenTZEN). Jendeak udan ekiten DIO loteria erosTEARI (=jendea udan hasten da loteria erosTEN).

Urtarrilaren 1ean ekingo diot abdominalak egiTEARI (=hasiko naiz abdominalak egiTEN); aurten ekingo diot goizetan korrika egiTEARI; aurten utziko diot erreTZEARI; Aurten ekingo diot lan gutxiago egiTEARI; aurten utziko diot parrandak egiTEARI.

J Eta zuk, ikasle, 2025erako egin al duzu asmo, eginkizun, nahi edo

betebehar berrien eta zaharren zerrendarik? Zer egiTEARI utziko

DIOZU aurten? Eta zer egiTEARI ekingo DIOZU[1]?

p.      Isunekin jasotzen duten dirua errepideak konpontzera (zertara) BIDERATU (“dirigir”, “destinar”) behar litzateke.

q.      Gaur eskolaN bertaN bazkalduko dut.

Gaur alkateAREKIN beraREKIN hitz egin dut, ez bere idazkariarekin.

Eskolara joan naizenean irakasleAREKIN beraREKIN hitz egin dut, ez zuzendariarekin…

BAINA: Iazko alkate_ beraREKIN jarraitzen dugu Irunen.

Iazko irakasle_ beraREKIN gaude aurten: Dabidekin.

r.   Birdeklinaketa: LanaREKIN duten interesa > LanaREKIKO interesa; zuREKIN dudan harremana > ZuREKIKO harremana; IrakasleEKIN daukaten jarrera > IrakasleEKIKO jarrera; SemeaRENTZAT erosi dudan oparia > semeaRENTZAKO oparia… (hau hobeto azaltzearren, 2. orri osagarria banatu eta azaldu diet).

Hitzak dioen bezala, hitz bera bi aldiz deklinatzean datza. Bigarren deklinabide kasua beti –KO izaten da eta “klip” baten moduan funtzionatzen du, jarraian daraman izenari lotzeko.

s.       ZERTAZ + jabetu =ohartu =konturatu. Bai, HORRETAZ jabetu = ohartu = konturatu naiz.

t.        Hausnartu = gogoeta egin.

u.      Iragarri = aurreikusi. IragarLEa: zerbait iragartzen edo aurreikusten duena, hau da, iragarPENak egiten dituena (etorkizun iragarlea, eguraldi iragarlea…).

v. Aldarrikatu: Emakumeek soldata igoera aldarrikatzen dute  (reivindicar, proclamar) > Aldarrikapena = aldarria (reivindicación).

w.     NORI = ZERI + aurre egin (kontra egin): ArazoARI aurre egin behar diozu, arazoEI aurre egin behar diezu, negar egin beharrean.

x.      “mantendu” aditza euskaraz gutxiago erabili behar genuke. Adib: “mantén la distancia de seguridad” > “Segurtasun tartea ZAINDU edo GORDE (mantendu)” “Mantendremos la puerta abierta” > “Atea zabalik edukiko = utziko dugu”  (mantenduko dugu)

y.   ESKER ONEKOAK (nolakoak) dira nire ikasleak; ESKER TXARREKOAK (nolakoak) dira.

z.  ESKERTZEKOA DA = ESKERTZEKO MODUKOA DA = “ESKERTZEA MEREZI DUENA”

-          AHOZKO ADIERAZPENA: Zer egin duzu Eguberri hauetan?

·         Zer egin zenuen…

            Gabon-gauean (abenduaren 24an)?

            Eguberri-egunean (abenduaren 25ean)?

            Urtezahar-gauean  = Gabon zaharrean (abenduaren 31n)?

            Urteberri-egunean (urtarrilaren 1ean)?

            Errege-bezperan (urtarrilaren 5ean)?

            Errege-egunean (urtarrilaren 6an)?

Eta Eguberriak (=Gabonak) ospatzen ez badituzu, zer egin duzu bi asteko oporraldi honetan?

·         Zer da Eguberrietan gehien atsegin duzuna? Kaleetako argiak? Etxeak apaintzea? Otorduak? Opariak jaso nahiz egitea? Senideekin elkartzea?... Eta gutxien gustatzen zaizuna?

·         Horrenbeste kontsumitzeak zer ondorioa izan litzake? (etxeko ekonomian, ingurumenean…). Esaterako, kontsumitzeko modu jasangarriagoa (“sostenible”) bilatu behar genukeela diote adituek eta ezinbestekoa dela gure pentsaera eta jarrera aldatzea, gutxiago kontsumitze aldera (=kontsumitzearren). Zuk ere uste duzu beste kontsumo eredu bat posible dela? Zein?

Ikasleek galdera horiei erantzun diete binaka  jarrita. Galderak arbel digitalean jarri ditugu ikusgai. Lagungarri izango dituztelakoan, honako ohar hauek ere egin dizkiet, mintza-saioari ekin aitzin:

-      koinatu-koinatak, osaba-izebak, anai-arrebak, aitona-amonak, lehengusu-lehengusinak, (aitaginarreba, amaginarreba) aitagin-amaginarrebak. Hitzok pluralean deklinatzen dira, bi generoak biltzen baitituzte (gaztelaniaz ez bezala; gaztelaniaz maskulinoa erabiltzen da bi generoak biltzeko: tíos, primos, abuelos…): aitagin-amaginarrebEN etxean afaldu genuen; osaba-izebEKIN eta koinatu-koinatEKIN bildu ginen; Salamancako aitona-amonEN etxean > aitona-amonENean izan gara Eguberriak igarotzen…

-          LEXIKOA: Kabalgada, kanpaikadak, hamabi mahats-aleak, suziriak, aurrekontua, lagun ikusezina, hogei (senide, lagun,…) eta koska (veinte y pico), bazkalondoan, afalondoan…; mahats aleak zuritu eta haziak kendu. Jaiotza, dirua gastatu = xahutu, dirua alferrik galdu (derrochar), Errege opila edo erroskoa.Gabon-kantak. Otarrainskak. Iloba: sobrino // Biloba: nieto. GehiegiKERIA: exceso. Sendia (=familia) // Senideak (=ahaideak) (“parientes”). Etxeratze agindua (toque de queda).

-     kiroletan eta mahai-jokuetan, lehia = norgehiagoka edo irabazteko asmoa dagoenez, “JOKATU” egiten da, ez “JOLASTU” (“jolastu” lehiarik ez dagoenean erabiltzen da, adibidez, baloiarekin jolastu, panpinekin…) Gabon gauean, afalondoan musean jokatu genuen (jolastu ginen). Askotan jokatzen dut partxisean, bingoan,…Futbolean, teniseanjokatzen dute nire semeek eta astean bitan izaten dituzte entrenamenduak.  ZERTAN kasua darama /// Haurra  panpinekin jolastu da nik harrikoa egin bitartean. ZEREKIN kasua darama.

 Zertan + JOKATU + UKAN // Zerekin + JOLASTU + IZAN

-            Etxerako lanak:

-          Urte berrirako zerrendak deritzon jarduera, kohesioa-lantzekoa.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-   NOR-NORK vs. NOR-NORI-NORK. Indikatiboko iraganeko NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK adizkiak bereizteko ariketa aproposa. Hutsuneak bete ditzatela.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-          Eguberrietako txostenetik oraindik egiteke (=egiteko) dauzkaten ariketak egin ditzatela.



[1] Zer egiteari ekin edo Zeri ekin = zer egiten hasi. EKIN = HASI. Baina nori

edo zeri kasua eraman behar du derrigorrez. Lanari ekin diot = Lanean hasi naiz.

Euskara ikasteari ekin diot = euskara ikasten hasi naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina