- 1. galdera
KAZETARIA: Zer gertatzen da Ciudad de Juarez hirian?
GRACIELA ATENCIO: Hamaika urtean 400 emakume baino gehiago hil dituzte; __(1)__, beste 400 desagertuta daude.
gainera
- 2. galdera
Gutxi gorabehera, %35 sailean egindako hilketak dira, atzean norbait dutenak, alegia. Gainontzeko kasuetan, __(2)__, bestelako arrazoiak daude edo etxean hil dituzte, askotan euren bikotekideek. Nik sailean egindako hilketak aztertu ditut.
berriz
- 3. galdera
Ciudad de Juarez AEB eta Mexikoren arteko mugan dago. Gure ikerketen arabera, inguru horretako enpresaburu eta narkotrafikatzaile boteretsuak daude atzean. Hauek, __(3)__, inpunitatea dute. Mexikoko Justiziak ez du ikerketarik egin, oso jende garrantzitsua delako.
baina
- 4. galdera
__(4)__, emakumeak direlako hiltzen dituzte.
Arrazoiei dagokienez
- 5. galdera
Hori bai, sexu gehiegikeria eta tortura ikaragarriak __(5)__ akabatzen dituzte emakume gaixoak.
jasandakoan
- 6. galdera
K: Hildako emakumeek ezaugarri berdintsuak dituzte?
G: Gehienak 11 eta 20 urte bitarteko neskatilak dira, beltzaranak, mestizoak, pobreak eta lantegietako langileak. Askok ez dute familiarik; __(6)__, mugan bizi dira eta gurasoak AEBetara joanak dira, etorkizun hobearen bila. Ondo aukeratzen dituzte hiltzaileek. Hilketa antolatuak dira, narkotrafikoari lotuak. Jende boteretsu horretaz gain, beste bi talde sadiko ere badaude; ez dakigu enpresaburuekin loturarik baduten. Inpunitate handia dago, eta, azkenean, genero indarkeria hori izurrite (batean) bihurtzen da.
izan ere
- 7. galdera
K: Zer egin daiteke indarkeria horren aurka?
Horrelako hilketak ez dira Ciudad de Juarezen bakarrik gertatzen. Guatemalan, __(7)__, hiru urtean 1.200 emakume hil dituzte.
orotara
- 8. galdera
Desberdintasun sozial handiko gizarteak dira, erabat matxistak. Emakumeak ez du berdintasun ekonomikorik, ezta hezkuntzan ere. Herrialde askotan gertatzen da eta, guk ez uste izan arren, gizarte garatuetan __(8)__.
ere bai
- 9. galdera
Balizko konponbideei dagokienez, __(9)__, borroka sozialeko fronteak sortu behar dira, feminismoari lotuta.
alde batetik
- 10. galdera
__(10)__ , gobernuei presioa egin behar zaie, inpunitatea amai dadin (=amaitzeko = amaitzearren).
Bestetik
- 11. galdera
__(11)__, haurrak berdintasunean hezi behar dira.
Halaber
- 12. galdera
__(12)__, emakumeek berdintasun ekonomikoa lortu behar dute, orain ez dutena.
Gainera
- 13. galdera
__(13)__, Mexikoko mugan, lantegietako emakumeek egunean hemengo lau euro bakarrik irabazten dituzte, gizonek baino askoz gutxiago.
Esaterako
- 14. galdera
Inpunitateari __(14)__, ahal izanez gero, nazioarteko auzitegiak sortzearen aldekoak gara;
dagokionez
- 15. galdera
edo __(15)__, gobernuak auzitegira eramatearen aldekoak, hauek askotan arazo gordin (=latz) honen aurrean ez ikusiarena egiten dutelako.
bestela
- 16. galdera
K: Lourdes Portilloren Señorita Extraviada filmak islatzen al du arazoa?
G: Bai, noski. Ciudad de Juarezi buruz hitz egitea edo irudietan ikustea desberdina da. Hiri horrek globalizazioaren eragina izan du. __(16)__ 300 lantegi multinazional baino gehiago daude, eskulan merkearen bila joanak.
Ondorioz
- 17. galdera
__(17)__ pobrezia tasa oso altua da;
Bertako
- 18. galdera
giza-eskubideak __(18)__ ez dira errespetatzen. Hilketen atzean dagoen giro guztia ageri da film horretan.
ere
2024/11/29
B2.2 maila: (H5P) Azaroaren 25ean, Ciudad de Juarezera begira
Soluzioen zerrenda
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina