2024/11/27

B2.2 maila: (H5P) Kohesioa lantzen. Osatu hutsuneak lokailu egokiekin

Lotu esaldiak lokailu egokia ipiniz.

Gaur ez naiz eskolara joango; sekulako buruko mina daukat, tripako mina, hotzikarak, eta eztarria hartua daukat; , sukarrak jota nago .

Gipuzkoako hiriburua, , Donostia, ikusgarria bezain ederra dela diote bertara etortzen diren turista guztiek.

Txikitan, haur jaioberri guztiak bezala, oso polita zen; orain, , oso itsusia da.

Vox alderdi ultraeskuindarrak ez zituen hauteskundeak irabazi, Madrilen,  Bartzelonan.

Miren, gehiago ikasi behar duzu; , ez dituzu oposizioak gaindituko eta ez duzu behin-betiko lanposturik lortuko.

Mahai ertzean dagoen kristalezko lorontzi hori oso hauskorra da; , jar ezazu beste nonbait, eror ez dadin.

Oinetako hauek zaborretara botako ditut; , zola apurtuta daukate eta euria egiten duenean ura sartzen zaie.

 Txillida, Oteiza, oso eskultore ospetsuak izan dira.

Zuk ez duzu nahi tarta-zati hau? , Aneri emango diot, zeren ez zait batere gustatzen janaria alferrik galtzerik.

Doñanako naturgunean hegazti espezie anitz bizi da, , zikoinak, flamenkoak, pelikanoak eta ahateak.

Badakit ikasturte hau oso zaila dela; , saiatu egin behar dugu, etsi beharrean (=amore eman beharrean).

Ordu txikitan etxeratu nintzen gau hartan, nire emazteari gezurra esan nion; , ordutik (=ordudanik = harrezkero = geroztik) ez dit ezer sinesten.

Zu jaiotzez donostiarra zara; ni, , hernaniarra.

 Iruñean, Gasteizen, termometroak ez omen dira zerotik  gora igoko. Negu gorrian gauden seinale.

Ibilgailu mota asko ditugu egun, , kotxeak, kamioiak, trena, hegazkina,itsasontzia eta patinete elektrikoa.

Osasuntsu (=sasoi betean) dago; , egunero gimnasiora nahiz korrika egitera joaten da eta elikadura asko zaintzen du.

Ikasle hori oso txarra da: ez du etxeko lanik egiten, klasean ez da isiltzen eta, , berandu iristen da beti edozein aitzakiarekin.

Ez saltatu ur sakonetara flotagailurik gabe; , ito egin zintezke, ez baitakizu igeri egiten.

Bera emakume isila da; senarra, , oso hiztuna, berritsua, berbalapikoa. 

Mediku pribatu hori oso garestia da eta jakin badakit tratamendua ordaintzeko estu eta larri ibiliko naizela; ,  berarengana joango naiz.

Afrikako haur askok ez dakite, irakurtzen, idazten, hango analfabetismo-tasa munduko altuenetakoa baita.

Sentitzen dut, baina nik joan beharra daukat eta ezin naiz zurekin geratu; , ez zaitez larritu; zerbait behar baduzu, badakizu nire telefono zenbakia eta deitudazu lasai.

Ez dut sosik ekarri; , ezin dut bazkaria ordaindu. Zuk gonbidatu beharko nauzu.

Everest mendiak, , munduko mendirik altuenak 8.848 metro ditu.

Banandu zirenean, bera lur jota geratu zen; , asko maite zuen emaztea, bere ondoan bizi izan baitzituen urterik onenak.

Eskolarako autobusa galdu dugu; , hurrengoari itxaron beharko diogu.

Bihurgunez jositako errepide honetan makina bat istripu gertatu izan da; , kontuz gidatu behar da, are gehiago, gauez.

Ez dakit besteek azterketa ongi egin duten; nik, , ongi baino hobeto egin dut.

Lehen kuadrillan zortzi lagun ginen, baina sei ezkondu egin ziren; ,  orain bi bakarrik geratzen gara ezkongai edo, ezkondutakoen esanetan, "mutilzahar".

Beñat, ohea egin eta gela txukundu; , ez dizut utziko kalera irteten.

Kotxe hori oso erosoa eta segurua da; , oso prezio onean dago. A zer mauka (=pagotxa)!!!

Zakurrek kaleak zikintzen zituzten; , Udalak araudi berria jarri zuen indarrean eta jabeei isunak jartzea erabaki zuen.

Ez dago autobusik? , nola arraio (=nola demontre) joango gara Izaroren kontzertura?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA