2024/11/13

B2.2 maila: (H5P) Erleak iratzarri, ahaidea itzalitakoan

Txertatu esaldiak testuan dagozkien hutsuneetan.

Etxeko bat zendu (=hil) orduko (=bezain laster), erleei ematen zitzaien abisua (=erleei jakinarazten zitzaien). Euskal Herrian nonahi (=edonon) egiten zen errituala, ñabardurak ñabardura , baina jada usadio hori ez da ikerlanetan edo literaturan baizik topatzen .
Euskal Herrian abisu ematen zitzaien erleei etxeko nagusia hiltzen zenean, honako hau esanez: 'Erleak, hil da etxeko nagusia; erleak, elizarako beharko da argia'».
. Izan ere, Ingalaterrako Elisabet II.a erregina hildakoan ere halaxe egin omen zuten.
John Chapple erlezainak uhal beltzez inguratu zituen Buckingham jauregiko (Londres) bost erlauntzak eta Clarence Houseko biak. Izan ere, Elisabet II.aren heriotzaren ondotik (=ondoren),
. Hori agintzen du XVII. mendeaz geroztik Erresuma Batuan indarrean dagoen erritualak. Chapplek erlauntza bakoitza hiru aldiz leunki jo ondoren honako hau xuxurlatu zien erleei: 'Zuen jabea hil da, baina jabe berria ere ona izango da'.
Etxeko norbait zentzen (=hiltzen) zenean erleei horren berri ematea Europan eta hara(ta)go ere zabaldua zegoen. Alemanian, esaterako, senide bat hil ondoren, erlauntza lekuz aldatzen zen, modu ezberdinean orientatuta egon zedin (=egoteko). Frantzian, berriz, dolu-xingola (=zinta) beltz bat paratzen (=ipintzen) zen erlauntzen gainean. Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan, erlauntza bakoitza etxeko gakoaz hiru aldiz ukitu ondoren, xuxurlatuz eman behar zitzaien etxeko herioaren berri.

Erlearen eta heriotzaren arteko lotura ohikoa izan da hemen. Euskal Herri osokoa zen ohitura. Martxel Aizpurua biologo eta erlezainak Ituren herrian (Nafarroa) ikusitako kasua du gogoan: hiru kolpe eman omen zizkioten erlauntzari, eta esan:
«
».

Aizpuruak, gainera, erleen eta Elizaren arteko lotura azpimarratu (=nabarmendu) du: «1771 arte uste zen erleek ez zutela kopularik egiten;
. 1875ean, Vatikanoak erabaki zuen elizetan erleen argizari purua bakarrik erabiliko zela, hori zelako Jesu Kristok Ama Birjinarengandik jaso zuen haragi purua. Elizan pizten ziren kandela horietan zegoen lotura hori. Gure amak esaten zuen erleak bedeinkatuak zirela, beste batzuentzat sakratuak dira; bazegoen halako lotura erlijioso bat».
Erleez eta haiekiko hil ohituraz idatzi zuen Xabier Kintanak Erlea aldizkarian (8. zenbakia, 2015eko otsailean). Bere esanetan,
: «Euskaldunon pentsaeran (=pentsamoldean), erleak, gainerako etxe-abereek ez bezala, zerbait berezia du; jakina denez, etxeko norbait hiltzen denean ez zaio behiari, zaldiari, ardiari, txakurrari edo beste edozein etxe-abereri haren heriotzaren berri ematen, baina oraintsu (=orain dela gutxi) arte gure baserritarren artean beharrezkoa zen erlategira joan eta han ukabilez erlauntzaren kontra kolpetxo batzuk jotzea, 'erletxoak, egizue argizaria. Nagusia hil da' esanez.
». Erleari abisatzen ez zionari ezbeharren bat gerta zekiokeela (=gertatu ahal zitzaiola) uste zuenik ere bazen.

Wilhelm Giese etnologoak zehaztu zuen erritu honen jatorria: «Gizaki primitiboak erleak hilen arimatzat zeuzkan ; horregatik eman behar zitzaien arima berriaren albistea». Baina, arestian aipatu den bezala,
. Resurreccion Maria Azkuek, Pio Barojak, Jose Mari Satrustegi eta Jose Migel Barandiaranek bildutako manera batzuk hauek dira: Saran (Lapurdi) erlauntza jo bitartean esaten zitzaien: «Nagusia hil da; etxekoandria hil da, etxeko semia hil da»; Zugarramurdin (Nafarroa), berriz, aizto baten hostoaren ertzarekin erlauntza guztiak kolpatu ondoren, erleen erantzunaz hauxe zioten: «Mintzatzen omen dire, burrunba batian hasten omen dire». Beran (Nafarroa) berdintsu esaten zitzaien: «Etxeko andria hil da ta egizu argizeri aunitz zerura bialtzeko». Liginagan (Zuberoa), hildakoaren erlauntzak jotzen ziren bitartean hala mintzo zitzaizkien erleei: «Iratzar zite, buruzagia (edo buruzagisa) hil zaizie». Elorriagan (Araba), erlauntzei kolpetxoak emanez esaten zieten erleei hil zela etxeko norbait, mesedez urte hartan hildakoarentzat argizari gehiago ekoitz (=egin) zezatela eskatuz, eta gainean bi kandela pizten ziren.

Aizpuruak erleekiko begirunea (=errespetua) azpimarratu du: «Neronek (=nik neuk) ezagutu dut:
... Ohitura asko daude erleak errespetatzeko. Nik neuk erosi nahi izan ditut, baina trukatu baino ezin izan ditut egin».
EUSKALDUNEK ERLEAK ETA GAINERAKO ETXE-ABEREAK BEREIZTEN EDO DESBERDINTZEN ZITUZTEN HERIOTZAREN ABISUA EMATEKO GARAIAN8 etik 1 garren arrastagarria.
HORI EGIN EZEAN (= EGIN EZIK) ERLEAK HIL EGITEN OMEN ZIREN EDO ERLAUNTZA HARTATIK IHESI JOATEN OMEN ZIREN8 etik 2 garren arrastagarria.
ERLEAK EZIN DIRA EROSI, EZ SALDU, EZ LAPURTU, ZUKA HITZ EGIN BEHAR ZAIE (EZ HIKA)8 etik 3 garren arrastagarria.
TOKIAN TOKIKO ÑABARDURA EDO BEREZITASUNAK ZITUEN ERRITUAL HONEK8 etik 4 garren arrastagarria.
ETXEKO NAGUSIA HIL DA ETA EGIZUE ARGIZARI ASKO NAGUSIA ZERURA JOAN DADIN EDO ELIZAN FALTA DENERAKO8 etik 5 garren arrastagarria.
BAINA, ANTZA (DENEZ), USADIO HAU EZ ZEN EUSKAL HERRIKOA BAKARRIK8 etik 6 garren arrastagarria.
HORREGATIK, BIRJINTASUNAREN EREDU ZIREN ETA AMA BIRJINAREKIN LOTZEN ZIREN8 etik 7 garren arrastagarria.
ERLEEI JAKINARAZI BEHAR ZITZAIEN CHARLES III.a IZANGO ZUTELA HANDIK AURRERA NAGUSI BERRIA8 etik 8 garren arrastagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HITZEN BUZOIA