11. eskola: 2024ko azaroaren 7koa
- “Alde” daramaten zenbait egitura edo esapide ezagutarazi nizkien joan den astean. Egitura hauek lantzeko ariketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
OHARRA: Norbaitek ariketa hau berriro egin nahi izanez gero, H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
Honako hau gogorarazi diet, lehen ere azaldu nien arren:
ALDEAN konparaziozkoa darabilgunean, alde batetik, 2. konparaziogaiari NOREN edo ZEREN kasua erantsi behar zaio ezinbestean eta bestetik, -AGO(a) ez dugu gehitu behar (BAINO erabiltzean, bai, noski). Izan ere, NOREN edo ZEREN + ALDEAN da konparazio marka eta horrek ez du –AGO(a) eramaten.
o Bilbo (a) Donostia (b) BAINO handiAGOA da.
o
Bilbo (a) DonotiaREN (b) ALDEAN
handia_(goa) da.
o
Bilbo, (a) DonostiaREKIN (b) ALDERATUTA
= KONPARATUTA, handia_ (goa) da.
o Mugikor honek (a) beste horrek BAINO GEHIAGO balio du.
o
Mugikor honek (a) beste horrEN (b) ALDEAN asko (gehiago) balio du.
o Mugikor honek, (a) beste
horrEKIN (b) ALDERATUTA = KONPARATUTA, asko (gehiago) balio du.
o Oro har, emakumezkoek (a) gizonezkoek (b) BAINO pazientzia handiAGOA dute dendaz denda ibiltzeko.
o Oro har, emakumezkoek
(a) gizonezkoEN (b) ALDEAN
pazientzia
handia_ (goa) dute dendaz denda
ibiltzeko.
o Oro har, emakumezkoek
(a), gizonezkoEKIN (b) ALDERATUTA
= KONPARATUTA, pazientzia handia_ (goa) dute dendaz denda ibiltzeko.
- Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa. Ez-ohikoak ez diren euskaldunak ezagutzen ari gara bigarren gai honetan. Horietako bat dugu “Altzoko Handia” eta zenbait jarduera egin ditugu aurreko klaseetan, pertsonaia hori hobeto ezagutze aldera. Gaurkoan, Altzoko alkateari Altzoko Handiaren gainean egindako elkarrizketarekin osatutako cloze-testa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Ikasleei ohar horiek biltzen dituen orria banatu diet, kopiatzen aritu beharrik ez izateko. Jarduera zuzendu ahala, ohar horiei egin diet erreferentzia, azalpenak emateko.
1. NORENA + EGIN: paper, rol edo funtzio hori egitea esan nahi du. TontoARENA egin arren, oso mutil azkarra da Mikel. Ikasle horrek txuleta bat daukan arren, irakasleak ez ikusiARENA egin du, bere ikasle kuttuna baita. Pedro Sanchezi dimisioa emateko eskatzen badiote ere, berak ez entzunARENA egiten du. Zure haurra beti ari da pailazoARENA egiten. Eguberrietako antzezlanean, nik San JoseRENA egingo dut; zuk, berriz, JexuxitoRENA.
2. MUGAGABEA + IZENDATU: Aditz berezi hauekin bigarren objektua (zer edo nor) mugagabean deklinatzen da: Bihurtu = bilakatu, aukeratu = hautatu, izendatu, sartu, bidali, joan, kontratatu, hartu... Aditz hauek bi NOR edo ZER eramaten dituzte eta bigarrena mugagabean agertzen da.
-
Musu eman zionean, igela (1.
nor) printze (2. nor edo zer) bihurtu zen (printzea,
printzean, printze batean bihurtu zen).
-
Eraikin hori (1. zer) ostatu
(2. zer) bihurtzea erabaki du udalak (ostatua, ostatuan, ostatu batean bihurtzea)
-
Mutil hori (1. nor) morroi
(2. nor edo zer) joan da Alkizako baserri batera (morroi
bezala joan da).
-
Mikel (1. nor) alkate
(2. nor edo zer) izendatu dute (alkatea).
-
Neska hau (1. nor) gelako ordezkari
(2. nor edo zer) aukeratu dute (ordezkaria).
-
Gure osaba (1. nor) fraile
(2. nor edo zer) sartu da Arantzazun (frailea)
-
Zuen etxean neska ekuadortar
bat (1. nor) hartu duzue neskame (2. nor edo zer) (neskame bezala hartu duzue).
3. ALDEZ EDO MOLDEZ = NOLA EDO HALA = NOLA HALA: “ modu batera edo bestera” adierazten du. Ikasturte hau gogorra den arren, gainditu behar dut aldez edo moldez.
4. –TZEKO + ASMOA (nominalizazioa).
5. NORI edo ZERI + AURRE EGIN: “kontra egitea, aurka egitea” esan nahi du. Irakasleak leihoa ireki du beroARI AURRE EGITEKO. Arazoak baldin badituzu, arazoEI AURRE EGIN behar diezu, negar egin beharrean. Zailtasun asko topatu zituen bere bidaian, baina AURRE EGIN zien zailtasun guztiEI.
6. HAINBAT + MUGAGABEA: “asko” edo “ugari”ren sinonimoa da “hainbat”. Mugagabean deklinatzen da edota ondoko izena mugagabean deklinatzera behartzen du: Hainbat_ (lagun_) bildu da asteburu honetan Bartzelonako kaleetan.
7. ZEIN = NAHIZ. Bi osagai edo gehiago elkartzeko balio dute. “nahiz” edo “zein” “eta”ren parekoak izan ohi dira eta perpausa baino osagai txikiagoak (sintagmak...) elkartzeko erabiltzen dira.
Gaur Errenteriako jaiak hasi dira ETA udalak jarduerak ETA = NAHIZ = ZEIN ospakizunak antolatu ditu.
Goizean Adarra mendiaren gailurrera igo gara ETA han galletak ETA = NAHIZ = ZEIN ogi-tartekoak jan ditugu hamaiketakotan.
Aukerakoa izaten da bakarra erabili ala osagai bakoitzaren aurrean bana ipini, eta bi sintagmak deklina daitezke, edo nahi izanez gero, bigarrena bakarrik, lehenengoa mugagabean utzita: Horrek izugarrizko gabezia eragin zuen (ZEIN) herritarrengan ZEIN bisitariengan = herritar_ ZEIN bisitariengan.
Esaldiok parekoak lirateke:
i. Ana ETA Gloria berandu iritsi dira.
ii. (NAHIZ) Ana NAHIZ Gloria berandu iritsi dira.
iii. (ZEIN) Ana ZEIN Gloria berandu iritsi dira.
iv. HALA Ana, NOLA Gloria berandu iritsi dira.
v. BAI Ana, BAI Gloria berandu iritsi dira.
vi. Ana EZ EZIK, Gloria ERE berandu iritsi da (aditza B osagaiarekin komunztatua).
vii. EZ BAKARRIK Ana, Gloria ERE berandu iritsi da (aditza B osagaiarekin komunztatua).
8. LEXIKOA: IKA-MIKA (riña, enfado, disputa) = EZTABAIDA (discusión, polémica, debate) = LISKARRA (discusión, disputa) = TIRABIRA (altercado, discusión, disputa) = SESIOA (discusión, disputa) = KALAPITA (alboroto, discusión, disputa)
ADOSTASUNA = AKORDIOA = HITZARMENA
DEIGARRIA = ERAKARGARRIA
ALDENDU = URRUNDU
Kultura ARLOA = ALORRA = ESPARRUA = EREMUA = SAILA
Euskara HUTSEAN = euskaraz bakarrik
9. DATORRENAK (erlatibozkoa nork kasuan) < datorrEN bisitariAK. Pluralean: datozEN bisitariEK > datozENEK).
10. BA- …ERE: Egitura kontzesiboa da. Asteasuko Muskerraren Bidea gogora ekar BAdezake ERE = gogora ekar dezakeEN ARREN = NAHIZ ETA Asteasuko Muskerraren Bidea gogora ekar dezakeEN… Oso irakasle zorrotza BAda ERE, gustura nago berarekin = oso irakasle zorrotza dEN ARREN, gustura nago berarekin.
- AHOZKO ADIERAZPENA (40´): Turismoa mugatu behar al litzateke? Turismoa, mesederako ala kalterako? .“Handia” filma estreinatu zenetik, asko eta asko dira Altzo herria eta Altzoko Handiaren urratsak (=pausoak) ezagutzera bertara hurbildu diren eta hurbiltzen diren kanpotar nahiz turistak. Altzoko alkateak ondare[1] kultural horri etekina edo probetxua atera nahian, turismo plan bat jarri du abian (= jarri du martxan). Helburua, Altzo ezagutaraztea eta turismoa erakartzea (turismoa diru-iturri ere bai baita). Film baten arrakastak Zumaian ere sekulako (=izugarrizko) eragina izan zuen: turista saldoa (=oldea, andana, mordoa) erakarri zuten Ocho apellidos vascos eta Game of Thrones fenomenoek. Batzuen gusturako, jende gehiegi. Kontua zera da:
Turismo horrek kolokan (=galtzeko arriskuan) jar ote ditzake gure nortasuna eta geure geureak diren ohiturak? Eta, beraz, turismoa mugatu behar ote litzateke?
- Lehenengo idazlanak – eskabide gutuna – banatu eta zuzenketa irizpideak azaldu dizkiet banan-banan. Halaber, gutun nahiz e-mail formalak idazteko jarraibideen txostena badutela gogorarazi diet eta blogean eskura duten genially bidez egindako papiroa baliatuz, eskabide gutun formalen egitura gogorarazi diet.
- Etxerako lanak:
- Galderak beste Donostia horretara deritzon jarduera, testua, bertatik ateratako 22 hitzekin osatzekoa.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Idazlana: Eskabide gutun formala. Ikasleek diru-laguntza eskatu beharko diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, landetxe bat ireki ahal izateko.Idazlan hori egiteko, gutun edo e-mail formalak idazteko argibideak eta jarraibideak biltzen dituen txostena banatu nizuen: Gutun edo e-mail formalak idazteko jarraibideak. Erreparatu arretaz, idazlana idazteari ekin baino lehen!!!!!!
- Perretxikotara joateko garai berriak deritzon cloze-testa, udazkenerako aproposa. Honekin batera, ebazpen orriak eta azalpenak ere banatu dizkiet, azalpen guztiekin argudiatuta, jarduera eurek zuzen dezaten; dena den, zalantzarik izanez gero, galde diezadatela nahi dutenean, eta argituko diet.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- AUKERAKOA: ENTZUNAREN ULERMENA (II): Hilerria online. Gaur egun, harreman asko sortzen dira era digitalean: bikotekidea topatzeko, lanerako, salerosketarako… Andoni Egañaren eskutik ezagutu berri ditugun hileta ohitura edo usadioetatik urrun, hiletak ere iritsi dira online negozioen esparrura, adibidez, hilerri digitalen bidez. Baina zer dira “hilerri digitalak”? Horri buruzko jarduera da honako hau. Itemak arretaz irakurri, entzun bi aldiz eta zuzendu.
- EKARRI Erleak iratzarri, ahaidea itzarritakoan izeneko ulermen-jarduera, testua zenbait esaldirekin osatzekoa
EKARRI: Agotea, arraza madarikatua deritzon ulermen jarduera. Ikasleek testua osatu behar dute, bertatik ateratako sei esaldiak hutsune egokietan txertatuz. Gaurko entzungaia entzunda, testuko zenbait aipamen ezagunak egingo zaizkie.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
EKARRI: Erlatibozkoak III
EKARRI: Identifikazio pertsonalaren gaiari heltzera goaz. Bada Gipuzkoan herri polit askoa: Amezketa. Eta bertakoa zen hainbat pasadizo bizi izandako gizon xelebre edo bitxi bat: Pernando Amezketarra. Ikasleei Pernandoren asto itsuen pasadizoa (Elkar ezin ikusi) banatu diet, hutsuneak deklinabide kasuekin osa ditzaten.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskuragarri dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina