2024/11/29

B2.2 mailako 17. eskola, 2024ko azaroaren 28koa

 

17. eskola: 2024ko azaroaren 28koa

-        ELKAR izenordea. Iñigo Mendiaurre arraunlariari egindako elkarrizketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oharrak:

            Nik Begoña_ (nor) jo DUT.

Begoñak ni_  (nor) jo NAU.

Begoñak eta biok ELKAR_ (nor) jo DUGU.

Nik Mirenekin (norekin) jo nuen (=joan nintzen) kafetegira.

Mirenek nirekin (norekin) jo zuen (=joan zen) kafetegira.

Miren eta biok ELKARREKIN (norekin) jo genuen (=joan ginen) kafetegira.

Nik Miren_ (nor) besarkatu (agurtu, musukatu) NUEN.

Mirenek ni_ (nor) besarkatu (agurtu, musukatu) NINDUEN.

 _______________________________________________________

 Mirenek eta biok ELKAR_ (nor) besarkatu (agurtu, musukatu) GENUEN.

Baina…

Nik MirenI (nori) besarkada bat eman NION (agur egin NION, musu eman NION).

Mirenek niRI (nori) besarkada bat eman ZIDAN (agur esan ZIDAN, musu eman ZIDAN).

______________________________________________________

Mirenek eta biok ELKARRI (nori) besarkada bat eman GENION (agur egin GENION, musu eman GENION).

Nik Mireni (NORI) deitu nion.

Mirenek niri (NORI) deitu zidan.

______________________________________________________

Guk ELKARRI (NORI) deitu GENION (nor-nori-nork “faltsua”, Hegoaldeko tradizioa).

Edo…

Nik Miren_ (NOR) deitu nuen.

Mirenek ni_ (NOR) deitu ninduen.

______________________________________________________

Guk ELKAR_ (NOR) deitu GENUEN (nor-nork, Iparraldeko tradizioa).

OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean. Ariketan esaldi gehiago txertatu ditut. Egiteko aholkatzen dizuet.

-       AHOZKO JARDUERA: Adizkien katea (II). Honako esaldi hau ipini diet arbelean:

Ikasleek (nork) niri (nori) kargu hartu ZIDATEN, klasetik berandu irteteagatik.

Gaurkoan neuk eskatu diot ikasle bakoitzari konbinazio bat. Esaldi bera probestuz, iraganeko NOR-NORI-NORK adizkiak landu ditugu ahoz gurpilean. Askotan, esaldi beraren aldaera bat baino gehiago egin ditugu, ikasleak adizkien erabileran treba daitezen.

-     Joan den eguneko azalpenaren ostean, lokailuekin esaldiak osatzeko ariketa bat bidali nien etxerako, ideien arteko erlazioa kontuan izanik ideia horiek lokailu egokiarekin uztar zitzaten. Ebazpen-orria ere atxiki nien. Zalantzarik baduten galdetu eta balizko zalantzak argitu ditugu.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu edo berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-     Bidaiatzeko zenbait aholku edo gomendio. Ulermen-jarduera honetan, hitz bankuko hitzak txertatu behar zituzten hutsuneetan eta, halaber, mugagabearen erabilera errepasatzeko testa egin. Zuzendu egin dugu, beharrezko argibideak emanez eta testuarekin batera dituzten oin-oharrak azalduz.

-   Zuzendu berri dugun jardueran agertu diren mugagabeek emandako aitzakia baliatuz, mugagabearen erabilera txosteneko 3. eta 6. puntua azaldu dizkiet:

3. ZER, ZEIN  eta ZENBAT GALDETZAILEEKIN agertzen diren hitzak (galderetan eta zehar-galderetan) mugagabean deklinatu behar dira:

-          Zer ordu__ da?  (zer orduA da?)

-          Zein etxeTAN bizi zarete? (zein etxeAN, zein etxeETAN)

-          Zenbat zuhaitz__ kimatu dituzu? (zenbat zuhaitzA, zenbat zuhaitzAK)

-          Zein bizilagunI tokatu zaio loteria? (zein bizilagunARI, zein bizilagunEI)

-          Zenbat laguneKIN izan zarete oporretan? (zenbat lagunAREKIN, zenbat lagunEKIN)

-          Zein kaleTAN (zein auzoTAN) bizi zara? (zein kaleAN, zein kaleETAN, zein auzoAN, zein auzoETAN) > Erantzuna singularrean izango da, zehatza edo konkretua delako: Puiana auzoAN (sing.) bizi naiz; Nafarroa kaleAN (sing.) bizi naiz. Zein unibertsitateTAN (mugagabea) ikasi duzu? Deustuko unibertsitateAN (sing.) ikasi dut.

OHARRAK:

1. Hitzak  amaierako –a bokala berea edo propioa duenean, mugagabean ez du galtzen: zein dendaTAN, zenbat seme-alaba, zein fabrikaTAKO, zer gauza, zein eskolatara...

2. ZER eta ZEIN harridura perpausetan daudenean, ez da mugagabea erabiltzen: zer politA den!!, zein ederrAK diren!! Zer jatorrA zaren!!

6. ZENBATZAILE ZEHAZTUGABEEKIN (ZENBAIT, ASKO, GUTXI, HORRENBESTE, HAINBESTE, HAINBAT, UGARI, GEHIAGO, GUTXIAGO, NAHIKOA, PILO BAT, MAKINA BAT, ANITZ, FRANKO, DEZENTE, HAMAIKA...) doazen izenak edota zenbatzaile  horiek eurak mugagabean deklinatu behar dira:

-          Herritar_ askoK zekien = zekiten alkatea ustelkeriagatik espetxeratu zutela.

-          Hainbat arazo__ izan genuen= genituen bidaia hartan.

-          Herri honetan jende__ gutxi bizi da, herritarrek inguruko hirietara jo baitute bizimodua ateratzeko.

-          Nahikoa ardo__ edan duzu jada; utz iezaiozu edateari, mozkortu ez zaitezen.

-          Zertarako duzu horrenbeste diru__?

-          Aurtengo uzta-bilketan sagar__ ugari bildu dute = dituzte eta gustura agertu dira sagardogileak.

-          Zenbait lagunI aitortu diot = diet egindakoa.

-          Lan__ gehiago egin behar zenuke, zorria baino alferragoa zara.

-          Herritar__ anitz = Anitz herritar__ bildu zen herriko plazan.

-          Istilu _franko gertatzen da = dira Israelen egunero.

-          Abokatu horrek diru__ dezente irabazten omen du irabazten duen epaiketa bakoitzeko.

-          Makina bat istiluTAN sartuta dabil zuen semea!

-          Hainbat herritarrI  bidegabea iruditzen zaio = zaie auzoan aparkatzeagatik ordaindu behar izatea.

OHARRA: Hauetako gehienek – izena zenbakarria baldin bada – aditzean singularra eta plurala onartzen dituzte.

-     AHOZKO ADIERAZPENA: Turista mota (III.saioa) (30´): Gaurkoan, 4. eta 5. puntua izan dituzte mintzagai.

Zuk trukatuko al zenuke zeure etxea ezezagun batzuekin? Zergatik? Eta partekatuko al zenuke autoa ezezagun batekin / batzuekin bidaia bera egiteko? Zeure burua fidakaitzat (fidakaitza = mesfidatia) daukazu? Ala fidakorra zarela uste duzu?

Zer deritzozu couchsurfing-ari[1]? Zuk partekatuko zenuke etxea bidaiari ezezagunekin? Hartuko al zenituzke zure etxean?

-          Etxerako lanak:

1. Ikasleen ekoizpen idatzian nahiz ahozkoan, gramatika zuzentasuna, aberastasuna eta ideien arteko koherentzia bezain garrantzitsua da ideia horiek (esaldi nahiz paragrafoak) behar bezala uztartzea (=lotzea), horretarako testu antolatzaileak (lokailuak,…) erabiliz, “klipak” balira bezala. Funtsezkoa da ikasleak ideia, esaldi nahiz paragrafoen arteko kohesio edo loturaz ohartaraztea. Lokailurik erabilienen teoria azaldu nien joan den egunean. Orain, lumi bidez sortutako ariketa bat bidali diet etxerako. Bertan, 30 lokailu dauzkate eta esanahiaren arabera, sailkatu egin behar dituzte.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

2.   Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, dela-eta, horrekin lotura estua duen jarduera, Ciudad de Juarezen emakumeak hiltzen deritzona, genero indarkeriaren gaia eta testu antolatzaileen (lokailuen) erabilera uztartzen dituena.

 OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

3.      Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, dela-eta, Andoaingo Udalaren adierazpen instituzionala, gaiarekin lotutako lexikoa ikasteko egokia (hitz bankua).

                                 OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere                                 eskura dago blogean.

4.      NOIZNAHI EGITEKOA: Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, dela-eta, horrekin lotura estua duen jarduera, tratu txarrei buruzko cloze-testa (Eguneroko albisteak, Maite Asensio) (ebazpena ere banatu diet erantzunekin eta beharrezko azalpenekin).

                             OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere                                 eskura dago blogean.

-          Gure biltegia:

5.      EGINA EZ BADUZUE, EGIZUE: Joan den egunean zuzendutako “Erlatibozkoak perpausak lantzen III” ariketa ikasle batzuei asko kosta zitzaienez, horren pareko beste ariketa bat bidali nizuen: “Erlatibozko perpausak lantzen IV” (ebazpen orria ere banatu dizuet).

6. EGINA EZ BADUZUE, EGIZUE: ELKAR izenordea lantzeko ariketak II (hutsuneak betetzeko ariketa). GELAN ZUZENDUKO DUGU.

7. JARRAITU EGITEN: Iraganeko nor-nori-nork lantzeko berariazko ariketa analitikoak, Bakarka liburukoak  (erantzun-orriak ere banatu nizkizuen). Zeuen nahieran administra itzazue, baina egin itzazue. OHARRA: ariketa hauek ez dira blogean eskuragarri egongo.

8.  NOIZNAHI EGITEKOA: Erlatibozko perpausari edota honek daraman ondoko izenari kasu-marka egokia ipintzen trebatzeko berariaz (=espreski) prestatutako indartze-ariketa, hau da, erlatibozko deklinatuak lantzekoa, erlatibozkoa deklinatzeko arazoak dituztenentzat oso egokia. Errepara diezaiotela beltzez dagoen aditz nagusiari kasu egokia hautatzeko. Erantzunak ere banatu dizkiet, egin ostean eurek zuzentzeko.


Ederki asperrarazi …nautenei / nautenak (nor plurala) / nautenek …nire lagunak dira.

 OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau – osatuagoa, esaldi berriekin –  H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

9.   EKARRI: Hurrengo klasean hizpide izango dugun gaiarekin – umerik gabeko hotelak – zerikusia duen bideo pasartea ikusi behar duzue eta 1. ariketa egin. IKUS-ENTZUNA: Umerik gabeko hotelak. Egun, gero eta gehiago dira haurrik onartzen ez duten hotelak, turista batzuen lasaitasuna bermatzeko aitzakiarekin, baina gaia aski eztabaidagarria da; izan ere, batzuen ustetan, neurri diskriminatzailea edo baztertzailea da hori. Birritan ikus ezazue bideoa eta, ikusi ahala, zortzi esaldiak ordenatu. Ondoren, 2. jarduera egin: IDATZIAREN ULERMENA: Umerik gabeko hotelak. Artikulu osoa irakurri eta hamabi esaldi osatu, esaldien lehen zatia eta bigarrena uztartuz (=lotuz). Bi ariketak gelan zuzenduko ditugu.



[1] Zer DERITZOZU couchsurfing-ARI = Zer IRIZTEN DIOZU couchsurfing-ARI = Zer IRUDITZEN ZAIZU couchsufing-A

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina