2025/02/14

B2.2 maila: (H5P) Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORI-NORK sistema lantzeko 3. ariketa

Osatu hutsuneak adizki egokiekin

1. Haiek zuri oporlekutik gutuna idatziko , zuk haiei eskerrak emango itzulitakoan[1].
2. Aitak semeari baloia oparituko , semeak zerbait esango aitari bere esker ona adierazteko.

3. Zuk niri irain egingo , min egingo .
4. Guk zuei laguntza eskatuko , zuek guri eman egingo .
5. Zuk hari tomateak erosiko , hark zuri zorro biodegradagarri batean jarriko .
6. Zuek niri dirua mailegatuko , nik zuei bi aste barru (=bi asteren buruan = hemendik bi astera) itzuliko , ez baitut batere atsegin zorpetuta[2] bizitzea.

7. Guk hari eskatu zizkigun liburuak ekarriko , hark guri eskertuko (liburuak ekarri izana)[3].

8. Zuk haiei galdera horiek egingo , haiek zuri galderak erantzungo .
9. Nik zuri isilpeko sekretua esango , zuk edonori kontatuko .
10. Irakasleak ikasle arduragabe haiei azterketa zuzenduko , makina bat gutxiegi jarriko .

11. Zuk Jokini kargu hartuko[4] , hark erantzun egingo , lotsagabe hutsa[5] baita.

12. Haiek umeari lokartzeko ipuina irakurriko , umeak gustura entzungo .

1. Mattinek eta biok zuei erosketak (=mandatuak) egingo , zuek guri erositakoa etxera bidaliko bidalketa-gasturik kobratu gabe.

2. Zuk Leireri matematikako azterketarako lagunduko , hark zuri ingelesekoarekin lagunduko , txerrikiak ordainetan[6] izaten baitira.

3. Mikelek eta Xabierrek zuei sagarrak erosiko , zuek haiei euskal labela dutenak baino ez   jarriko.

4. Nik Aitaren egunean aitari lurrin sarkor bat erosiko , hark niri musu bat emango eskertzeko.

5. Haiek guri  gai horretaz galdetuko , guk haiei tutik ere ez dakigula[7] erantzungo .
6. Zuk zaldiari ostikoa emango , hark ere zuri ostikoa emango mendekuz.

7. Enarari loreak oparituko , hark zuri asko eskertuko (loreak oparitu izana)[8].

8. Guk Joni gezurrak esango , handik aurrera, hark guri ez ezer sinetsiko.
9. Errealeko futbolariek zuei kamisetak sinatuko , zuen lagunek zuei kamiseta horiek eskatuko , bekaizti hutsak[9] baitira.

10. Arabiarrek guri gasolio barrikak salduko , guk haiei diru asko ordaindu beharko , gasolioaren prezioak nabarmen egin baitu gora.

[1] Gogoan izan: –TZERAKOAN (justu zerbait gertatu aurretik) / -TAKOAN (ondoren): Etxera irisTERAKOAN, telebista ikusten dut >Etxera iritsiTAKOAN, telebista ikusten dut.

AfalTZERAKOAN, eskuak garbi itzazu.

AfalTZEAN, janaria ongi murtxikatu.

AfalduTAKOAN, hortz-haginak garbi itzazu

[2] NOREKIN + ZORRETAN + EGON: Ni bankuarekin zorretan nago (“estar en deuda con”). Mila esker ni salbatzeagatik!! Zurekin zorretan egongo naiz bizitza osoan.

ZORPETUTA + EGON / BIZI: Gaur egun zenbat jende bizi den zorpetuta besteen aurrean itxurakeriak egiteagatik! (“estar / vivir endeudado/a”).

ZORRAK + KITATU: Etxebizitza erosteko hainbeste urtez zorpetuta egon ondoren, azkenean lortu dut banketxearekiko zorra kitatzea (“saldar una deuda”).

[3] Eskertu + singularra, ekintza bat (ekarri izana / ekartzea) eskertzen delako, nahiz eta objektua pluralean egon (“liburuak”).

[4] Dabidek Itziarri kargu hartu dio berandu iritsi delako (gaztelaniazko “llamar la atención”)

=  Dabidek Itziarri errieta egin dio = errieta eman dio.

 Ikusia dugu beste “llamar la atención” bat ere, adiera edo esanahi desberdina duena: Grafiko honetan, Internet erabiltzen duten ikasleen kopuruak atentzioa eman dit (atentzioa deitu dit), ehuneko edo portzentaje hori oso altua delako.

[5] Izenondoa + HUTSA: Lotsagabe hutsa zara, alfer hutsa  zara, bekaizti hutsa zara, tonto hutsa zara, arduragabe hutsa zara…. Kualitate txarra indartzeko erabiltzen da. Adibide on bakarra: Artista hutsa zara!!!

[6] Odolkiak (=txerrikiak) ordainetan jaso / izan. Esamolde honen jatorria baserrietako txerri hilketetan dago. Baserritarrek txerriKIak (txerriaren produktuak) inguruko baserritarrei banatzen zizkieten (urdaiazpikoa, solomoa, hankak, odolkiak…) baina gero, beste baserritarrengandik jasotzekotan, haiek euren txerriak hiltzean. Egun, baserri mundutik haratago hedatu da eta testuinguru batzuetan – ariketa honetan, kasu –  zera esan nahi du, norbaitek zerbait egin badizu, zuk ere itzuli egingo diozula, beste zerbait egingo diozula ordainetan / mendeku gisa.

[7] TUTIK ERE EZ= EZER(TXO) ERE EZ + JAKIN, ESAN, ULERTU, ENTZUN, IKUSI. Adib. Ez dakit tutik ere zentral nuklearrei buruz. Ez dut tutik ere ulertzen.

[8] ESKERTU + singularra, ekintza bat (oparitu izana / oparitzea) eskertzen delako, nahiz eta objektua (loreak) pluralean egon.

[9] IKUS 5. oin-oharra

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina