2025/02/08

B2.2 maila: (H5P) Lacoste eta bere krokodilo famatua

Osatu testuko hutsuneak, bertatik ateratako esaldiak hutsune egokietan txertatuz.

Jean René Lacoste 1904ko uztailaren 2an jaio zen Parisen eta tenis-jokalari garrantzitsu eta ospetsua izan zen. Henri Cochet, Jean Borotra eta Jacques Brugnonekin batera, Les mousquetaires izeneko taldean parte hartu zuen eta 1927an
. Garaipen honen ostean, bitan irabazi zuen Lacostek Britainia Handiko Wimbledon txapelketa eta beste hainbestetan Estatu Batuetako Opena.
Krokodiloaren benetako historia 1927an hasi zen, juxtu Davis kopa jokatu aurretik. René Lacostek Frantziako taldearen kapitainari apustu bat egin zion,
Eta hala gertatuz gero, krokodilo azalez eginiko maleta bat oparitu behar zion. Prentsa amerikarrak apustu honen berri izan zuen eta the crocodile goitizena jarri zion. Gainera, tenisean jokatzeko modua ere goitizen horrekin primeran zetorren René Lacoste tenis-pistan oso bizkorra zelako eta
, krokodiloek egiten duten modura.
Baina, ezizenaren kontua ez zen horretan geratu: bere lagun zen Robert Georgek krokodilo bat marraztu eta partidak jokatzeko erabili ohi zuen alkandoran bordatu egin zion. Berez, garai hartan, tenis- nahiz golf-jokalariek mahuka luzeko alkandorak erabiltzen zituzten. René Lacoste ez zen, nonbait, eroso sentitzen eta horregatik
. Hala, polo izenez ezagutzen duguna sortu zuen. Hasiera batean zuria, luzeraz erabiltzen zena baino motzagoa, lepoduna eta mahuka motzekoa. Oihala bera ere berezia zen: piqué txikikoa, arina eta izerdia pasatzen uzten zuena. Eta, jakina, krokodiloa grabatu zion.
Jantziari polo izena datorkio, hasiera batean polo jokoan, Ingalaterran hain herrikoia zen kirolean, erabiltzeko propio diseinatutako elastikoa izan zelako.
1933an, André Gillier enpresari famatuarekin elkartu eta tenislari nahiz golfarientzat oso egokiak izango ziren polo izeneko elastiko haiek ekoizten hasi ziren. Polo, niki edo elastiko hauek ezaugarri bereziak zituztenez, kirolerako erosoak ziren.
.
1960. urtean, ordea, kiroletarako arropa ez ezik kalerako dotoreak eta egokiak ziren jantziak ere diseinatzen hasi ziren Lacoste etxeko diseinatzaileak. Horregatik, kirol arropez gain, jantzi informalak ere sortzen hasi zen.
Familiarteko enpresa
René Lacoste 1996an Donibane Lohitzunen hil zen. Simone Thion de la Chaume golf-jokalariarekin ezkondua, lau seme-alaba izan zituzten.
. Horietatik hiruzpalauk egiten dute lan arropa-enpresa honetan. Gaur egun, zapatilak, erlojuak, kosmetika, betaurrekoak... denetarik aurki dezakegu bere izenpean. Dendak ere ikusgarriak dira. Eta mundu zabalean ez dago gune komertzialik Lacoste dendarik ez duenik.
Harrigarria da nola hazten diren batzuetan negozioak. Ezizen baten ondorioz sortu zen ideia eta, gaur egun, Lacostek izugarrizko tamaina du.
75. urteurrena ospatzeko, euskal gerrikoak eta apretak Lacosteren azken moda-erakustaldian.
75 urte joan dira eta Lacoste arropa marka ezaguna egin da munduan. Gaur egun 100 herri baino gehiagotan saltzen dituzte arropa, betaurrekoak, kolonia eta beste makina bat osagai marka horrekin.
1994an markaren irudia berritzeari heldu zioten, modaren abangoardian egoteko asmoz baino, modaz ez pasatzeko beldurrak eraginda.
. Eta 2000. urtetik aurrera Christophe Lemaireren esku dago eginkizun hau.

75. urteurrena ospatzeko, Lacosteren sortzaileak euskal jatorria zuela jakinik, moda linea berri bat diseinatu eta New York-en erakutsi du Christophe Lemairek. Eta argazkian ageri den modura,
. Hori lortzeko, pilota-frontoietako estetikaren bila ibili da diseinatzailea. Gainera, Lacosteren azken bildumak 30eko hamarkadara, Lacoste tenis-jokalari ospetsua zeneko garaira, hurbildu gaitu. Adituen arabera, kirol ukitua duten jantzi dotoreak dira, eta guztietan aurki daiteke, noski, Lacosteren krokodiloa.
gerriko gorri eta apretek Euskal Herria gogorarazten dute9 etik 1 garren arrastagarria.
Honela jaio zen kiroletarako jantzien moda9 etik 2 garren arrastagarria.
kirolerako egokiago izango zen janzki baten bila hasi zen9 etik 3 garren arrastagarria.
aurreneko aldiz Davis Kopa irabaztea lortu zuten9 etik 4 garren arrastagarria.
aurkaria beti presiopean edukitzen zuelako9 etik 5 garren arrastagarria.
Horretarako, puntako diseinatzaileak kontratatu zituzten9 etik 6 garren arrastagarria.
Donibane Lohitzuneko tenis-jokalariak erosoago jokatzeko lehen polo haiek egin zituenetik9 etik 7 garren arrastagarria.
baietz Davis Kopa irabazi!9 etik 8 garren arrastagarria.
Biloba eta birbiloba askok osatzen dute Lacoste familia handia9 etik 9 garren arrastagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina