- 1. galdera
Historian zehar, makina bat lerro idatzi d(ir)a maitasunaz (=maitasunari buruz = maitasunaren gainean). Minez edota pozez __1__ lerroak izan dira gehienak.
idatziriko
- 2. galdera
Ostiraleko eguna aitzakia, hel diezaiogun geuk ere gai __2__ (=ostiraleko eguna aitzakiatzat hartuta).
honi
- 3. galdera
San Valentin eguna ospatzeko tradizioa ez da gaur goizekoa; __3__, ohitura honek 270. urtera garamatza[1].
[1] Garamatza. ERAMAN aditzaren trinkoa: hark gu. Agintari eta enpresariek eurek nahi duten bidetik garamatzate (haiek gu), ardiak bagina bezala. Nora naramazue (zuek ni) begiak estalita?
aitzitik
- 4. galdera
Garai hartan, Claudio II.a Erromako enperadoreak agindu bat eman zuen: gerrara __4__ bizitzeko, gazteei ezkontzea debekatu (=galarazi) zien.
erabat emanak
- 5. galdera
Agindu horri __5__, Valentin gotzain erromatarrak bikoteei dei egin zien berarengana joan zitezen ezkutuan.
muzin eginez
- 6. galdera
Claudio enperadoreak Valentin gotzaiak ezkontideak __6__ ezkontzen zituela jakin zuenean, 270. otsailaren 14an, Valentini lepoa mozteko agindua eman zuen.
isilpean
- 7. galdera
Historiak dioenez, __7__, kartzelan zegoela(rik)[1], Valentin Asterius-ekin, zaintzailearen alaba itsuarekin, maitemindu omen zen.
[1] -la(rik) denborazkoa: momentu zehatza edo puntuala adierazten du.
hil aitzin
- 8. galdera
Eta Valentinek, fedeak __8__, mirari bat egin omen zuen:
eraginda
- 9. galdera
Asterius gazteari __9__ itzuli omen zion.
ikusmena
- 10. galdera
Urkamendira joan baino lehen, azken agurra egin omen zion neskari.: Zurea, Valentin. Gertaera (=gertakizun) hori lau haizetara (=bazter guztietara) zabaldu zen. __10__, otsailaren erdialdera Valentinen heriotza ospatzen da, urtez urte.
Geroztik
2025/02/14
B2.2 maila: (H5P) Otsailak 14, San Valentin eguna
Soluzioen zerrenda
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina