32. eskola: 2025eko otsailaren 4koa
Ø Neska horiek eguzkiTAN (mugagabea) egoten dira egun osoAN (noiz)[1],
belztu nahian.
Ni
(nor) eskolan egoten naiz egun osoAN
(noiz)
Nik
(nork) eskolan igarotzen = pasatzen dut egun osoA (zer)
Nafarroan
egon naiz = izan naiz asteburu hau / honetan (noiz)
Nafarroan
pasa(tu) = igaro dut asteburu hau
/ honetan (zer)
Mikel
(nor) Ingresatuta egon da hiru
astetan (noiz).
Mikelek (nork) ingresatuta igaro = pasa(tu) ditu hiru aste (zer)
Ø Atzo autobusEZ (nola) = autobusEAN (non) etorri nintzen eskolaRA / eskolaTIK.
Gaur,
anaiAREN motorrEAN
= anaiAREN
motorrAREKIN
= anaiAREKIN
motorrEZ
(anaiAREN motorrEZ)
Zehazten
ez bada, biak ongi, NOLA = NON:
trenez = trenean
etortzen naiz eskolara; autobusez = autobusean bidaiatzean
irakurtzea gustatzen zait; motorrez = motorrean
ibiltzea gozamena da, batez ere, eguraldia lagun denean.
Baina zehazten baldin bada informazioa, NON kasuan:
17:00etako trenEAN (17:00etako trenez) etortzen naiz
eskolara; Lurraldebus konpainiako autobusEAN bidaiatzean,
oso eroso sentitzen naiz; nire anaiaren motorrEAN ibiltzea
gozamena da, batez ere, eguraldia lagun denean.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Alegiazko
baldintza edo hipotetikoari heldu diogu. NOR-NORK adizkiak lantzeko etxerako
bidalitako ariketa analitikoetan zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero,
argitu (oraindik denak egin ez badituzte, datorren asterako egin ditzatela).
Gogorarazi diet kontu izan behar dutela ondorioko adizkietan –KE sartzerakoan:
a.
Ondorioa
egiteko, BA- horren ordez, -KE- ipiniko dugu.
Alegiazko edo hipotetikoa denez, 3. pertsonek L- pertsona
markari eutsiko diote.
b.
KONTUZ!!!!! –KE- hori ez doa amaieran, NORK kasuaren aurrean baizik:
(zuk ni) ninduKEzu (ninduzuke), (guk zu) zintuzKEgu, (zuek gu)
gintuzKEzue
(gintuzueke)…
c.
Nor
“hura” edo “haiek” denean izan ezik: hauetan, -KE amaieran doa:
(nik hura) nuke, (guk hura) genuke, (guk haiek)
genituzke, (zuk haiek) zenituzke, (hark haiek)
lituzke (NORK “zuek” edo “haiek” denean salbu: zenuKEte,
zenituzKEte eta luKEte, lituzKEte, salbu).
(IKUS txosteneko taulak)
Bestalde, ikasle batzuen idazlanetan ikusi dudan akats batez ohartarazi nahi izan ditut. Ez ditzatela baldintza erreala eta alegiazkoa nahasi, hau da, baldintzaren atala nolakoa den, ondorioak ere halakoa izan behar du (biak errealak edo biak alegiazkoak):
Lehenik eta behin, proiektu hau onartuKO BALITZ, guk denok ezagutzen ditugun herrietako lasaitasuna bukatuko litzateke.
Lehenik eta behin, proiektu hau onartzen BADA, guk denok ezagutzen ditugun herrietako lasaitasuna bukatuko DA.
- NOREN vs. NONGO deklinabide kasuak bereizteko zantzu nagusiak gogorarazi ostean, berariaz prestatutako ariketa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez (eurei erantzun orriaren ale bana eman diet).
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Berdintasunezko konparazioa lantzeko Gramatika eta
ariketak II liburuko 182-3. Orrialdeetako ariketetan ikasleek zailtasunak izan
zituztela aitortu zidatenez, ariketa bat prestatu dut, klasean egiteko. Zortzi
konparaziozko esaldi eman dizkiet eta eurek beste modu batera berridatzi behar
izan dituzte, beti ere, esanahiari eutsiz. Esaldi bakoitza egiteko tartea utzi
eta egin ahala, zuzendu ditugu.
Adib.: Etxe
hau (a) hori (b) BAINO handiAGOA da.
> Etxe hau (a) EZ da hori (b) BEZAIN txikia.
> Etxe hori (b) hau (a) BAINO txikiAGOA da.
> Etxe hori (b) ez da hau (a) BEZAIN handia.
- AHOZKO JARDUERA: Etxebizitzak alderatzen:
Etxe egokienaren bila (2. saioa). Ikasleek salgai dauden hainbat
etxebizitzaren datuak izango dituzte esku artean. Binaka jarrita, etxeak edo
etxe horien ezaugarriak alderatu behar izan dituzte, berdintasunezko nahiz desberdintasunezko
konparaziozko perpausak, nolakotasuna zein kopurua adierazten dutenak
eginez. Gaurkoan, luzaroan jardun dugu. Hona hemen abiapuntutzat jarri dizkiedan
adibideak:
·
Irungo erdigunean salgai dagoen etxea (A) Behobia auzoan
dagoena (B) BEZAIN argitsua da (nolakoa da?)
·
Puiana auzoan salgai dagoen etxeak (A)
Jaizubian dagoenak (B) ADINA = BESTE (euro_) balio du (zenbat
balio du?)
·
Luis Mariano etorbidean salgai dagoen etxeak (A)
Dunboa auzoan dagoenak (B) ADINA = BESTE metro koadro_ dauzka (zenbat
metro dauzka?)
·
Letxunborro etorbidean salgai dagoen etxeak (A)
Palmera-Montero auzoan dagoenak (B) ADINAKO = BESTEKO argitasuna
dauka (zenbateko argitasuna?)
· San Juan plazan salgai dagoen pisuak (A) Luis Mariano hiribidean dagoenak (B) ADINA = BESTE logela_ dauzka, baina komun_ GUTXIAGO (zenbat logela? Zenbat komun?).
- Etxerako lanak:
- Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK lantzeko 5. ariketa. Gelan zuzenduko
dugu. OSTEGUNERAKO
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Berdintasunezko konparazioa lantzeko indartze-ariketa (Gramatika eta ariketak II liburuko 187. orrialdeko 4. ariketan oinarritua). LEHENENGO 5 ESALDIAK HURRENGORAKO.
- Deklinabidea lantzeko ariketa.
Osatu hutsuneak deklinabide atzizki egokiak
erabilita. Bigarren orrialdia, hau da, 32. esalditik (“Gipuzkoako
herrietako alkateak bildu dira…”) 62.era. Erantzunak ostegunean banatuko
ditut; beraz, egiteko astirik ez baduzue, astebururako gorde dezakezue.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- EGINA EZ BADUZUE, EGIN: Idatziaren ulermena, lexikoa eta zenbait egitura lantzeko, “Lacoste eta bere krokodilo famatua” jarduera. OSTEGUNEAN EKARRI
- EGINA EZ BADUZUE, EGIN: Sasoian sasoikoa deritzon jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa. OSTEGUNEAN EKARRI
- AMAITU EZ BADUZUE, JARRAITU EGITEN: Alegiazko baldintza edo hipotetikoa.
NOR-NORK sistemako ariketa analitikoak (1,2,3,4) (erantzunekin).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- AUKERAKO JARDUERA, NOIZNAHI EGITEKOA: ENTZUNAREN ULERMENA: Faktoria I (blogean entzungai).
Itemak astiro irakurri eta birritan
entzun dezatela albistegia. Ondoren, zuzen dezatela erantzun orriarekin. Albistegi osoa batera entzun beharrean,
arloka entzun daiteke: osasun arloko albisteak lehenik; gero, ekonomia
arlokoak; geroago, trafikoari eta errepideei buruzkoak, eta, azkenik,
eguraldiaren iragarpena. Hori bai, atal bakoitza bi aldiz entzun dezatela,
azterketan bezala.
Bestalde, itemak
irakurri ahala, oin-oharretako oharrei arretaz errepara diezaietela esan diet.
[1] Gaztelaniaz “todo el día” den arren, eta ez “en
todo el día”, euskaraz, NOIZ kasuan jarri behar dugu: “egun osoAN”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina