2025/02/12

B2.2 mailako 34. eskola, 2025eko otsailaren 11koa

 

34. eskola: 2025eko otsailaren 11koa

-   Baldintza hipotetikoa edo alegiazkoa: NOR-NORI-NORK sistema. Adizki hipotetikoak nola sortzen diren gogorarazi diet. Gaurkoan NOR-NORI-NORK adizkiekin egin dugu proba. Arbel digitalean ipini eta zenbait adibide azaldu dizkiet, Indikatiboko iraganeko adizkietatik alegiazkoetara igarotzeko urratsak gogoraraziz. Jarraian, taulei erreparatu diegu, ikus dezaten ondoriozko adizkietan KE amaieran geratzen dela, nork kasuko zuek eta haiek pertsonekin izan ezik  (-KEte): nioke, zeniguke, zenidake, genieke, nizuekebaina… zenidakete, ligukete, zeniokete, liekete, lidakete, zenigukete...

-     AHOZKO BATERATZEA: Saltoki handiak vs. Denda txikiak.  Lau bat kideko taldeak osatuta, ikasleek, denda txikien eta saltoki handien abantailak eta eragozpenak aztertu zituzten joan den egunean. Gaurkoan, bateratze saioa egin dugu. Nik euren argudioak arbelean idatzi ditut eta orraztutakoan banatzekotan geratu naiz. Konparaziozkoa lantzeko oso ariketa egokia da.

Hona hemen egin litezkeen esaldien zenbait adibide:

Saltoki handietako ordutegia (a) denda txikietakoa (b) BAINO malguAGOA da; saltoki handietan (a) denda txikietan (b) BAINO produktu aukera handiAGOA dago; denda txikietan (a) saltoki handietan (b) BAINO harreman estuAGOA izaten da saltzailearekin. Saltoki handiek (a) denda txikiek (b) BAINO eskaintza GEHIAGO egiten dituzte erosleak erakartze aldera…).

-   Hurrengo gaiari heldu diogu: FAMILIA EREDUAK. Hasteko, Familia ereduak: bikotean, bakarka, umeekin edo gabe izeneko jarduera zuzentzen jardun dugu. Testua irakurri ahala, arbel digitalean jarrita, berridazketak zuzentzen aritu gara. Testuko 14 esaldi ziren eurek beste modu batean berridatzi behar zituztenak. Berridazketa horietan behin eta berriz agertu zaizkigu egitura kontzesiboak. Baita bestelako hainbat eduki ere (eurei kopia bana eman diet):

                                                              i.      Zertan? + DATZA: Nire  lana klaseak ematean datza. Gizontasunaren eredu berrian datza aldaketaren arrazoia.

                                                            ii.      IZANAGATIK / IZATEAGATIK

Oso langilea IZANAGATIK (ere), ez dute lanean hartu enpresa horretan (= oso langilea izanda ere, izan arren, nahiz eta oso langilea izan…) (kontzesiboa)

Oso langilea IZATEAGATIK  kontratatu dute, ez bere itxuragatik (= oso langilea delako) (kausazkoa)

                                                          iii.      Zerk? + BEHERA EGIN / GORA EGIN

Bihar kantauri isurialdean tenperaturek behera egingo dute; langabetuen kopuruak gora egin du hilabete honetan, udako lan kontratuak amaitu baitira.

                                                          iv.      Noren edo zeren? + ALDEAN konparaziozko egitura.

Ni txikia naiz zurekin alderatuta = konparatuta

= Ni zu BAINO txikiAGOA naiz.

= Ni ZURE (NOREN) ALDEAN txikia_ naiz (txikiagoa).

Nire autoa dotorea da zure autoarekin (=zurearekin) konparatuta = alderatuta

= Nire autoa zure autoa (=zurea) BAINO dotoreAGOA da.

= Nire autoa zure autoaren (=zurearen) ALDEAN  dotorea da (dotoreagoa).

Madril hiri jendetsua da Bilborekin konparatuta = alderatuta.

= Madril Bilbo BAINO hiri jendetsuAGOA da.

= Madril BilboREN ALDEAN (hiri) jendetsua da (jendetsuagoa).

                                                            v.      NOREN + ESANETAN = NOREN + HITZETAN = NORK + DIOENEZ     (* Noren arabera)

NOREN + mesedetan = NOREN + onerako = Noren hobe beharrez

NOREN + kaltetan = NOREN + kalterako

Nire ustez, telebista pentsatzen zein egiten dutenek eskaintza dibertsifikatu behar lukete; bestela, gazteek Iternetera joko dute, telebistaren kaltetan. Egun jende askok ordainpeko kateak (Netflix, Amazon…) kontratatzen ditu, ohiko telebista-kateen (noren) kaltetan = ohiko telebista-kateen kalterako.

                        Beraz, hiru egitura hauek parekoak dira:

Tabernak eta terrazak irekitzea herritarrEN KALTERAKO izango da.

= tabernak eta terrazak irekitzea herritarrENTZAT KALTEGARRIA izango da.

= tabernak eta terrazak irekitzeaK (zerk) herritarrEI KALTE EGINGO die.

Musukoa uneoro jantzita edukitzea ikasleEN ONERAKO da = ikasleEN MESEDETAN da = ikasleEN HOBE BEHARREZ da.

= musukoa uneoro jantzita edukitzea ikasleENTZAT ONURAGARRIA da = ikasleENTZAT MESEDEGARRIA da.

= musukoa uneoro jantzita edukitzeaK (zerk) ikasleEI ON EGITEN die = ikasleEI MESEDE EGITEN die.

-            Etxerako lanak:

-          Testuan agertu zaigun familia ereduetako bat, gorantz doana, bakarrik bizitzeko hautua (=aukeraketa) egiten duten gizon / emakumeena da, egun “single” izenez ezagutzen direnak. Horrenb harira, Singleak   izeneko cloze-testa bidali diet etxerako.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-        Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: NOR-NORI-NORK sistemako adizkiak lantzeko bi ariketa analitikoak (erantzunak atzean).

     OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-       Deklinabidea lantzeko 2. orrialdea (“Gipuzkoako herrietako alkateak…”) oraindik egina ez badute, egin dezatela eta nik gaur emandako erantzun-orriekin, zuzendu. ZALANTZAK DATORREN  egunean ARGITUKO DITUGU.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-     EGINA EZ BADUZUE, EGIN: Sasoian sasoikoa deritzon jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa. DATORREN egunean EKARRI.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina