- 1. galdera
Gauzak ez dira hainbeste aldatu funtsean, emakume ezkongabeei buruzkoetan. Oraindik, neskazahar / mutilzaharraren etiketa oso zabaldua omen dago.
Hiritarrak, unibertsitarioak eta moda, dekorazio nahiz teknologia kontsumitzaileak. Hauek omen dira bakarrik bizi diren pertsonen ezaugarriak. Hara, neu _____ bakarrik bizi naiz, hiri batean, kazetaritza ikasi nuen eta, bai, aitortzen dut moda eta dekorazioa gustuko ditudala.
ERE
- 2. galdera
Beraz, badirudi single hitzak definitzen duen multzoan sar _____ neu ere.
NAITEKEELA
- 3. galdera
______ hitzetan, singleen kopuruak badu eraginik arlo ekonomikoan.
SOZIOLOGOEN
- 4. galdera
Izan ere, herritarren artean zenbat eta single gehiago dauden, _____ maila ekonomiko hobea izaten dute herrialdeek.
ORDUAN ETA
- 5. galdera
Garai batean, 25 urtetik gora bakarrik bizi zen emakumea neskazaharra zen, "frakasatua", porrot egindakoa. _____, badakizue, ezkontzea eta familia izatea omen zen emakumeek bizitzan zeukaten helburu nagusia eta bakarra.
GARAI HARTAN
- 6. galdera
Orain ez, orain badirudi multzo inportantea garela. Horregatik, marketing enpresa _____ singleei begira egiten du lan.
ASKOK
- 7. galdera
Gu omen gara apetatsuenak, hau da, _____ garestienak kontsumitzen ditugunak.
GUTIZIA
- 8. galdera
Egia_____!!!
BIRIBILA
- 9. galdera
Hona pare bat adibide: Familia bat bizi den etxe batera joan eta supermerkatuan _____ dauden jogurtak aterako dizkizute; komunera joan eta paper takarrarekin lehortu beharko duzu atzealdea.
MERKEEN
- 10. galdera
Singleon etxean _____.
EZ BEZALA
- 11. galdera
Guk, singleok, hozkailuan beti daukagu txokolatezko izozkirik goxo eta garestiena. Logelan, Philippe Starck-ek diseinatutako lanpara. _____ omen gara ekonomiarako hain inportanteak.
HORREGATIK
- 12. galdera
Ekonomiaren _____ eusten diogulako omen gara markentzat hain erakargarriak.
KATEARI
- 13. galdera
Hori bai, ez legoke gaizki gogoeta egitea ea guk aukeratutako bizimodua daukagun ala beste inork gu bere ondoan nahi ez _____ ote den.
Esaterako, bankura zoazenean kreditua eskatzera, beti pluralean hitz egiten du zuzendariak, halako batean etxea bakarrik erosi duzula argitzen diozun arte. A! Ze ondo, ezta? Esaten dizu orduan, batere sinesgarria egiten ez den aurpegia jarriz, keinuekin adieraziz benetan pentsatzen ari dena: “gaixoa, hau ere neskazaharra da”. Ezetz, gauzak ez direla hainbeste aldatu funtsean
GAITUELAKO
2025/02/12
B2.2 maila: (H5P) Familia ereduak: bakarrik bizitzeko hautua egiten dutenak (singleak)
Soluzioen zerrenda
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina