2014/03/31

Tarteko Mailako 43. eskola, martxoaren 27 eta 31koa


43.  eskola, martxoaren 27 eta 31koa

-          Demagun ikasleek Inauteri Asterako erreserbatu zuten landetxea ez dela interneten ikusten zen bezalakoa. Horrelakoetan, ohikoa izaten da erreklamazioak egitea. Honen harira, Erreklamatzen ere jakin behar  izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu, astiro, azalpenak emanez. Luze jo duen arren, azalpen asko eman behar izan baititut, oso aberasgarria gertatu zaigu ariketa, ikusiak ditugun eta ikusiko ditugun hainbat eduki gramatikal ikasteko ez ezik, erreklamazioarekin zerikusia duen lexikoa eurenganatzeko ere. Esaterako:

Tarteko Maila: zinezaletasuna. Hitchcock, kezka-giroaren maisu

2014/03/28

Maila Aurreratuko 42. eskola, martxoaren 25 eta 26koa



42. eskola, martxoaren 25eta 26koa

Arratsaldeko taldean:
-     Orainaldiko ahalera. Ikasleei orainaldiko ahalera lantzeko ariketa analitikoak banatu dizkiet. Lehenik, NOR sistemakoak; ondoren, NOR-NORI; jarraian, NOR-NORK, eta azkenik, NOR-NORI-NORK. Ariketaok neuk prestatutak dira berariaz. Sistema bakoitza egin aurretik, indikatibotik ahalerako adizkietara pasatzeko egin beharreko aldaketak gogorarazi dizkiet, eta ondoren, taularik erabili gabe, eginarazi egin dizkiet. Sistema bakoitza egin ahala, arbel digitalean zuzendu dugu, eta erantzun orria eurei banatu diet, etxean berriz egin nahi izanez gero.

2014/03/24

Tarteko Mailako 41. eskola, martxoaren 20 eta 24koa


41.  eskola, martxoaren 20 eta 24koa
 
-          Bizidunen deklinabidea lantzeko orrialde osagarriko lehenengo ariketa zuzendu dugu, hutsuneak deklinabide kasu egokiak erabiliz osatzekoa.

-          Oharra:

-          Dabidek etxerako lan asko bidaltzen ditu, baina ALFERRIK DA kexaTZEA.
-          Maite, ALFERRIK DUZU  kexaTZEA.
-          Zuek ALFERRIK DUZUE  kexaTZEA.
-          Kolesterol maila jaisteko, HOBE DA kirolen bat egiTEA.
-          Aitor, kolesterol maila jaisteko, HOBE DUZU kirolen bat egiTEA.

Maila Aurreratuko 41. eskola, martxoaren 20 eta 24koa


41. eskola, martxoaren 20 eta 24koa

Arratsaldeko taldean:

- AHALERA orainaldian: indartze ariketak zer moduz egin dituzten galdetu diet eta, zalantzarik baduten; izan badituzte, argitu.

- Euskaljakintza.com web orriko ariketak (orainaldiko ahalera: nor, nor-nork eta nor-nori-nork) gelan egin ditugu eta, ondoren, arbel digitalean zuzendu.

Maila Aurreratua: zentral nuklearrak eztabaidagai

2014/03/23

Tarteko Mailako 40. eskola, martxoaren 18 eta 19koa


40.  eskola, martxoaren 18eta 19koa

-          Bizidunen deklinabidea : Gramatika eta ariketak I liburuko 197. orrialdeko 5. eta 6. ariketak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

Tarteko Mailako 39. eskola, martxoaren 13 eta 17koa


39.  eskola, martxoaren 13 eta 17koa

-          Bizidunen deklinabidea: Gramatika eta ariketak liburuko 195. eta 197. orrialdeetako 1,2,3 eta 4. ariketak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez.

Tarteko Maila: genero berdintasuna eta indarkeria mintzagai

2014/03/20

Maila Aurreratuko 40. eskola, martxoaren 18 eta 19koa


40. eskola, martxoaren 18 eta 19koa

 Arratsaldeko taldea:

-  “Herria nahiago dut”, Ruben eta Nuriari buruzko ulermen jarduera zuzendu dugu       (bai sinonimoak, bai ulermen itemak). Oharrak:

-          urruti geratu da Leozko eskola mukizuz beterik zegoenEKO (noizko?) garaia”. Atera zitzaigun horrelako beste bat –ARAZI lantzeko itzulpenetan: “Film horrek ez al dizkizue gogorarazten gazte ginenEKO (nozko?) garaiak?”.

-          -(E)LA(RIK) denborazkoa: Rubenek etxea egiten ari zELA ezagutu zuen Nuria. Denborazko menderagailu hau –(E)NEAN denborazkoaren parekoa izan badaiteke ere, -LA(RIK) denborazkoa erabiltzeko bada bete beharreko baldintza bat: ekintzak puntukaria, puntuala, momentu zehatz batekoa, alegia, izan behar du (ezin liteke erabili, esaterako, burututa dauden, maiz egiten diren edota oraindik gertatzeke dauden ekintzak adierazteko). Beraz, kontuan izanik euskaraz puntukaritasuna adierazteko bi modu ditugula, bi kasutan erabiliko dugu: ARI aditz puntukariarekin (Dutxatzen ari nintzeLA ur berorik gabe geratu nintzen; afaltzen ari gineLA zuk deitu zenuen) edota aditz trinkoekin (Eskolara nentorreLA, istripua izan nuen; sofan etzanda nengoELA, txirrinak jo zuen).

2014/03/13

Maila Aurreratuko 38. eskola, martxoaren 11 eta 12koa


38. eskola, martxoaren 11 eta 12koa

 Arratsaldekoekin:

-          Gramatika eta ariketak II liburuko 11. orrialdeko 3. Ariketa zuzentzen amaitu dugu arbel digitalean. Hurrengoan kopiak banatzekotan geratu naiz. Ariketa horretan, ezintasuna lantzeko bost lau aukera desberdin landu dituzte.

-          Gramatika eta ariketak II liburuko 13. orrialdean zalantzarik baduten galdetu diet. Eurek zuzentzekoa zen. Ohartarazi diet ahalera hau erabil daitekeela baldintza errealaren bigarren zatian, ondorioaren ordez:

Euria egiten badu,  euria egiten badu, busti egingo gara
Euria egiten badu, busti egin gaitezke
Ingelesez astiro hitz egiten badiote, dena ulertzen du Ingelesez astiro hitz egiten badiote, dena uler dezake.

Tarteko Maila: Bestelako inauteriak

Tarteko Mailako 38. eskola, martxoaren 11 eta 12koa


38.  eskola, martxoaren 11 eta 12koa

-        Iraganeko NOR-NORK adizkiak + bizidunen deklinabidea uztartzen dituen ariketa zuzendu dugu. Hutsuneetan, adizkiak eta bizidunen deklinabide kasuak txertatu behar zituzten ikasleek. Ariketa honek ate bat itxi digu, iraganeko NOR-NORK adizkiena, eta beste bat ireki, bizidunen deklinabidearena.