42.
eskola, martxoaren 25eta 26koa
-
ELKAR eta BATA(K) BESTEA. Gramatika eta ariketak I liburuko 159. orrialdeko ariketak zuzendu
ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-
Bizikletaz
ibiltzeko zaletasunari heldu diogu berriro eta Bizikleta etorkizunerako garraiobidea ote?” izeneko cloze-testa zuzentzen amaitu dugu bi taldeetan. Luzea da eta
zuzenketak oso luze jo du, baina merezi izan du, itemen artean, gauza asko
agertu baitira jada ikusiak, ikusten ari garenak edo gerora ikusiko ditugunak:
lexikoa, nominalizazioak, ere, erlatibozkoak, NORK kasua, NORI kasua eskatzen
duten hainbat aditz (erreparatu, aurre egin…)
-
Perpaus erlatibozkoak lantzeko
lehenengo bi ariketak zuzendu ditugu, esaldiak osatzekoa eta itzulpenak.
-
Erlatibozkoa aposizioan nola
erabil daitekeen azaldu diet.
-
Arratsaldeko taldean, AHOZKO
JARDUERA: Erlatibozkoak
eta zaletasunak uztartuz, mintza kateatua egin dugu gela osoan. Horretarako,
gogorarazi teorian ikusitakoa, erreferentea kenduz gero, -A(k) determinatzailea
gorde behar dugula. Ikasleek zer gustatzen zaien, zer ez zaien gustatzen, zer
atsegin duten, zer ez duten atsegin eta zer gorroto (=gorrotatzen) duten idatzi
dute koadernoan. Ondoren, alboko ikasleak datu horiek erabiliz, ahoz
erlatibozkoak egin ditu: Eskiatzea gustatzen zaioNA Miren da; txokolatea
gustatzen ez zaioNA Ander da; etxeko lanak egitea atsegin ez duENA Amaia da;
mendian ibiltzea atsegin duENA Pello da; arropak lisatzea gorroto duENA Mari
Jose da (oso ariketa egokia. Gogorarazi, bide batez, nominalizazioa
erabiliz gero, singularrean ipini behar dutela aditza). Nik esaldi guztiak
arbel digitalean idatzi ditut eta kopiak banatuko dizkiet hurrengo astean (ezin
izan dugu amaitu, ariketa luzea baita). Goizeko taldean, esaldiak idatzi baino ez
dituzte egin.
-
ETXERAKO
LANAK :
o
Erlatibozkoak,
hirugarren ariketa (aposizioan), esaldiak zuzentzekoa.
o
Erreklamatzen ere jakin egin behar izeneko ulermen jarduera, erreklamazio gutunei
ataka irekiko diena.
o
Beste zaletasun bati helduko
diogu, zinemazaletasunari. Horretarako, Begirik gabe geratu da Hollywood
ulermen jarduera, testuan esaldiak txertatzekoa.
o
Ikusia duten azken filmaren
eskema, hurrengoan ahoz elkarri kontatzeko. Ikasleek zineman, DVDan,
telebistan... ikusia duten azken filmaren eskematxoa presta dezatela, hurrengo
klasean ahoz kontatzeko. Ez dezatela laburpena egin, kontua ez baita
irakurtzea. Nik ikusi dudan azken filma honako hau izan da... Azken zaletasunari, zinezaletasunari, atea
irekiko diogu horrela.
o
Goizeko taldean, NOR-NORI-NORK itzulpenak, pixkanaka
eginez joan daitezen.
o
Gogoratu
Extreme deritzon ulermen jarduera (mendiko bizikletan ibiltzeko
zaletasuna gaitzat duena) ekarri behar
dutela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina