41. eskola, martxoaren 20 eta 24koa
Arratsaldeko taldean:
- AHALERA orainaldian: indartze ariketak zer moduz
egin dituzten galdetu diet eta, zalantzarik baduten; izan badituzte, argitu.
- Euskaljakintza.com web orriko ariketak (orainaldiko
ahalera: nor, nor-nork eta nor-nori-nork) gelan egin ditugu eta, ondoren, arbel
digitalean zuzendu.
- DESBERDINTASUNEZKO KONPARAZIOA azaldu
diet. Horretarako, Gramatika eta ariketak II liburuko 50. gaia azaldu diet (184. eta 185.
orrialdeak), euskaraz desberdintasunezko konparazioak nola egiten diren ikasteko.
- AHOZKO ADIERAZPENA (25´) . Zentral nuklearrak bai ala ez? Japoniako Fukushima zentral nuklearrean orain dela
hiru urte tsunamiaren ondorioz gertatutako istripua aitzakiatzat hartuta,
zentral nuklearren gainean jardun dute solasean: beharrezkoak diren ala ez,
hauen aldekoek / aurkakoek ematen dituzten argudioekin bat datozen ala ez,
etab.
-
3. gaiari
ekin diogu: EROSKETAK - MERKATARITZA
- Hasteko, “Lacoste
eta bere krokodilo famatua” jarduera zuzendu dugu. Bertan,
hainbat esaldi txertatu behar zituzten; bestalde, testuan agertutako hainbat
hitz euren sinonimoekin uztartu behar zituzten (hauek testua irakurri ahala
zuzendu ditugu). Berridazketak hurrengorako utzi ditugu. Irakurri ahala hainbat
ohar egin dizkiet, esaterako:
-
gogora
ekarri = gogorarazi
-
(nahiz)
tenislari(entzat) nahiz golflarientzat =
-
(zein)
tenislari(entzat) zein golflarientzat =
-
Ez
bakarrik tenislarientzat, golflarientzat ere...=
-
Tenislarientzat
ez ezik, golflarientzat ere... =
-
Bai
tenislarientzat, bai golflarientzat…=
-
Hala
tenislarientzat, nola golflarientzat…=
- ETXERAKO LANAK:
·
Desberdintasunezko
konparazioa lantzeko, Gramatika eta
ariketak II liburuko 186. eta 187. orrialdeetako ariketak. 1. eta 3.
ariketak eurek zuzen ditzatela; 2.a eta 4.a, gelan zuzenduko ditugu
(arratsaldekoei ez diet bidali 4.a).
·
Euskal
egitura jatorrak.
·
Gogorarazi
iritzi artikulua egin behar dutela.
·
Outlet-ak: urte osoan zehar
merkealdian dauden saltokiak izeneko ulermen jarduera, ulermen orokorra lantzekoa.
Goizeko
taldean:
Arratsaldeko taldearen
40. eskolan egindakoa.
+ Herria / hiria
bateratze saioari denbora gehiago eskaini diogu
- Ez dugu zentral
nuklearren gainean hitz egin.
- Ez ditut
konparaziozkoak azaldu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina