40. eskola, martxoaren 18eta 19koa
-
Bizidunen
deklinabidea : Gramatika eta
ariketak I liburuko 197. orrialdeko 5. eta 6. ariketak zuzendu ditugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-
NOR-NORI-NORK iraganean. Esaldien beste
erdiak ahoz egin ditugu, aldaketak eginez. Ikasleek ahoz adizki egokia txertatu
behar izan dute egokitu zaien esaldian. Dena den, egin ahala, aldaketak eskatu
dizkiet: batzuetan nork, beste batzuetan nori, nor… aldarazi dizkiet eta,
horrela, adizki gehiago praktikatu ditugu, erraztasuna lortze aldera eta
adizki desberdinak bereganatze aldera.
-
ELKAR :
Iñigo arraunlariak eta Mirenek elkar ezagutu zutenekoa zuzendu dugu. Oso
ariketa egokia da. Errepara biezaiote aditzari, jakiteko ELKAR, ELKARRI…zer
kasutan deklinatu.
-
Goizeko taldean, hirugarren entzunaldia egitearekin batera,
Emakumearen
nazioarteko eguna entzungaiarekin
batera datorren ulermen jarduera zuzendu dugu.
-
Goizeko taldean : zaletasunekin jarraituz, “Xendazaletasuna
edo mendi-ibiliak egitea: ibiltariaren dekalogoa” ulermen jarduera zuzendu dugu. Luzetxo jo du,
testuko hainbat hitz azaldu behar izan baititut. Aipamen berezia merezi izan
dute honako esaldiok: “etxolen nahiz aterpeen ateak”
eta “landareen nahiz fruituen bilketa”, NAHIZ hori ez baita kontzesiboa. Lehenik ere
agertuak zaizkigun arren, berriz gogorarazteak kalterik ez dielakoan egingo…
-
Hau
azaltzeko, Gramatika eta ariketak liburuko 242. orrialdeko E puntua
azaldu diet, hots, “nahiz” edo “zein” “eta”ren parekoak izan ohi direla eta
perpausa baino osagai txikiagoak (sintagmak...) elkartzeko erabiltzen direla.
Aukerakoa izaten dela bakarra erabili ala osagai bakoitzaren aurrean bana ipini,
eta bi sintagmak deklina daitezkeela, edo nahi izanez gero, bigarrena bakarrik,
lehenengoa mugagabean utzita. Hauen antzeko beste hainbat egitura arbeleratu
ditugu.
o
Ana ETA Gloria berandu iritsi dira.
o
(NAHIZ) Ana NAHIZ Gloria berandu
iritsi dira.
o
(ZEIN) Ana
ZEIN Gloria berandu iritsi dira.
o
HALA Ana, NOLA Gloria berandu
iritsi dira.
o
BAI Ana, BAI Gloria berandu iritsi
dira.
o
Ana EZ EZIK, Gloria ERE berandu iritsi da
(aditza B osagaiarekin komunztatua).
o
EZ
BAKARRIK Ana, Gloria ERE berandu iritsi da (aditza B osagaiarekin
komunztatua).
-
Arratsaldeko taldean, beste zaletasun bat:
bizikletaz ibiltzea dela eta, Bizikleta etorkizunerako garraiobidea ote?” izeneko
cloze-testa zuzentzen aritu gara. Luzea da eta zuzenketak oso luze jo du, baina
merezi du, itemen artean, gauza asko
agertzen baitira jada ikusiak, ikusten ari garenak edo gerora ikusiko
ditugunak: lexikoa, nominalizazioak, ere, erlatibozkoak, NORK kasua, NORI kasua
eskatzen duten hainbat aditz… Amaitzeke geratu zaigu.
-
AHOZKO
ADIERAZPENA: Emakumeak, gizonen
pare…ala…gizonen menpe? Arratsaldeko
taldean, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren
gainean jardun dute (fitxako lehen lau puntuak); Goizeko taldean, berriz,
genero indarkeriari buruz (fitxako bosgarren puntua). Horretarako, berariaz
prestatutako mintza-fitxa banatu diet.
-
ETXERAKO LANAK:
-
Bizidunen
deklinabidea : orrialde osagarria (erantzunak jada badituzte). Arratsaldekoek egin
dezatela lehenengo ariketa – hutsuneak betetzekoa – gelan zuzenduko baitugu; goizekoek egin
ditzatela biak – hutsuneak betetzekoa eta itzulpenak - , asteburua baitatorkia.
Horretarako, erantzun eta guzti eman
dizkiet, nahi dutenean egin ditzaten eta eurek zuzen ditzaten.
o
Denok
saltsan sartuta testua,
areto-dantzei buruzkoa (hau ere beste zaletasun bat baita), mintzarako presta
dezatela.
o
“Pilates, bururako eta gorputzerako onuragarri
(mesedegarri)”. Irakur dezatela eta mintzarako presta dezatela.
o
Goizekoei, Extreme
izeneko ulermen-jarduera, mendiko bizikletan ibiltzeko
zaletasunari buruzkoa. Elkarrizketatik ateratako hainbat esaldi bertan txertatu
behar dituzte, soberan dauden bi distraktoreak saihestuta.
o
Arratsaldekoei, sagardotegietara joateko zaletasunari
buruzko ulermen jarduera : Sagardotegien
xarma, testutik ateratako esaldiak bertan txerta ditzaten.
- Goizekoek ekar dezatela Bizikleta etorkizuneko garraiobidea ote ? eta, arratsaldekoek, berriz, Extreme, hurrengoan zuzentzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina