37. eskola, otsailaren 27 eta martxoaren 10ekoa
-
MINTZA JOKOA:
NOR-NORK IRAGANA (2. Saioa): Nik esaldi bat ipini diet
arbelean eta ikasleek, ondokoari NORK edo NOR – edo biak – aldaraziz, adizki
egokia txertatu behar izan dute esaldian. Ahozko jarduera hau gustura egiten dute eta nahiko ondo.
-
Perpaus kontzesiboak: pertsonaia ezkutuen kopiak banatu dizkiet. Eurek taldeka egindako jarduera hau joan den
egunean egin eta arbel digitalean zuzendu genuen. Nik txukundu, argazkiak
erantsi eta kopiak banatu dizkiet.
-
Ziberbikoteen
testuan ageri diren ELKAR ugariak eta euren idazlanetako akatsak erreferentziatzat hartuta, ELKAR elkarkaria
azaldu diet astiro.
-
ELKAR
lantzeko nire ariketak egin ditugu. Arratsaldeko
taldean, bostak egin eta zuzendu ditutu ; goizekoan,
berriz, 5. ariketa eta 1. ariketa egin eta zuzendu ditugu (gainerakoak
hurrengoan klasean egitekotan geratu gara).
-
Goizeko taldean, Kantu eta guzti cloze-testa zuzentzen amaitu dugu, 29. itemetik
aurrera, astiro, beharrezko azalpenak emanez :
o EgoTEAK , kantaTZEAK (nominalizazioa NORK kasuan. ZERK?)
o Dakar(tza)t, dakar, dakargu, dakarzu,
dakarzue, dakarte
/ darama(tza)t, darama, daramagu, daramazu, daramazue, daramate. Trinkoak izanik, une honetan gertatzen ari den eta, beraz, amaitugabea den
ekintza adierazten dute aditzok. Ez ditzatela nahastu “ekarri dut” (amaitua,
burutua) eta “ekartzen dut” (ohikoa, egunerokoa) adizkiekin.
o Egonak BAdira ERE (kontzesiboa)
o Pianoarekin BAINO EZ gara joan =
pianoarekin BAIZIK EZ gara joan = pianoarekin BESTERIK EZ gara joan =
pianoarekin BAKARRIK joan gara.
o Debekatuta dago aparkatzea, bertakoek IZAN EZIK (= salbu)
o Cristina EZ EZIK, Tania ERE leiho ondoan dago eserita.
o Gehiago ikasi EZIK = EZEAN, ez duzu
gaindituko (ezezko baldintza) = Gehiago ikasten ez baduzu,…
o ORAIN DELA = DUELA (ORAIN DUELA)
o NONGOAK: hoteletakoAK < hoteletako oroitzapenAK
o Erabat = guztiz = zeharo
o Hala
nola = esate baterako =
adibidez
o Nola
hala (de algún modo, en
cierta manera): Ikasturte hau gainditu behar dut nola hala (nola edo hala)
o Hala
ere = dena den
o Izan ere = zeren (kausazkoa)
-
Arratsaldeko taldean, AHOZKO ADIERAZPENA : Inauterietako bidaia antolatzen (25´). Binaka, fitxa bat izan dute esku artean eta bidaia
bat antolatu behar izan dute, emandako gidoia jarraituz. Ohartarazi ahalera
erabiltzen dela horrelako planak egiten direnean:
-
Ongi iruditzen bazaizu, Soriara JOAN GAITEZKE =
JOAN AHAL GARA = JOATEN AHAL GARA (Naf.)
-
Han, “Laguna Negra” IKUS DEZAKEGU = IKUSI AHAL
DUGU = IKUSTEN AHAL DUGU (Naf.)
Horretarako, orainaldiko ahalerako IZAN eta UKAN
adizkien taula banatu diet, erabil dezaten.
-
Goizeko taldean, AHOZKO
ADIERAZPENA: Euskal Herriko Inauteriak (25´) Inauteriez aritu gara solasean. Aurrez esan bezala, ikasleak taldeka
bildu dira eta Euskal Inauteria izeneko testua oinarritzat harturik, ikasle
bakoitzak prestatu duen zatia azaldu die taldekideei. Adibidez, ikasle batek
Gipuzkoan inauteriak nola ospatzen diren azaldu die taldekideei; beste
taldekide batek, berriz, Nafarroako hainbat herritako ohituren berri eman die;
hirugarren batek Markitos izan du mintzagai…Honela, herri desberdinetako inaute-ohituren
berri izan dute denek, elkarri emandako informazioari esker.
-
ETXERAKO
LANAK :
o
Eurek
oker egindako hamar esaldiak zuzen ditzatela ELKAR behar bezala erabiliz.
o
Iraganeko
NOR-NORK adizkiak eta bizidunen deklinabidea uztartzen dituen ariketa.
o Arratsaldekoek, “Euskal Inauteria” izeneko testua osorik irakur
dezatela – bertan, Euskal Herriko toki desberdinetako inauterien deskribapena
egiten da, beraz, datorren asterako egokia delakoan eman diet - . Osorik
irakurri ostean, ikasle bakoitzak zati bat prestatu beharko du gainerako
taldekideei ahoz azaltzeko. Neuk adierazi diot bakoitzari zein atal prestatu
behar duen.
o Arratsaldekoei, idazlan bat bidali diet. Inaute-aste
horretan gune horietako batera joateko landetxea erreserbatu behar dute
internet bidez. Horretarako, 80 hitzeko emaila eskatu diet. Neuk jasotzeko
izanen da.
o
Arratsaldekoei,
Jon Arretxeren “Ostegunak”
irakurliburua irakurtzen has daitezela.
o
Arratsaldekoei,
Jokalari bakartien
kluba izeneko ulermen-jarduera, jokozaletasuna gaitzat
duena.
o
Arratsaldekoei,
gogorarazi kontzesiboen gaiari amaiera emateko, badutela
aukerako ariketa bat: 21. orrialdeko 4. ariketa, eurek egin eta zuzentzekoa.
Gogorarazi diet esaldi bakoitza kontzesibo modu guztiak erabiliz egitea komeni
zaiela eta erantzunak banatu nizkiela. Dena den, ariketa horri buruzko galderak
noiznahi egin ahal dizkidatela esan diet, ariketa hori ez baita egun jakin
baterako, eurek errepasatzeko baizik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina