43. eskola, martxoaren 27 eta 31koa
-
Demagun
ikasleek Inauteri Asterako erreserbatu zuten landetxea ez dela interneten
ikusten zen bezalakoa. Horrelakoetan, ohikoa izaten da erreklamazioak egitea.
Honen harira, Erreklamatzen ere jakin behar izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu, astiro,
azalpenak emanez. Luze jo duen arren, azalpen asko eman behar izan baititut,
oso aberasgarria gertatu zaigu ariketa, ikusiak ditugun eta ikusiko ditugun
hainbat eduki gramatikal ikasteko ez ezik, erreklamazioarekin zerikusia duen
lexikoa eurenganatzeko ere. Esaterako:
o Sutan jartzea = oso haserre jartzea
o (e)n guztietan , -(e)n bakoitzean denborazkoak: Nerea, klasera etortzen dEN
GUZTIETAN, leihoaren parean esertzen da; euria egiten duEN BAKOITZEAN, ura
sartzen zaigu teilatutik.
o -t(z)eko parada = t(z)eko aukera: Supermerkatu
ezagun horretan aste honetan barazkiak oso merke erosteko aukera dago / duzu /
daukazu.
o Beste batean ( en otra ocasion) / behin
(batean) / joan den egunean = pasa den egunean = lehengo egunean (beste egunean)(“el otro día”).
o ZERTAZ + kexatu. Ikasle hauek
askotan kexatzen dira etxerako lanEZ.
o EzkonTZEKOA zen = ezkontzekotan zegoen =
ezkontzeko asmoz / asmotan zegoen.
Gelako ikasleok afari bat egiTEKOAK GARA =
egiTEKOTAN GABILTZA = GAUDE = egiTEKO ASMOZ / ASMOTAN GABILTZA = GAUDE.
Madrilen master bat EGITEKOA NAIZ = egiTEKOTAN
NAGO = egiTEKO ASMOZ / ASMOTAN NAGO.
o Kalte-ordaina > kalte-ordainetan
o Egin ezinezko erreklamazioak = egin ezin diren
erreklamazioak
o heltzerakoan = iristerakoan // heltzean =
iristean // heldutakoan = iritsitakoan:Adibidez:
o BazkalTZERAKOAN, eskuak garbitzen ditut
o BazkalTZEAN (=bazkaltzen den bitartean),
janaria ongi murtxikatu behar da.
o BazkalduTAKOAN, hortzak garbitzea oso
garrantzitsua da.
o Etxera iristerakoan telebista ikusten dut.
o Ohartu = konturatu = jabetu + IZAN
o -TZERA behartuta. Dabidek ariketak egiTERA
behartu GAITU (nor-nork), pertsona bat osorik behartzen delako.
o
Demagun
= suposa dezagun…-(E)LA
o
Igeltseroak
; arotzak; iturginak; pintoreak…
o ERE (aditza dagoenean, sekula ez “ere bai”)
o Jakinaren gainean egon = jakin. Adib.: Ane
gaixorik dago. Bai, jakinaren gainean nago = Bai, badakit = Bai, badut horren
berri
o -tzeko
eskubidea
o NOR gonbidatu (ez NORI): guztiak gonbidatu
izan bazenitu bezala kobratzea.
o BAT DATOZ = koinziditzen dute = berdinak dira.
Adostasuna
adierazteko ere erabiltzen da. “ados nago zurekin” = “bat nator zurekin”
o Jai daukazu (=duzu) = alferrik zabiltza = ez daukazu zer eginik.
Adib: Nirekin ligatu nahian baldin bazabiltza, JAI DAUKAZU, gizon ezkondua naiz
eta; zure aprobatua urdaiazpiko batekin erosi nahi badidazu, JAI DAUKAZU,
barazkijalea naiz eta.
o Egin beharreko lehenengo gauza = egin
behar den lehenengo gauza // beharrezkoa = premiazkoa
o SAIATU + IZAN + TZEN
o Onez onean = modu onean = hitz eginez. Adib.:
Arazoak onez onean konpontzen saiatu behar da, borrokatu beharrean.
o Bideratu = tramitatu = izapideak egin
- Honen ostean, ikasleei
etxean idatzi behar duten erreklamazio gutuna egiteko orria banatu diet eta
egin beharrekoa azaldu diet. Kontua zera da, euren ametsetako etxea erosi
dutela, baina etxea edota ingurua ez direla eurek espero bezalakoak. Hori
dela-eta, etxe sustatzaileari erreklamazio gutun formal bat idatzi behar diote.
Horretarako, gutun formalak idazteko
azalpenak eman dizkiet (berariazko txostena banatu diet). Gutun formala eta, beraz, erreklamazio-gutuna
nola idatzi behar den azaldu diet: egitura, hartzailearen datuak, data,
hasierako nahiz amaierako agurrak, sarreran aipatu beharrekoa, garapenean
azaldu beharrekoa, amaiera… Azalpen honetarako, eurei banatutako txostena
baliatu dugu. Halaber, txosten horretan datozen bi adibideak irakurri ditugu
(apartamentua, kotxea), eurak gutun horien egituraz eta osaeraz ohar
daitezen. Ondoren datozen aholkuak eurek
etxean irakurtzeko esan diet.
-
AHOZKO ZALETASUNA
(bakarrizketa): Nik ikusi dudan azken
filma honako hau izan da…Ikasleak binaka jarrita, ikusia duten azken
filma laburbildu diote elkarri ahoz. Filma, zineman, DVDan, telebistan...
ikusitakoa izan daiteke. Horretarako, etxean prestatutako eskema edo gidoia
baliatu dute. Gogorarazi diet euskaraz, gaztelaniaz ez bezala, ez dutela
erabili behar aspektu burutugabea (-tzen) elkarri ipuinak, istorioak, txisteak…
kontatzeko, burutua baizik, nahiz lehenaldia, nahiz orainaldia.
-
Arratsaldeko
taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Alfred Hitchcock. Zine zuzendari ezagun
honen biografia izan dugu entzungai, Alfred Hitchcok-ena., hutsuneetan
informazioa txertatzekoa. Bitan entzun dugu. Hurrengoan hirugarren aldiz entzun
eta zuzentzekotan geratu gara (OHARRA:
entzungai hau Ikasbil werb-orrian topa dezakezue. Horretarako nahikoa duzue “bilatzaile
aurreratuan” sartu eta gako-hitz moduan “Hitchcock”
jartzea. Ikasbil-era neure blogetik bertatik sar zaitezkete esteka – linka – -
erabiliz).
-
ETXERAKO LANAK:
o ERLATIBOZKO PERPAUSAK:
44 eta 289. orrialde osagarriak. 44.a hiru modutara egin dezatela, -(E)N, -TAKO
eta –RIKO erabiliz.. 289a, berriz, -TAKO / -RIKO erabiliz
o
Lehenengo erreklamazio gutuna,
Errioxan erosi berri duten etxeari buruzkoa, datorren asterako.
o
Ekar ditzatela Extreme eta Liz Taylorren ulermen
jarduerak.
o
Sinonimoak
lantzeko ariketa, atzean erantzunak dituelarik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina