2014/03/24

Tarteko Mailako 41. eskola, martxoaren 20 eta 24koa


41.  eskola, martxoaren 20 eta 24koa
 
-          Bizidunen deklinabidea lantzeko orrialde osagarriko lehenengo ariketa zuzendu dugu, hutsuneak deklinabide kasu egokiak erabiliz osatzekoa.

-          Oharra:

-          Dabidek etxerako lan asko bidaltzen ditu, baina ALFERRIK DA kexaTZEA.
-          Maite, ALFERRIK DUZU  kexaTZEA.
-          Zuek ALFERRIK DUZUE  kexaTZEA.
-          Kolesterol maila jaisteko, HOBE DA kirolen bat egiTEA.
-          Aitor, kolesterol maila jaisteko, HOBE DUZU kirolen bat egiTEA.

-          Halaber, gogorarazi diet itzulpenen erantzunak ere hor dituztela eurek egiteko (arratsaldekoie, goizekoei jada bidaliak baitaude)

-          NOR-NORI-NORK Axio eta Matxiren arteko elkarrizketa zuzendu dugu eta txostenean zalantzarik baduten galdetu diet. Txostena, pixkanaka bada ere, egitearen garrantzia azpimarratu diet eta zalantzak nonahi galde diezazkidaketela esan diet.

-          BATA BESTEA elkarkaria azaldu diet eta ELKARrek dituen mugen berri eman diet.

-          Goizeko taldean, beste zaletasun bat: bizikletaz ibiltzea dela eta,  Bizikleta etorkizunerako garraiobidea ote?” izeneko cloze-testa zuzentzen aritu gara. Luzea da eta zuzenketak oso luze jo du, baina merezi  du, itemen artean, gauza asko agertzen baitira jada ikusiak, ikusten ari garenak edo gerora ikusiko ditugunak: lexikoa, nominalizazioak, ere, erlatibozkoak, NORK kasua, NORI kasua eskatzen duten hainbat aditz… Amaitzeke geratu zaigu.

-          Arratsaldeko taldean, joan den astean, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, garaian garaiko gai honi heldu diogu gaurkoan, emakumeen aurkako indarkeriari. Girotzeko, Emakumeentzako autobus zerbitzuak jarri dituzte Mexiko hirian” izeneko albiste bitxia banatu diet, denon artean irakur dezagun. Antza denez, Mexikon emakumeentzako autobusak jarri dituzte, emakumeak bakarrik ibil daitezen eta, honela, sexu erasorik jasan ez dezaten. Gaiak ondoren egin dugun mintzarako aitzakia eman ostean, mintzari ekin diogu.

-          Arratsaldeko taldean, AHOZKO ADIERAZPENA I: Emakumeak, gizonen pare…ala…gizonen menpe?  Gaurkoan, genero indarkeriari buruz (fitxako bosgarren puntua) jardun dute solasean. Horretarako, berariaz prestatutako mintza-fitxa baliatu dute.

-          AHOZKO ADIERAZPENA: « Denak saltsan sartuta » etaPilates, bururako eta gorputzerako onuragarri (mesedegarri)” testuak laburbildu dizkiote elkarri, binaka jarrita (joan den egunean adostu zuten zeinek zein egingo zuen).

-          ERLATIBOZKO perpausen azalpen teorikoa (aposizioa salbu).

-          ETXERAKO LANAK:

o   Arratsaldekoei, bizidunen deklinabidea lantzeko itzulpen osagarriak (erantzunak badituzte).

o   Goizekoei, sagardotegietara joateko zaletasunari buruzko ulermen jarduera : Sagardotegien xarma, testutik ateratako esaldiak bertan txerta ditzaten.

o   ELKAR  eta BATA(K) BESTEA: Gramatika eta ariketak I liburuko 159. Orrialdeko ariketak (gelan zuzentzeko).

o   Erlatibozkoak lantzeko lehenengo bi ariketak: erlatibozkoak osatzekoa eta itzultzekoa.

o   Ekar ditzatela bizikletari buruzko ulermen jarduerak, zuzentzen amaitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina