2014/03/20

Maila Aurreratuko 40. eskola, martxoaren 18 eta 19koa


40. eskola, martxoaren 18 eta 19koa

 Arratsaldeko taldea:

-  “Herria nahiago dut”, Ruben eta Nuriari buruzko ulermen jarduera zuzendu dugu       (bai sinonimoak, bai ulermen itemak). Oharrak:

-          urruti geratu da Leozko eskola mukizuz beterik zegoenEKO (noizko?) garaia”. Atera zitzaigun horrelako beste bat –ARAZI lantzeko itzulpenetan: “Film horrek ez al dizkizue gogorarazten gazte ginenEKO (nozko?) garaiak?”.

-          -(E)LA(RIK) denborazkoa: Rubenek etxea egiten ari zELA ezagutu zuen Nuria. Denborazko menderagailu hau –(E)NEAN denborazkoaren parekoa izan badaiteke ere, -LA(RIK) denborazkoa erabiltzeko bada bete beharreko baldintza bat: ekintzak puntukaria, puntuala, momentu zehatz batekoa, alegia, izan behar du (ezin liteke erabili, esaterako, burututa dauden, maiz egiten diren edota oraindik gertatzeke dauden ekintzak adierazteko). Beraz, kontuan izanik euskaraz puntukaritasuna adierazteko bi modu ditugula, bi kasutan erabiliko dugu: ARI aditz puntukariarekin (Dutxatzen ari nintzeLA ur berorik gabe geratu nintzen; afaltzen ari gineLA zuk deitu zenuen) edota aditz trinkoekin (Eskolara nentorreLA, istripua izan nuen; sofan etzanda nengoELA, txirrinak jo zuen).

- AHOZKO ADIERAZPENA: Herria ala hiria?II.  Gaurkoan, bateratze saioa egin dugu, hau da, taldeka edo binaka aritu beharrean, denon artean aritu gara herriaren / hiriaren alde onak eta txarrak, abantailak eta eragozpenak aztertzen. Eztabaida interesgarria sortu da.

- ENTZUNAREN ULERMENA: Japongo tsunamia eta zentral nuklearrak. Japonia astindu zuen tsunamiaren hirugarren urteurrena dela-eta, orduko hondamen nuklearrari buruzko entzungaia da;  duela hiru urte EITB irratiko Faktoria  saioan esandakoa izan dute entzungai.

 Itemak azaldu ostean, bitan entzun dugu eta, jarraian, zuzendu egin dugu, astiro, erantzunak behar bezala argudiatuz eta berretsiz.

- AHOZKO ADIERAZPENA II. Fukushima. “Hiria” gaitik “Erosketak” gairako jauzi honetan, tartetxo bat eginen diogu garaian garaiko gai bati; izan ere, badira hiru urte Fukushimako ezbehar nuklearra gertatu zela. Alabaina, hiru urte igaroak diren arren, oraindik zeresana ematen ari den gaia da. Horregatik, egungo hiru artikulu banatu nizkien aurreko klasean, etxean irakurri eta mintzarako presta zitzaten (bakoitzari bana; besteak lortu nahi izanez gero, blogetik jaitsi ditzakete). Gaurkoan, hirunaka bildu eta nork bere testua laburbildu die bere kideei.

- Orainaldiko ahalera:  joan den egunekoa laburbildu ondoren (indikatiboko adizkietatik ahalerako orainaldiko adizkietara igarotzeko zein urrats eman behar diren), Gramatika eta ariketak II liburuko 15. orrialdeko ariketak zuzendu ditugu, astiro.

Tripa zorriak dauzkat, gose naizEN SEINALE.
Ikasle horrek berokia jantzi du, hotz dEN SEINALE.
Beherapenetan jende gutxi dabil dendaz denda; krisialdian gaudEN SEINALE.

ETXERAKO LANAK:

·         AHALERA. Orainaldiko ahalera lantzeko indartze-ariketak (erantzun eta guzti). Oso komenigarria deritzot ariketa hau egiteari. Bertan, nik AHAL + INDIKATIBOA erabiliz idatzitako esaldiak ahalerako adizkiak erabiliz berridatzi behar dituzte ikasleek. Erantzunak ere banatu dizkiet

·         Lacoste eta bere krokodilo famatua izeneko ulermen jarduera.

·         Igor Alustiza moda diseinatzaileari egindako elkarrizketa ordena dezatela

·         HERRIA / HIRIA iritzi artikulua. Klasean izandako mintza-saioen ondoren, ikasleak prest daude herriaren / hiriaren aldeko argudiozko testu bat edo iritzi artikulu bat idazteko.

 Goizeko taldea:

Arratsaldeko taldearen 39. eskolan egindakoa

+ Herrian / hirian  entzungaia elkarri laburbiltzen amaitu dute

- Konparaziozkoak ez dizkiet azaldu

- mintzarako testurik ez, hurrengoan mintza-fitxa baliatuko dugulako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina