38. eskola, martxoaren 11 eta 12koa
-
Gramatika eta ariketak II liburuko 11. orrialdeko
3. Ariketa zuzentzen amaitu dugu arbel digitalean. Hurrengoan kopiak
banatzekotan geratu naiz. Ariketa horretan, ezintasuna lantzeko bost lau aukera
desberdin landu dituzte.
-
Gramatika eta ariketak II liburuko 13. orrialdean zalantzarik baduten galdetu
diet. Eurek zuzentzekoa zen. Ohartarazi diet ahalera hau erabil daitekeela
baldintza errealaren bigarren zatian, ondorioaren ordez:
Euria egiten badu, euria egiten badu, busti egingo gara
Euria egiten badu, busti egin
gaitezke
Ingelesez astiro hitz egiten badiote, dena
ulertzen du Ingelesez astiro hitz egiten badiote, dena uler dezake.
-
Gramatika eta ariketak II liburuko 16. orrialdea aztertu dugu:
AHALERA HIPOTETIKOA edo ALEGIAZKO AHALERA: izan eta ukan (3. pertsonak baino
ez). Ikusarazi diet 3. pertsonek L- daramatela hasieran, alegiazko adizkietan
ohikoa den bezala.
- Halaber,
ahalera hipotetikoa, besteak beste, planak
egiteko eta baimenak nahiz mesedeak kortesiaz edo era leunean eskatzeko
erabiltzen dela adierazi diet eta praktikan, orainaldikoak eta alegiazkoak
berdintsuak direla, hots, neutralizatu egiten dela bien arteko aldea.
- Baldintza hipotetikoaren ondorio gisa ere
erabil daiteke ahalera hipotetikoa (ekialdeko
euskalkietako joera), ondoriozko adizki hipotekoen ordez. Ohar bitez, ordea,
baldintzaren ondorioan ez bezala, ahalera erabiltzen dugunean aditzoina (egin,
irits…) baliatuko dugula.
Bihar jai izango bazenu,
elkarrekin egun pasa egingo genuke =
elkarrekin egun pasa egin genezake
Autoz joango banintz, garaiz iritsiko nintzateke = garaiz irits ninteke.
-
Baldintza hipotetikoa eta irreala
nahasian datozen ariketa-sorta zer moduz egin duten galdetu eta, zalantzarik
badute, argitu (eurek zuzentzekoak dira).
-
“Hiria” gaiaren barnean, hainbat
azpigai landu ditugu: Irun hiria, trafikoa, mugikortasuna,
azpiegiturak…Gaurkoan, azken azpigaiari heldu diogu: Hiria vs. Herria. Horretarako, lehenik “Herria nahiago” deritzon close-testa
zuzendu dugu, irakurri ahala, beharrezko azalpenak emanez. Hitzen sinonimoei
dagokienez, hitz askoren sinonimoak parentesi artean ipini ditut lana errazte
aldera.
-
Hona hemen, besteak beste, ikasleei
egin dizkiedan hainbat ohar (kopia bana eman diet ikasleei):
-
EZEAN: ezezko baldintza
egiteko erabiltzen dena. Ez nahastu EZEAN = EZIK baldintzazkoa / IZAN EZIK
(=salbu) / EZ EZIK…ERE emendiozkoa. Horretarako, bere garaian orri bat eman nien,
non adibideen bidez argi ikus
baitzezaketen hiruon arteko aldea.
-
HEINEAN (= NEURRIAN). Maila
edo neurria adierazten duten moduzko perpausak osatzeko erabiltzen da. Askotan
bigarren zatian konparaziozkoa dakar eta ez ahaztu aurreko adizkiak –(e)N
hartzen duela, adizki hori jokatua izaten baita. Adibide gehiago:
Ahal
duguN neurrian (=heinean) lagunduko dizugu.
Ikasten
duzuN heinean (=neurrian), hobeto ulertuko duzu.
Hegoaldera goazEN heinean (=neurrian), klima lehorragoa da.
Azterketa eguna hurbiltzen deN heinean (=neurrian), gero eta urduriago
nago.
Antzeko
egiturak bilatze aldera, honako hauek izan litezke:
Ikasi AHALA, hobeto ulertuko duzu
Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta hobeto ulertuko duzu.
Hegoaldera joan AHALA, klima lehorragoa da.
Zenbat eta hegoalderago joan, klima orduan eta lehorragoa da.
Azterketa eguna hurbildu AHALA, gero eta urduriago nago.
Azterketa eguna zenbat eta hurbilago dagoen, orduan eta urduriago nago.
-TZEKOTAN baldintzazkoa.
Baldintza
honek zentzu berezia du, nolabait (“bestela ez”) dakar berekin, inplizituki. “Behar
ba…” edo “nahi ba…” erabiliz interpreta litezke horrelakoak. Adibideak jarri
ditugu:
Joatekotan (=joan behar badugu), autoz joango gara (bestela, ez gara
joango).
Egitekotan (=egin behar badut), neure modura egingo dut (bestela, ez
dut egingo).
Utziko dizut, baina berriro itzultzekotan (bestela, ez dizut utziko).
Sekretu bat esango dizut, baina inori ez kontatzekotan (bestela, ez
dizut esango)
Etxea erostekotan, Mirakontxan erosiko nuke (bestela, ez nuke erosi ere
egingo).
- Cloze-test horretako azken itema
oinarritzat harturik, -TZEKOTAN
nominalizazioak euskaraz dituen hiru balioak azaldu dizkiet, horretarako eskema
eta taula baliatuz. Jarraian, baldintzazko –TZEKOTANi heldu diogu eta honen eta
–(E)Z GERO baldintzazkoaren arteko aldea azaldu diet, horretarako hiru
trikimailu erakutsiz. Azalpenaren osagarritzat erabili dugu eurek duten orria.
- ENTZUNAREN
ULERMENA: “Hirian ala herrian?” Ikasleak
launaka bildu dira eta bitan entzun dugu entzungaia. Ikasle bakoitzak solaskide
bati buruzko informazioa jaso behar izan du, ahalik eta datu gehien, esate
baterako, solaskide horrek zer duten nahiago, herria ala hiria, zergatik…, gero
bere solaskideak esan duena beste hiru taldekideei kontatzeko. Entzungaian lau
solaskidek hitz egingo dute: Iñaki Zabaletak, Aitor Olanok, Guruzne Etxeberriak
eta Arantxa Ibabek. Laurek gai hori dute hizpide. Solaskideok bi lekuetan
bizitakoak dira eta euren uste eta bizipenen berri eman digute
entzungaian.
-
Non
bizi, hirian ala herrian? Ondoren entzungo duzuen pasartean Iñaki Zabaleta,
Aitor Olano, Gurutze Etxeberria eta Arantxa Ibabek gai hori dute hizpide.
Solaskide hauek bi lekuetan bizitakoak dira eta euren uste eta bizipenak
azalduko dizkizuete.
-
Launaka
jarri, arretaz entzun bakoitzak zer dioen eta zuetako bakoitzak jaso ditzala
solaskide horietako bakoitzari buruzko datuak, esate baterako, zer duten
nahiago, zergatik,.... Ondoren zuetako bakoitzak taldekideei eman diezaiela
bere solaskideek esandakoaren berri.
-
AHOZKO
ADIERAZPENA II. Entzungai horretatik abiatuta, launaka bildu eta irratiko lau esatariek
herriaz /hiriaz ziotena laburbildu diote elkarri.
-
Amaitu ostean, nik neuk bildutako
ideia nagusien kopia bana eman diet, eurek ikus dezaten zenbateraino ulertu
duten eta zenbateraino izan diren ideia nagusiak jasotzeko gai.
-
ETXERAKO LANAK:
·
Idazlanetan NOR eta NORK kasuak
askotan nahasten dituztela-eta, Atalak
liburuko NOR eta NORK kasuei buruzko 1. fitxa (6. or) eta 10. fitxa (20.
or) egin ditzatela (eurek zuzentzekoak).
·
Erlatibozko bereziak. Hurrengorako
denek egina eta zuzendua izan dezatela lehenengoa: Errua telebista ikusten ez duenarena da.
·
Gaurko entzungaian jasotako datuak
gainbegira ditzatela; horretarako, solaskide bakoitzak esandako ideia nagusien
kopia bana eman diet zenbateraino ulertu duten eta zenbat informazio jasotzeko
gai izan diren ikus dezaten.
·
Herrian / hirian bizitzearen alde
on edo abantailak / txarrak edo
eragozpenak aintzat hartuz, atzeko taula
osa dezatela. Herrian / hirian bizitzearen abantailak eta eragozpenak idatz
ditzatela (eskema edo gidoitxo bat prestatu behar dute), hurrengo egunean
horrezaz eztabaidatzeko. Hor bertan dituzte kontuan har ditzaketen hainbat
puntu (zerbitzuak, eskuragarritasuna, lasaitasuna, segurtasuna,
elkarrezagutza…)
·
Ahalera hipotetikoa: Gramatika eta ariketak II liburuko 16. orrialdeko
ariketak egin ditzatela (gelan zuzentzekoak).
·
-TZEKOTAN lantzeko bi orrialde:
batean, -TZEKOTANen hiru balioak bereiz ditzaten eta, bestean, -TZEKOTAN eta –(E)Z
GERO baldintzazkoa bereiz ditzaten.
Goizekoekin:
-
Hondarribiko aireportuari buruzko ulermen jarduera zuzendu dugu.
Mugikortasunarekin duen zerikusiagatik, garraio azpiegitura jakin bati heldu
diogu, Hondarribiko aireportuari. “Gogor
kritikatu dute Hondarribiko aireportuko pista mozteko erabakia” close-testa zuzendu dugu. Baita jarraian
datozen sinonimoak ere. Ohartarazi:
o
GAITZETSI
(txartzat hartu edo txartzat jo,
ez onartu) Adib.: Manifestazioa egingo da
sexu-indarkeria gaitzesteko.
o
GUTXIETSI
(gutxiago balio balu bezala tratatu. Adib. Ez nazazue gutxietsi, ez daukat
unibertsitate karrerarik, baina asko dakit)
o
HOBETSI
(zerbait hobea delakoan aukeratu, hobetzat hartu). Adib.: Bi proposamen horien
artean mendira joatea hobetsi genuen
-
AHOZKO
ADIERAZPENA: Abiadura Handiko Trena - AHT
(25-30´ inguru): Abiadura Handiko Trena izan dugu
mintzagai. Arbel digitalean jarri dizkiet mintzarako puntuak eta eurei kopia
bana eman diet.
- ENTZUNAREN ULERMENA: 2001ko azaroaren 7ko
albistegia. Horretarako, aurretik itemak azaldu dizkiet (esaterako, EZEAN baldintzazkoa
agertu zaigu, baita –TZEA eta PARTIZIPIOA + IZANAren arteko aldea ere) eta
ondoren, bizpahiru aldiz entzun ondoren, zuzendu egin dugu, azalpenak emanez.
Albistegian honako hau agertu zaigu: ETAk
borroka armatua UTZI IZANA ospatzeko. Hau agertu denez, gogorarazi IZANA
eta Nominalizazioaren arteko aldea: pozten
naiz zu ezagutzeaz / pozten naiz zu ezagutu izanaz. Gai hau lantzeko, Atalak liburuko 28. fitxa egin genuen (egina ez badute egin dezatela). (48. or.)
-
Atalak liburuko 5. fitxan (ERE lokailua)
zalantzarik izan duten galdetu (eurek zuzentzekoa zen) eta, izan badute,
argitu.
-
Atalak liburuko 39. fitxan (EZ BEZALA, EZ
BEZALAKOA) lehen bi ariketetan zalantzarik baduten galdetu eta hirugarren
ariketa, gelan zuzendu. Saihestu dezatela X
Yren desberdina da. Horren ordez, erabil dezatela X Y EZ BEZALAKOA da.
-
ETXERAKO LANAK:
§ Idazlanetan NOR eta NORK kasuak askotan nahasten dituztela-eta, Atalak liburuko NOR eta NORK kasuei
buruzko 1. fitxa (6. or) eta 10. fitxa (20. or)
egin ditzatela (eurek zuzentzekoak).
§ Erlatibozko bereziak. Hurrengorako denek egina eta zuzendua izan dezatela
lehenengoa: Errua telebista ikusten ez
duenARENA da.
§ AHALERA lantzeko orrialde
osagarriak (izan / ukan), oraingoz, orainaldian bakarrik egin ditzaten (eta
eurek zuzendu).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina