2014/03/23

Tarteko Mailako 39. eskola, martxoaren 13 eta 17koa


39.  eskola, martxoaren 13 eta 17koa

-          Bizidunen deklinabidea: Gramatika eta ariketak liburuko 195. eta 197. orrialdeetako 1,2,3 eta 4. ariketak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez.

-          Bizidunen deklinabidea: Gramatika eta ariketak liburuko 196. Orrialdeko D puntua azaldu diet, astiro.

-         NOR-NORI-NORK iraganean. Esaldien erdiak ahoz egin ditugu, aldaketak eginez. Ikasleek ahoz adizki egokia txertatu behar izan dute egokitu zaien esaldian. Dena den, egin  ahala, aldaketak eskatu dizkiet: batzuetan nork, beste batzuetan nori, nor… aldarazi dizkiet eta, horrela, adizki gehiago praktikatu ditugu, erraztasuna lortze aldera eta adizki desberdinak bereganatze aldera. Erdiak egin ditugu, hau da, 27 esaldi. Hurrengoan jarraitzekotan geratu gara.

-          ELKAR: iazko ikasleen esaldiak zuzendu ditugu. Ongi.

-          Arratsaldeko taldean, bestelako inauteriei buruzko entzungaiarekin egin genuen ariketa zuzendu dugu.

-          ENTZUNAREN ULERMENA Emakumearen Nazioarteko Eguna. Itemak azaldu ostean,

o   Arratsaldeko taldean, hirutan entzun dugu eta, jarraian, zuzendu egin dugu.

o   Goizeko taldean, bitan entzun dugu eta ez dugu zuzendu.

-          Goizeko taldean, AHOZKO ADIERAZPENA: Emakumeak, gizonen pare…ala…gizonen menpe? (20´). Horretarako, berariaz prestatutako mintza-fitxa banatu diet eta lehen lauzpabost galderen gainean jardun dute solasean.  Hurrengoan jarraitzekotan geratu gara, fitxan jarri dizkiedan puntuek ematen baitute zer esana.

-          ETXERAKO LANAK:

    • Gramatika eta ariketak I  liburuko 197. orrialdeko 5. eta 6. ariketak.
    • Nor-nori-nork txostena: Iraganeko NOR-NORI-NORK adizkiak lantzeko txostena, erantzun eta guzti (lehenengoa salbu, hau klasean zuzentzeko baita, elkarrizketak dakarren pertsona aldaketak suposa dezakeen zailtasuna dela-eta).
    • Nor-nori-nork faltsuen orrialdea banatu diet.
    • ELKAR : arraunlariarena: Osa dezatela elkarrizketa.
    • Arratsaldekoek, ekar ditzatela bizikletan ibiltzeko zaletasunari buruzko bi jarduerak. Goizekoek, berriz, xendazaletasunari buruzkoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina