42. eskola, martxoaren 25eta 26koa
Arratsaldeko
taldean:
- Orainaldiko
ahalera. Ikasleei orainaldiko ahalera lantzeko ariketa analitikoak banatu
dizkiet. Lehenik, NOR sistemakoak; ondoren, NOR-NORI; jarraian, NOR-NORK, eta
azkenik, NOR-NORI-NORK. Ariketaok neuk prestatutak dira berariaz. Sistema
bakoitza egin aurretik, indikatibotik ahalerako adizkietara pasatzeko egin
beharreko aldaketak gogorarazi dizkiet, eta ondoren, taularik erabili gabe,
eginarazi egin dizkiet. Sistema bakoitza egin ahala, arbel digitalean zuzendu
dugu, eta erantzun orria eurei banatu diet, etxean berriz egin nahi izanez
gero.
- Merkataritza
gaiari helduta, Lacoste markari buruzko testuarekin batera zetozen
berridazketak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez (horretarako,
jarraian datozen oharrak handitu eta arbel digitalean ipini dizkiet azaldu
bitartean). Berridazketa horietan
BERRIren hainbat erabilera desberdin agertu zaizkigu:
J OHARRA: Errepara biezaiete “berri” erabiliz sor
litezkeen esapide desberdinei:
-
“75 urte bete berriak ditu”: aditz
partizipioa + berri: etorri berria, ireki berria, bete berria, ikusi
berria, estreinatu berria, iritsi berria, jaioberria, ezkonberria... Oraintsu, berriki, orain dela gutxi
gertatu dela ekintza hori adierazten du.
OHARRA: Euskaldun zaharrek badute honen kontrakoa
esateko joera ere: Ez da etorri zaharra.
-
“apustu honen berri izan zuen”: ZEREN
berri izan / eman: Zerbaiti buruzko informazioa jasotzea, jakitea edo
“enteratzea” / zerbaiti buruzko informazioa ematea, besteei jakinaraztea.
Adib.: Badut horren berri (=badakit). Renon euskara ikasteko beka baten
berri izan dut. Irratiak istripu baten berri eman du. Euskara
ikasle-txartelaren berri eman nizuen orain dela hilabete.
o NAHIZ tenislarientzat,
NAHIZ golflarientzat = Tenislari(entzat) NAHIZ golflarientzat…
o Gerriko gorri eta
apretek Euskal Herria GOGORARAZTEN DUTE.
o EZ BAKARRIK kirolerako
arropa, kalerako egokiak eta dotoreak ziren jantziak ERE diseinatzen hasi
ziren ( EZ BAKARRIK A, B ERE…)
o Kirolerako arropaZ
GAIN, kalerako egokiak eta dotoreak ziren jantziak ERE …. (A-(E)Z GAIN, B ERE…)
o EZ BAKARRIK Jon, Mikel
ERE berandu iritsi da.
o JonEZ GAIN, Mikel ERE
berandu iritsi da.
- ENTZUNAREN
ULERMENA: Gizonezkoek 72 minutu. Itemak azaldu ostean, bizpahiru aldiz entzun dugu entzungaia.
Ondoren, zuzendu egin dugu.
- Honako egitura hauek azaldu zaizkigu:
o
NOREN ONERAKO = NOREN
HOBERAKO / NOREN KALTERAKO. Ez ezazu gaizki hartu esan dizudana, zeure
onerako (=zeure hobe beharrez) esan dizut eta. Nirekin afaltzera ez duzula
etorri nahi? Bada, zeure kalterako!! = Zeuretzat kalte!
o
EZ BEZALA / EZ BEZALAKOA.
- Emakumeek, gizonek EZ BEZALA, ez omen dute argiegi izaten zer erosi nahi duten.
- Gizonek, emakumeek EZ BEZALA, argi izaten omen dute zer erosi nahi duten.
Adibide
gehiago jarri dizkiet:
-
Gizonezkoak,
emakumezkoak EZ BEZALA, burusoildu egiten dira adinarekin.
-
Emakumezkoek,
gizonezkoek EZ BEZALA, ongi lisatzen dute.
- Ni zu BEZALAKOA
naiz > Ni EZ naiz zu BEZALAKOA = Ni zu EZ BEZALAKOA naiz.
- Ni zu BEZALA nago
> Ni EZ nago zu BEZALA = Ni zu EZ BEZALA nago.
Gogorarazi diet, EZ BEZALA Aniari buruzko
berridazketetan atera zitzaigula eta ezezko moduzko edo konparaziozkoa egiteko
baliabide bat dela honako hau; beraz, euskaraz moduzko edo konparaziozko
ezezkoak egiteko bi modu ditugula, goraxeagoko adibidean ikus daitekeen bezala.
Halaber, adierazi egitura hau zein erabilgarria gerta daitekeen
ikasleen idazlanetan “a diferencia de” ongi itzultzeko. Adibidez: Hirietan, herrietan ez bezala, zerbitzu guztiak eskura dauzkazu;
Segurtasunari dagokionez, herrietan, hirietan ez bezala, segurtasun handiagoa dago. Gaur, atzo ez bezala, ateri
dago. Gaur egun, garai batean ez bezala, denok daukagu mugikorra.
Gogorarazi diet, halaber, Atalak liburuko
39. fitxan (64. or.) lantzen dela EZ BEZALA / EZ BEZALAKOA eta jada egina dugula, baita hirugarren ariketa gelan
zuzendua ere.
o
NOREN ALDEAN konparaziozkoa erabili behar izan dute
azkeneko berridazketan:
Emakumeek , gizonezkoEN ALDEAN,
ganga ASKO(gehiago) aurkitzen omen dituzte.
Gizonezkoek, emakumeEN ALDEAN, ganga GUTXI (gutxiago) aurkitzen
omen dituzte.
Konparaziozko egitura hau azaldu diet:
i.
Batetik,
NOREN kasua du eskakizun.
ii.
Bestetik,
BAINO konparaziozkoak ez bezala, ez du –AGO(A) behar.
Gizonezkoek, emakumeEN ALDEAN, ganga gutxi (gutxiago) aurkitzen omen
dituzte = Gizonezkoek emakumeek BAINO ganga gutxiAGO aurkitzen omen dituzte.
Nik, aitaREN ALDEAN, pazientzia handia (handiagoa) daukat = Nik
aitak BAINO pazientzia handiAGOA daukat.
-
Azken egitura
hau aitzakiatzat hartuta, euskaraz ALDE daramaten esapide desberdinak azaldu
dizkiet, euren lexikoa aberastearren.
-
ETXERAKO
LANAK:
-
Euskaraz
ALDE erabiliz osatutako esapideen taula, irakur dezaten eta, jarraian, esapide
horiek hainbat esalditan txerta ditzaten.
-
Fashion izan nahi kosta ahala kosta izeneko ulermen jarduera, ulermen zehatza
lantzekoa.
Goizeko taldean:
- AHALERA
orainaldian: indartze ariketak zer moduz egin dituzten galdetu diet eta,
zalantzarik baduten; izan badituzte, argitu.
- Orainaldiko
ahalera. Ikasleei orainaldiko ahalera lantzeko ariketa analitikoak banatu
dizkiet. Lehenik, NOR sistemakoak; ondoren, NOR-NORI; jarraian, NOR-NORK, eta
azkenik, NOR-NORI-NORK. Ariketaok neuk prestatutak dira berariaz. Sistema
bakoitza egin aurretik, indikatibotik ahalerako adizkietara pasatzeko egin
beharreko aldaketak gogorarazi dizkiet, eta ondoren, taularik erabili gabe,
eginarazi egin dizkiet. Sistema bakoitza egin ahala, arbel digitalean zuzendu
dugu, eta erantzun orria eurei banatu diet, etxean berriz egin nahi izanez
gero.
-
DESBERDINTASUNEZKO
KONPARAZIOA azaldu diet. Horretarako, Gramatika eta ariketak II liburuko 50. gaia azaldu diet (184. eta 185.
orrialdeak), euskaraz desberdintasunezko konparazioak nola egiten diren
ikasteko.
-
AHOZKO ADIERAZPENA (30´) . Zentral
nuklearrak bai ala ez? Japoniako Fukushima zentral
nuklearrean orain dela hiru urte tsunamiaren ondorioz gertatutako istripua aitzakiatzat
hartuta, zentral nuklearren gainean jardun dute solasean: beharrezkoak diren
ala ez, hauen aldekoek / aurkakoek ematen dituzten argudioekin bat datozen ala
ez, etab.
-
ETXERAKO
LANAK:
o
Desberdintasunezko
konparazioa lantzeko, Gramatika eta
ariketak II liburuko 186. eta 187. orrialdeetako ariketak. 1. eta 3.
ariketak eurek zuzen ditzatela; 2.a eta 4.a, gelan zuzenduko ditugu
(arratsaldekoei ez diet bidali 4.a).
o
Euskal
egitura jatorrak.
o
Gogorarazi
iritzi artikulua egin behar dutela.
o
Outlet-ak: urte osoan zehar merkealdian
dauden saltokiak izeneko ulermen
jarduera, ulermen orokorra lantzekoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina