Aukera ezazu esaldi egokia paragrafo bakoitzaren hasieran jartzeko.
(1)
(2)
(3)
(4)
(5)
Camille Fauque
Baina inolako beharrik (=premiarik) izan gabe ere, batzuek interesa eta jakin-mina ere izaten dute eta beraien denbora librean (=aisialdian) euren ama hizkuntza ez den beste hizkuntzaren bat ikasteari ekiten diote. Badago erabiltzen ez diren hizkuntzak ikasten dituenik ere. Zeintzuk dira garrantzitsuenak edo erabilienak? Zeintzuk dira benetan beharrezkoak?
(2)
Pertsona batzuek beharrezkoa dute euren lanean aurrera egiteko. Gaur egun multinazional asko daude bulegoak mundu osoan dituztenak eta haien arteko komunikazioa bermatzeko hizkuntzak jakin behar dira. Normalean, ingelesa da garrantzitsuena eta erabiliena, baina beste hizkuntza batzuk, txinera esaterako, gero eta hedatuago daude. Beste pertsona batzuek, berriz, hizkuntzak ikasten dituzte gauza berriak ikasteko irrikagatik edo jakin-minagatik. Hauek normalean hizkuntza bitxiak, galtzear (=galtzekotan = galtzeko zorian) daudenak edo modan ez daudenak aukeratzen dituzte, sanskritoa eta grekera klasikoa, esaterako.
(3)
Alde batetik, lanpostu on bat aukeratzeko edo lortzeko aukera izan genezake. Arestian (=lehentxeago) aipatu bezala, gero eta multinazional gehiago daude eta bertako hainbat langilek (goi-karguek, batez ere) ezinbestekoa (=derrigorrezkoa = nahitaezkoa) dute hizkuntzak ezagutzea. Edo oposizioak egiteko orduan hizkuntza bat baino gehiago ezagutzeak puntuazio altuagoa ematen du normalean. Bestetik, hizkuntzak ikasiz gero, jende guztiarekiko komunikazioa hobetzen da eta honek aberastasun kulturala dakar. Azkenik, ondorio ekonomikoak ere eragiten ditu; izan ere, ikasketa prozesua gaur egun ez da merkea eta, beraz, akademiei, hizkuntza eskolei nahiz irakasle partikularrei on egiten die (=mesede egiten die) hizkuntza-ikasleak edukitzeak.
(4)
Haurrei gero eta lehenago hasten zaizkie ikastetxeetan bigarren edo hirugarren hizkuntza bat irakasten, baina ez da nahikoa. Izan ere, derrigorrezko ikasketak amaitutakoan, hizkuntza horiek ikasten jarraitu ezean (=jarraitzen ez badute), ikasitakoa herdoiltzen eta ahazten zaie.
(5)
Herritarroi dagokigu interesa eta ikasteko gogoa izatea; politikariei eta agintariei dagokie kanpainen bitartez edo diru-laguntzen bitartez hizkuntzak ikasteko aukerak sustatzea (=bultzatzea), ahalik eta erraztasun gehien emanez.
Camille Fauque
Hamaika izan daitezke hizkuntza bat ikastera garamatzaten arrazoiak.5 etik 1 garren arrastagarria.
Hizkuntzen ikasketak ez luke eskola-garaira mugatu behar.5 etik 2 garren arrastagarria.
Hizkuntza bat ikasteak edota menderatzeak onurak baino ez dakartza.5 etik 3 garren arrastagarria.
Gaur egungo mundu globalizatuan gero eta beharrezkoagoa da hizkuntzen ezagutza herrialde desberdinetako herritarrak elkarrekin komunika daitezen (=komunikatzeko).5 etik 4 garren arrastagarria.
Denoi dagokigu gure aldetik zertxobait jartzea.5 etik 5 garren arrastagarria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina