8. eskola: 2024ko urriaren 29koa
- Joan den egunean erlatibozko perpausak APOSIZIO edo AZALPEN moduan nola erabili azaldu nien (Gramatika eta ariketak II liburuko 41. gaia, 147. orrialdeko C atala) nire txosteneko adibideak baliatuz: erreferentea edo ondoko izena aurrera pasa eta erlatibozko perpausa komen artean txertatuz. Gaur, zenbait adibide arbeleratu eta ohiko erlatibozkoen eta aposizio erlatibozkoen arteko aldea ikusarazi diet.
-
Oraindik etorkinei
errezeloz (=mesfidantzaz) begiratzen diEN jende asko dago.
= Oraindik jende asko dago,,, etorkinei errezeloz (=
mesfidantzaz) begiratzen diENA (diela).
- Telebistan badaude ezertarako balio ez dutEN eta hutsaren hurrengoak dirEN makina bat programa.
= Telebistan badaude makina bat programa,,, ezertarako balio ez dutENAK (dutela) eta hutsaren
hurrengoak dirENAK
(direla).
-
Gela honetan jatorriz nafarra dEN ikasle bat dago.
= Gela honetan badago ikasle bat,,, jatorriz nafarra dENA (dela).
- Errealak Munichetik datorrEN jokalari berri bat fitxatu du
= Errealak jokalari berri bat fitxatu du,,, Munichetik
datorrENA
(datorrela).
-
Hel diezaiogun gure gaiari:
Identifikazio pertsonala: EUSKALDUNOK
Euskaldunak izango ditugu aztergai. Ikasleei euren ustez euskaldunok nolakoak garen galdetu diet. Euren ustetan, euskaldunok leialak gara, itxiak (fidagaitzak eta, sentimenduak adierazterakoan, hotzak), aldarrikatzaileak, jatorrak, langileak, sukaldari onak, jale (=jatun) onak, burugogorrak (=egoskorrak = tematiak), serioak, umore beltzekoak, sudur-luzeak, baxuak, sendoak, ile-beltzekoak, belarri-luzeak…). Gutxi gorabehera, horrelakoa litzateke euskaldun peto-petoa.
- Ikasle batek euskaldunok serioak garela adierazi du, baina, egiazki, hain serioak al gara? Horren harira, “Hain serioak al gara euskaldunok?” izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu. Bertan, ikasleek testutik ateratako zenbait esaldi txertatu behar zituzten hutsune egokietan.
- Ondoren, ohikoa baino garaiagoa (=altuagoa) zen euskaldun bati buruzko ikus-entzunezkoa jarri diet, “Altzoko Handia”ri buruzkoa. IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Altzoko Handia, erraldoi euskalduna (x0,9). Sarrera irakurri ostean, itemak astiro azaldu eta bideoa ikusi dugu birritan. Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz. Nahi izanez gero, etxean berriro ikus dezakete, blogean izango baitute ikusgai.
OHARRA: Ikus-entzunezkoaren
ulermen-ariketa hau berriro egin nahi duenak blogean izango du eskuragarri H5P
formatuan (interaktiboa).
Lexiko oharra: Pilar Altzoko Handiaren ondorengoa
(=oinordekoa) da / Altzoko Handia Pilarren arbasoa zen.
- Ondoren, youtube-ra jo eta Altzoko Handiaren hezurren aurkikuntzari buruzko bideoa jarri diet, ikus dezaten, bideoan bere hezurrak lapurtu egin zituztela esaten den arren, ez dela egia eta Altzo Azpiko hilerrian aurkitu zituztela orain dela urte gutxi.
- “Ordutegi-aldaketaren gorabeherak”. Pasa den asteburuan,
urri amaiera izanik, ohi bezala (=ohi legez), erlojuak ordubetez atzeratu behar
izan ditugu (udaberrian berriz aurreratzeko). Jende askoren bizimoduan,
egunerokotasunean eta ohituretan nahiz azturetan[1] hainbat eragin
(=ondorio) izaten ditu urtean bitan egiten den ordu-aldaketa horrek eta
behin eta berriz aldaketa gauzatuko den azken urtea izango dela esaten badigute
ere, aldatzen jarraitzen dugu.
§
Etxean 3. ariketa egin behar zuten ikasleek:
testua irakurri (“Uda eta neguko ordu-aldaketak kentzea proposatu du
Bruselak”) eta bost esaldi berridatzi, nik emandako egiturak erabiliz.
Berridazketa hauek ongi etorriko zaizkie ikasleei orain arteko zenbait eduki
errepasatzeko eta ikasturtean zehar agertuko zaizkigun beste batzuk lantzeko.
Gaur, testua irakurri eta berridazketa horiek zuzendu ditugu, astiro,
beharrezko azalpenak emanez.
§ “Ordu-aldaketa: abantailak eta eragozpenak” izeneko artikulua banatu diet, baina paragrafoak nahastuta. Ikasle bakoitzak ozenki paragrafo horietako bat irakurri du, bitan, eta ikasleek paragrafo horrek dioena abantaila ala eragozpena den kontuan izanik, azpian duten taula osatu behar izan dute. Ulermen-jarduera interesgarria bezain aberasgarria iruditu zait.
-
Etxerako lanak:
1. -(e)NA(K)
erlatibozkoa. Atalak liburuko
35. fitxa (55. orrialdekoa) Bertan, ikasleek erlatibozko tradizionala aposizio
bihurtu behar dute, -(e)LA
konpletiboarekin nahastu gabe!!
2. Altzoko
Handiari buruzko entzungaiaren atzeko aldean datozen bi ariketak. Lehenengoan,
bideotik ateratako bost esaldi berridatzi behar dituzte ikasleek, gramatika
nahiz lexiko egitura desberdinak lantzeko; bigarrenean, zenbait hitz
baliokideak ala aurkakoak diren adierazi behar dute.
3.
EKARRI: Identifikazio
pertsonalaren gaiari heltzera goaz. Bada Gipuzkoan herri polit askoa: Amezketa.
Eta bertakoa zen hainbat pasadizo bizi izandako gizon xelebre edo bitxi bat: Pernando Amezketarra. Ikasleei Pernandoren
asto itsuen pasadizoa (Elkar ezin
ikusi) banatu diet, hutsuneak deklinabide kasuekin osa ditzaten.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskuragarri dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina