2024/10/20

B2.2 mailako 5. eskola, 2024ko urriaren 17koa

 

5.      eskola: 2024ko urriaren 17koa

-    Lehen eskola eguna izeneko ariketa, erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure HEOeko ikasgela batekoa litzatekeen irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko perpaus libreak egin behar izan dituzte, nahi adina, ahal duten irudimentsuen jokatuz. Adib.: Betaurrekoak daramatzaN ikaslea horman idazten ari dENAREKIN hizketan ari da. Gaur, zenbait esaldi zuzendu ditugu eta idatziz jaso ditut erantzun guztiak, zuzenketa amaitutakoan eurei banatzeko. Ariketa librea izaki, nahi izanez gero, luze jo dezake, baina merezi du, erlatibozkozkoak lantzeaz gain, beste hainbat gramatika ohar egiteko nahiz ohiko akatsen berri emateko ere balia baitaiteke zuzenketa hau. Ikasle kopuruaren arabera, zuzenketa alda liteke.

-  Erlatibozko perpausen azalpena. Erlatibozko perpausen teoriako punturik esanguratsuenak azaldu dizkiet,  nahiz eta etxean teoria osoa  irakur dezatela aholkatu diedan. Gramatika eta ariketak II, liburuko 40. gaia (152 eta 153. orrialdeetan datorrena) eta 41.a azaldu dizkiet (156. eta 157. orrialdeetakoa):

§  152. orrialdeko  A (sarrera, erlatibozkoaren funtzioa: ondoan daraman izena zehaztea) atala.

§ 
B (ordena: -(e)N + ondokoa) atala.

§  C (ezezko erlatiboen ordena) atala. 

§  153. orrialdeko D (ondoko osagaiaren deklinabide kasua) atala.

§  156. orrialdeko A (ondokoa isiltzea eta honen ondorioa) atala.

Dena den, neure azalpenerako, berariaz prestatutako txostena banatu diet, liburuko teoriaren osagarri eta argigarri.

-   Yolanda Olasagarreri egindako elkarrizketa-testutik (Ahozkotasuna lantzearen garrantzia) ateratako hamar esaldi berridatzi behar zituzten ikasleek, nik emandako lexiko nahiz gramatika egiturak erabiliz. Azkeneko biak zuzendu ditugu. Horietako bakoitza zuzendu ahala, beharrezko azalpenak eman dizkiet (azalpenok eurei banatu dizkiet. IKUS “eranskina”):

9.  Emendiozko lokailuak, bi osagai (edo gehiago) uztartzeko edo lotzeko balio dutenak:

BAI a, BAI b…

= EZ BAKARRIK a, BAITA b ERE…

= a EZ EZIK, b ERE…

= NOLA a, HALA b…

= a NAHIZ b…

= a ZEIN b…

10.  EKIN aditza (+ ZERI).

-  IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA:”Euskaraz ikasteko parada (=aukera) Iparraldean”. Frantzian hizkuntza gutxituak babesteko onartutako legea albiste ontzat jotzen duen arren, Iparraldean goi-mailako ikasketak euskaraz egiteko dauden zailtasunen erradiografia egin du Maddalen Arzallusek.

o  
Hasteko, Maddalenen lau bertsoak entzunarazi dizkiet emandako orriari begiratu gabe.

o   Ondoren, orrian idatzita dauzkaten lau bertso horiei erreparatuz entzun ditugu beste bitan.

o   Azkenik, bertso horien ideia nagusia edo mamia ondoen biltzen duen paragrafoa zein den adierazi behar izan dute. B aukera da zuzena.

- Etxerako lanak:

o   INDARTZE-ARIKETA: Aste honetako bi eskoletan azaldu eta landutako zenbait egitura ikasleak pixkanaka eurenganatzen joan daitezen, indartze-ariketa: Ahozkotasuna lantzearen garrantzia testutik ateratako hamar berridazketen parekoak. Benetan gomendagarria deritzot ariketa hau egiteari.

o   Erlatibozko perpausak lantzen I. Ikasleek, gaurko azalpenean azpimarratu ditudan puntuak kontuan izanik (erlatibozkoen ordena, ezezkoena eta aditz nagusiarekiko komunztadura…), bi esaldi lotuz erlatibozkoak osatu behar dituzte

o   ERLATIBOZKO PERPAUSAK: Gaurko klasean erlatibozko perpausen teoriako punturik esanguratsuenak azaldu dizkiet. Dena den, ikasleei etxean  teoria osoa astiro irakutzeko aholkatu diet. Gramatika eta ariketak II, 152, 153, 156. orrialdeetan dator:

                                                                                   i.        152. orrialdeko  A, B eta C (ezezko erlatibozkoen ordena)  eta 153. orrialdeko D (ondoko osagaiaren kasua).

                                                                                 ii.      156-157. orrialdeetako A (ondokoaren isilaraztea), B  (-tako = -riko) eta C (erlatiboa aposizioan).

o   EKARRI!  Hizkuntzak ikastea (IU) izeneko ulermen jarduera. Paragrafo bakoitzaren hasierako esaldia hautatu behar dute ikasleek, kontuan izanik lehenengo esaldi horrek eta jarraian datorrenak koherentzia edo ideien arteko lotura gorde behar duela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina