- Pregunta 1
1. Zergatik kontatu diezu gurasoei zertan ibili garen bart gauean? Ez digu batere mesederik egin zuk haiei dena __________. Zigortu egin gaituzte.
kontatu IZANAk.
- Pregunta 2
2. Arren, ez (iezaiezu) esan ezertxo ere gurasoei; ez digu batere mesederik egingo zuk haiei dena __________. Berriro zuekin parrandan joatea galarazi edo debekatu ahal digute.
kontaTZEAk.
- Pregunta 3
3. Diru faltan zenbiltzaten, ala? Onartezina iruditzen zait amona zenak hildakoan oinordetzan utzi zizkigun altzariak Wallapop-en erdi prezioan __________. Amona zenak burua altxatuko balu!!
saldu IZANA.
- Pregunta 4
4. Amona zenak oinordetzan utzitako baserria salgai jarri nahi duzula? Ez nizuke sekula barkatuko bera jaiotako baserria
salTZEA.
- Pregunta 5
5. Ez dut jokatu nik nahi bezain ongi, baina harro nago musean zuri
irabazi IZANAz.
- Pregunta 6
6. Edozer emango nuke zure aurka mus partidu bat __________. Ongi datorkizu datorren ostiral arratsean?
jokaTZEAgatik.
- Pregunta 7
7. Barkadazu. Sutan nengoen eta ez nintzen neure buruaren jabe. Sentitzen dut galdera hura egin zenidanean oihuka
erantzun IZANA.
- Pregunta 8
8. Denboraz estu eta larri nabil eta sentitzen dut une honetan zure galderari __________. Klasea amaitutakoan, nahi baduzu, argituko dizut zalantza.
ez erantzuTEA.
- Pregunta 9
9. Mikel une honetan iristen ari da bilerara. Beti berandu iristen denez, harritu egiten gaitu bera garaiz
irisTEAk.
- Pregunta 10
10. Gaur klasea hasterako gelan zeunden. Beti berandu iristen zarenez, harritu egin gaitu zu garaiz
iritsi IZANAk.
- Pregunta 11
11. Zuzendariaren aurrean, negar-malkotan, Mirentxuk behin eta berriz leporatu (=aurpegiratu) zigun berari
iseka egin IZANA.
- Pregunta 12
12. Ikasle horri oso gogorra eta mingarria egiten zaio egunero zenbait ikaskideren isekak eta irainak __________. Ez nau harritzen eskolara joan nahi ez izateak.
jasoTZEA.
- Pregunta 13
13. Oso giro ona izaten da, ez zara damutuko gurekin Hondarribiko jaietara
joaTEAz.
- Pregunta 14
14. Ez naiz damutzen Mariaren urtebetetze-jai aspergarri hartara
joan ez IZANAz.
- Pregunta 15
15. Dabid, zu izango zaitugu aurten gure irakasle? Pozten naiz zu
ezaguTZEAz !
- Pregunta 16
16. Dabid, zu izango zaitugu aurten gure irakasle? Pozten nau zu
ezaguTZEAk !
- Pregunta 17
17. Ikasleok, aurten oso gustura aritu naiz (=jardun dut) zuei eskolak ematen. Benetan, pozten naiz zuek
ezagutu IZANAz !
- Pregunta 18
18. Ikasleok, aurten oso gustura aritu naiz (=jardun dut) zuei eskolak ematen. Benetan, asko poztu nau zuek
ezagutu IZANAk !
- Pregunta 19
19. Sentitzen dut datorren ostiralerako antolatu duzuen afarira __________, baina ume-kontu egotea tokatuko zait.
ez joaTEA.
- Pregunta 20
20. Sentitzen dut bart gauean zuekin afaltzera
joan ez IZANA.
- Pregunta 21
21. Eroskin kutxazain lana eskaini dizutela eta ez dakizula zer erantzun? Ez zaitez izan ergela eta erantzuiezu baietz. Damutuko zara lan hori ez
harTZEAz.
- Pregunta 22
22. Jo! Gogoan duzu nola eskaini zidaten Eroskin lan hura? Uko egin nion eta oraindik langabezian jarraitzen dut. Ederki damututa nago lanpostu hura eskaini zidatenean
hartu ez IZANAz.
- Pregunta 23
23. Kaixo, Ander. Nire ondoko eserlekuan egingo duzu Bilborako bidaia? Pozten nau zure ondoan __________, ez gara aspertuko!
bidaiaTZEAk !
- Pregunta 24
24. Beno, Ander, iritsi gara Bilbora. Bidaia oso motza eta arina egin zait zurekin hitz eta pitz. Pozten nau zurekin
bidaiatu IZANAk !
- Pregunta 25
25. Eskertzen dizut ikastolan gaur arratsaldean gurasoekin egin duten bilerara nire ordez __________, nik ez bainuen joaterik (=ni ezin bainintzen joan).
agertu IZANA.
- Pregunta 26
26. Ni bihar oso lanpetuta ibiliko naizenez, eskertuko nizuke ikastolan gurasoekin egingo duten bilerara nire ordez
agerTZEA.
- Pregunta 27
27. Aspaldiko! Ilusio ikaragarria egingo lidake aspaldiko partez zu eta biok elkarrekin kafetxo bat hartzeko __________. Mihiari astindu ederra emango genioke!
geraTZEAk.
- Pregunta 28
28. Ilusio izugarria egin zidan iazko Eguberrietan Argentinako osaba-izeben zoriontze txartela __________. Izan ere, aspalditik ez nuen haien berri.
jaso IZANAk.
- Pregunta 29
29. Penagarria izan zen duela hiru urte eskas La Palmako sumendiaren erupzioak 5.000 etxebizitza inguru
kiskali IZANA.
- Pregunta 30
30. Baliteke duela hiru urte La Palmako sumendiaren erupzioaren ondorioz kale gorrian geratu ziren herritarrek inoiz gehiago bururik ez
altxaTZEA.
- Pregunta 31
31. Ez duela zutaz ezer jakin nahi? Ez naiz harritzen. Izan ere, asko haserrarazi du zuk berari buruzko esamesak lau haizetara
zabaldu IZANAk.
- Pregunta 32
32. Maialenek isilpean kontatu dizuna ez iezaiozu inori esan; izan ere, berak ez lizuke barkatuko bere sekretua
hedaTZEA.
- Pregunta 33
33. Kalte handia egin zizun bart gaueko afarian hain janari koipetsuak
jan IZANAk.
- Pregunta 34
34. Niri bihotzerrea eragiten dit pepinoa daraman gazpatxoa
jaTEAk.
- Pregunta 35
35. Kalte egin zidan zuk Urbasako basoetan bildutako perretxiko koloretsu haiek
jan IZANAk.
- Pregunta 36
36. Goragale naiz. Uste dut kalte egin didala gaur bazkaltzen perretxikoak
jan IZANAk.
- Pregunta 37
37. Nik patata-tortilla eskatuko dut perretxiko-tortillaren ordez; izan ere, kalte egiten dit perretxikoak
jaTEAk.
- Pregunta 38
38. Zuk badakizu zein perretxiko diren jangarriak eta zein ez? Ziur? Nik badaezpada ere, ez ditut jango zuk bildutakoak, zeren agian kalte egingo dit perretxiko horiek
jaTEAk.
- Pregunta 39
39. Donostiako Alde Zaharrean ospatu genuen Errealak Athletic taldearen aurkako norgehiagoka (=lehia = partidua)
irabazi IZANA.
- Pregunta 40
40. Pozgarria izango litzateke errealzaleontzat datorren larunbateko derbian Errealak Athletic taldeari
irabazTEA.
2024/10/09
B2.2 maila: (H5P) -T(z)EA, -T(z)EAZ, -T(z)EAK... vs. Partizipioa + IZANA, IZANAZ, IZANAK... Ariketa praktikoa
Lista de soluciones
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina