4. saioa: 2024ko urriaren 15ekoa
- Joan den ostegunean, urriak 10, Osasun Mentalaren Munduko Eguna zela-eta, horri buruzko jarduera bat eginarazi nien klasean: Buru gaixotasunak, gure garaiaren adierazgarri (IU) izeneko artikulua banatu nien eta bertatik ateratako zortzi esaldiak hutsune egokietan txertatu behar izan zituzten. Gaur zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak eman ahala. Halaber, gogorarazi diet nahi duenak eskuragarri duela nire blogean antsietateari buruzko jarduera, entzunaren ulermena lantzekoa.
Identifikazio pertsonala eta
hizkuntzak: “euskara da euskaldun egiten gaituENA”
- Gure gaiari heldu diogu:( hizkuntzak ikastea. Yolanda
Olasagarreri egindako elkarrizketa-testutik (Ahozkotasuna lantzearen
garrantzia) ateratako
hamar esaldi berridatzi behar zituzten ikasleek, nik emandako lexiko nahiz
gramatika egiturak erabiliz. Lehenengo zortziak zuzendu ditugu. Horietako
bakoitza zuzendu ahala, beharrezko azalpenak eman dizkiet (azalpenok eurei
banatu dizkiet. IKUS “eranskina”):
1. Helburuzko perpausak egiteko:
-T(z)E ALDERA, -T(z)EARREN eta subjuntiboa.
2. Mugagabea + -TZAT + EDUKI / UKAN / HARTU
/ JO egitura, ustea adierazten duena.
3. EGOKITU aditz trinkoaren
erabilera, bai aditz gisa, bai testu antolatzaile gisa (+ ZERI edo NORI).
4. Gutxi
gorabeherako kopurua adierazten duten partikulak: -EDO, -®EN BAT, INGURU eta GUTXI
GORABEHERA.
5. Lehentasuna
+ UKAN / EDUKI
= Lehentasunezkoa
+ IZAN = Lehenetsi + UKAN.
6. BAKARRIK = BAINO EZ = BAIZIK EZ =
BESTERIK EZ (*)
7. Ezezko baldintzak
osatzeko, PARTIZIPIOA +
EZEAN = PARTIZIPIOA + EZIK “komodina”.
8. Baiezko baldintzak osatzeko, PARTIZIPIOA + -(e)Z GERO “komodina”.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Ahozkotasunaren eta mintzapraktikaren garrantziaz jakitun, bi testu eman nizkien, bikoteka jarduteko, mintzarako presta zitzaten: Mintzalaguna: hogeita hamaika urte, euskaraz mintzatzen eta Mintzanet.net, euskara praktikatzeko beste aukera bat. Binaka jarrita, elkarri laburbildu diote prestatu duten testua. Aipamen berezia egin diet honako egitura aberats hauei :
·
munduaren luze-zabalean (=mundu osoan)
· euskaran jantzia (gai
batean “jantzia” izateak zera esan nahi du, gai horretan aditua dela, gai
horretaz asko dakiela).
· une oro
-
Etxerako lanak:
1.
Lehen
eskola eguna izeneko ariketa, erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure
HEOeko ikasgela batekoa litzatekeen irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko
perpaus libreak egin behar dituzte, nahi adina, ahal duten irudimentsuen
jokatuz.
Adib.:
Betaurrekoak daramatzaN ikasleA (= daramatzaNA) horman idazten ari dEN ikasleAREKIN
(= ari dENAREKIN) hizketan ari da.
2. Hizkuntzak ikastea
(IU) izeneko ulermen jarduera. Paragrafo
bakoitzaren hasierako esaldia hautatu behar dute ikasleek, kontuan izanik
lehenengo esaldi horrek eta jarraian datorrenak koherentzia edo ideien arteko
lotura gorde behar duela.
3.
AUKERAKO
JARDUERA: ENTZUNAREN ULERMENA: Antsietatea,
ezinegona baino zerbait gehiago (x1). Aurretiaz itemak arretaz
irakurri, nik jarritako oin-oharrei erreparatuta. Bitan entzun eta zuzendu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina