2. saioa: 2024ko urriaren 8koa
- “Pozten naiz zu ezagutzeaz” jarduera zuzendu dugu. Gogorarazi diet
ezagunak / ezezagunak agurtzeko egitura desberdinak erabiltzen direla. Arreta
berezia merezi du honako honek: “Bizi al gara?”. Ezaguna den norbait agurtzeko
erabiltzen da eta adizkia 1. pluralean darama (“bizi al zara?” “bizi al zarete?”).
- Jarraian, ariketa honen izenburuari
dagokionez, bi ohar egin dizkiet:
a) Hasteko, badira ZERTAZ? galderari
erantzuten dioten zenbait aditz: Pozten naiz…-T(Z)EAZ / part. +
IZANAZ (zertaz?). Era berean:
Nekatuta nago hau horrenbeste aldiz
errepikaTZEAZ / Nekatu
nintzen hura horrenbeste aldiz errepikatu IZANAZ; aspertuta nago zuri
itxaroTEAZ / aspertu
naiz zuri itxaron IZANAZ;
neu arduratuko naiz kanpin-denda eramaTEAZ, ardura zaitez zu
tortillak egiTEAZ; damutuko
zara hori esaTEAZ / damutu
nintzen zuri hitz itsusi haiek esan IZANAZ; harro nago zure irakasle izaTEAZ; gogora zaitezte
(=oroitu) bihar liburua klasera ekarTZEAZ…
b) –T(Z)EA nominalizazioaren (amaitu gabeko ekintza, une
honetan gertatzen ari delako, maiz gertatzen delako edo oraindik gertatu gabe
dagoelako) eta partizipioa + IZANA egituraren
(ekintza amaitua) arteko aldea:
Pozten naiz (+ZERTAZ) zu ezaguTZEAZ / Pozten naiz zu ezagutu
IZANAZ.
Sentitzen dut (+ZER) berandu irisTEA / Sentitzen dut berandu iritsi
IZANA.
Sentitzen dut (+ZER) biharko afarira ez joaTEA / Sentitzen
dut bart gaueko afarira joan ez IZANA.
Damutuko zara (+ZERTAZ) lan hori ez onarTZEAZ / Ederki
damututa nago eskaini zidatenean lan hura hartu ez IZANAZ.
Pozten nau (+ZERK) zurekin bidaiaTZEAK / Pozten
nau zurekin bidaiatu IZANAK.
Eskertzen dizut (+ ZER) ikastolako gurasoen bilerara joan
IZANA, nik ezin bainuen / Eskertuko nizuke nire ordez
ikastolako gurasoen bilerara joaTEA, ni ezin izango bainaiz joan.
Ilusio handia egingo dit (+ZERK) biharko txangora zu gurekin etorTZEAK
/ Ilusio handia egin zidan bidaia hartara zu gurekin joan IZANAK.
Penagarria da (+ ZER) La Palmako sumendiaren erupzioak 5.000 etxe inguru kiskali
IZANA / Baliteke bertan dena galdu zuten herritarrek inoiz gehiago
bururik ez altxaTZEA.
Kalte egin zidan
(+ ZERK) perretxiko haiek jan izanaKKK (zerk egin zidan kalte?) (ekintza amaitua,
lehenaldian).
Kalte egin dit
(+ ZERK) perretxiko horiek jan izanaKKK (zerk egin dit kalte?) (ekintza amaitua, gaur
goizean, esaterako).
Kalte egiten dit
(+ ZERK) perretxikoak jaTEAKKK (zerk egiten dit kalte?) (ohiturazko ekintza eta,
beraz, amaitu gabea).
Kalte egingo dit
+ ZERK) perretxikoak jaTEAKKK (zerk egingo dit kalte?) (geroaldia, eta beraz,
gertatu gabea).
- AHOZKO JARDUERA (erlatibozkoa erabiliz ikaskidea aurkeztea) (II. saioa): Ikasleei beren ikaskide bati buruzko datu
bat eman diet (neuk asmatua) eta datu hori baliatuz, erlatibozko perpaus
batekin aurkeztu behar izan dute ikaskidea. Nik esaldi guztiak arbelean
bildu ditut eta, idatzi ahala, aipagarriak diren oharrak egin dizkiet.
Beharrezko orrazketa egin ondoren, inprimatu eta ale bana ematekotan geratu
naiz, euren ekoizpena denez, txukun-txukun koadernoan jaso dezaten. Hasteko,
gogorarazi diet ez ditzatela nahas –(e)NA erlatibozkoa eta –(e)LA konpletiboa.
·
Gillermo
da Lepanto kalean bizi dENA (<dEN
ikasleA) (erlatibozkoa da, ikasle
hori zehazten, definitzen ari gara, beste ikasle guztiengandik bereizten).
·
Nik uste dut Gillermo Lepanto kalean bizi dELA (konpletiboa
da, ustea edo iritzia adierazten ari gara, “uste dut” aditzak –(e)LA perpaus
konpletiboa eskatzen du ezinbestean).
Bi ohar hauek egin dizkiet, joan den egunean
aipatuagatik ere, gogoraraztea merezi duelakoan.
1.
Aitor da futbolean (zertan?) jolastea / jokatzea gustatzen zaioNA (< zaioN
ikasleA).
“jokatu” aditza:
- Irabazteko asmoa dagoenean
erabiltzen da, lehia edo norgehiagoka (konpetizioa) dagoenean: kiroletan,
mahai-jokoetan, apustuetan…
- UKAN aditz laguntzailea eskatzen du.
-Kirola edo jokoa “ZERTAN?” kasuan
doa: TenisEAN, saskibaloiAN, partxisEAN, musEAN…
Adibidez: zure seme gazteenak
tenisEAN jokatzen du. FutbolEAN jokatzea gustatzen zait. Oso trebea naiz musEAN
jokatze. Gogoko dut partxisEAN jokatzea. SaskibaloiAN jokatzen dutenak altuak
izaten dira.
“jolastu” aditza:
- Hau erabiltzen denean, ez dago lehia edo
norgehiagokarik, ez dago irabazteko asmorik, ongi edo entretenitzea besterik ez da helburua.
- IZAN aditz laguntzailea darama.
- Normalean, “ZEREKIN?” kasua darama.
Adibidez: Haurra panpinAREKIN jolasten DA egunero. NiREKIN jolastuko zara? Eguraldi txarra denean, auzoko haurrak estalitako parkean jolasten dira.
2. Itsaso da
a)
detektibe_ (bezala)
lan egiten duENA.
b) Lanbidez = ogibidez, detektibea dENA.
“Bezala” sartzea, gaztelaniatik kalkatzea
litzateke (“trabajo como…”).
ERNE!!! Lanbideak mugagabean daude, ez
daukate –a determinatzailerik:
Nik irakasle___ (bezala)
lan egiten dut; erizain___ (bezala) lan egiten dut Bidasoa
ospitalean; psikologo___(bezala) aritzen da kontsulta pribatu
batean; sagardotegi-garaian zerbitzari___ (bezala) aritzen naiz
sagardotegi horretan; administrari___(bezala) jardun nuen (=aritu
nintzen) Irungo udaletxean.
Identifikazio pertsonala eta hizkuntzak: “euskara da euskaldun egiten gaituENA”
- Euskal hiztunaren dekalogoa. Hor dituzten hamar irakaspenak osatu behar izan dituzte etxean, esaldiaren lehenengo zatia eta bigarrena elkarrekin uztartuz. Zuzendu egin dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Besteak beste, honako aditz hauek agertu zaizkigu, denak, ZERI edo NORI kasua eskatzen dutenak eta ikasturtean zehar behin eta berriz azalduko zaizkigunak:
·
Zeri + EKIN (= zertan hasi): Euskara ikasteARI
ekin DIOT
Irungo HEOan = Euskara ikasten hasi naiz Irungo HEOan.
· Zeri + DAGOKIONEZ (“con respecto a…”). Testu antolatzaile gisa erabiltzen da, paragrafoak
lotzeko.
· Zeri + EUTSI (“mantendu” aditza erabili beharrean): Horrelako
eztabaidetan, zure iritziARI eutsi behar DIOZU
(*zure iritzia mantendu behar duzu).
· Zeri + AURRE EGIN (=aurka egin): MinbiziARI aurre egin DIOTE askok, erradioterapiaren
laguntzaz.
· Zeri + UKO EGIN (“renunciar a”): Ikasle horrek matrikulARI uko egin DIO eta aurrerantzean ez da klaseetara etorriko.
- IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: “Zeinu hizkuntza: keinuak baino zerbait gehiago”. Pertsona gorrek elkarrekin komunikatu ahal izateko erabiltzen duten hizkuntzari deritzo (=deitzen zaio) zeinu-hizkuntza. Gauza jakina da zeinu hizkuntzan keinuen bidez aritzen dela, baina ez da unibertsala eta beste hizkuntzen modura, baditu gramatika eta arau zehatzak ere. Jugatx Agirre zeinu hizkuntzako interpreteak eitbko Biba zuek! saioan eman ditu argibideak. Ikasleei itemak azaldu ostean, bideo-pasartea birritan ikusi eta adierazpen horiek egia ala gezurra diren adierazi behar izan dute. Ondoren, zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez. Horien artean, gaitasuna edo ahalmena adierazten duen egitura hau:
-T(z)EKO + GAI + IZAN = -T(z)EKO + GAUZA + IZAN: Ni gai naiz ingelesez jariotasunez hitz egiteko, baina ez naiz gai frantsesez esaldi txukun bat osatzeko. Gure aitona Fermin gauza da denoi musean irabazteko, baina ez da gauza makulurik gabe ibiltzeko.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Elkar ezagutzen (II. saioa). Ikasleak, lehenengo eskola-egunetako lotsari aurre egiteko eta euren ikaskide berriak ezagutzeko, euren inguruko ikaskideekin mintza-fitxa horretako puntuen gainean aritu dira hizketan. Joan den eguneko bikoteak aldarazi ditut.
-
Etxerako lanak:
1. –T(z)EA / part. + IZANA bereizteko ariketa praktikoa. Gelan
zuzentzekotan geratu gara. OHARRA: Norbaitek
nahiago badu interaktiboki egin, ariketa H5P formatuan ere eskuragarri dago
blogean.
2. Yolanda Olasagarre: “Irakasleek
kontzienteki landu behar dute ahozko komunikazioa ikasleekin“ (IU) deritzon ulermen-jarduera, galderak eta
erantzunak uztartzean datzana. OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa H5P formatuan (interaktiboa) egin dezake blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina