2024/10/10

B2.2 mailako 3. eskola, 2024ko urriaren 10ekoa

 

3.      saioa: 2024ko urriaren 10ekoa (Pilarika aurretikoa)

-      Lehenik eta behin, aurreko bi klaseetan ikasleek elkar aurkezteko –(e)NA erlatibozkoa erabiliz ekoiztu zituzten esaldiak banatu dizkiet, behar bezala orraztuta, txukun-txukun koadernoan gorde ditzaten eta klasean egin nizkien zenbait ohar aipagarri gehituta.

-     Ondoren, –T(Z)EA nominalizazioaren (amaitu gabeko ekintza) eta Partizipioa + IZANA  (ekintza amaitua) arteko aldea gogorarazi diet, adibide hauen bidez:

·         (Zer) + Sentitzen dut afarira ez joaTEA (afaria datorren asteburuan izango da).   

/   Sentitzen dut afarira joan ez IZANA (afaria joan den larunbatean izan zen).

·     (Zer) + Eskertzen dizut atariko bizilagunen bilerara joan IZANA, nik ezin bainuen (bilera joan den astean izan zen).  

 /   Eskertuko nizuke nire ordez atariko bizilagunen bilerara joaTEA, ni ezin izango bainaiz joan (bilera gaur arratsean edo iluntzean izango da).

·   (Zertaz) + Damutuko zara  etxe hori ez erosTEAZ. Birritan pentsatu gabe, erosi!! (Kristoren mauka = pagotxa da).   

/   Ederki damututa nago aukera izan nuenean etxe hura erosi ez IZANAZ, ordutik etxebizitzen prezioak nabarmen gora egin du eta.

·   (Zerk) + Pozten nau zurekin bidaiaTZEAK (zerk). Ea elkarrekin ondo konpontzen (=moldatzen) garen! (eramaten garen).  

 /   Pozten nau zurekin bidaiatu IZANAK (zerk). Zein ondo konpondu (=moldatu) garen elkarrekin! Hurrengo bidaia ere elkarrekin egin genezake!

·    (Zerk) + Ilusio handia egiten dit aspaldiko partez zurekin egoTEAK.  

 / Ilusio handia egin zidan egun hartan zurekin egon IZANAK (zerk). Zenbat txutxu-mutxu kontatu genion elkarri!! A-zer hitz-aspertua egin genuena!

·   (Zerk) + Kalte egin zidan perretxiko haiek jan izanaKKK (zerk egin zidan kalte?) (ekintza amaitua, lehenaldian).

·    (Zerk) + Kalte egin dit perretxiko horiek jan izanaKKK (zerk egin dit kalte?) (ekintza amaitua, gaur goizean, esaterako).

·  (Zerk)+ Kalte egiten dit perretxikoak jaTEAKKK (zerk egiten dit kalte?) (ohiturazko ekintza eta, beraz, amaitu gabea).

·  (Zerk) +Kalte egingo dit perretxikoak jaTEAKKK (zerk egingo dit kalte?) (geroaldia, eta beraz, gertatu gabea).

           Laburbilduz, honako honetaz ohartarazi ditut:

1.      alde batetik, ekintza amaitua dagoen ala ez erreparatu behar diotela ikasleek, -T(z)EA ala Partizipioa + IZANA hautatzeko

2.  eta, bestetik, aditzari arretaz erreparatu behar diotela, aditz horrekin doan nominalizazioak esaldian zein deklinabide kasu eraman behar duen (zer, zerk, zertaz…) kontuan izateko. Adibidez:

Pozten naiz zu ezaguTZEAZ (zertaz) = Pozten nau zu ezaguTZEAK (zerk) (bietan ekintza amaitu gabe dago, une honetan ari da gertatzen).

Pozten naiz zu ezagutu izanAZ (zertaz) = Pozten nau zu ezagutu izanAK (zerk)  (bietan ekintza amaitua, bukatua dago).

Ezker-eskubiko bi adibideak parekoak dira, baliokideak. Aldea gramatikala da: NAU aditza nor-nork aditz bat denez, NORK edo ZERK kasua eskatzen du derrigorrez.

-          Jarraian, -T(Z)EA nominalizazioa eta PARTIZIPIOA + IZANA arteko aldea lantzeko berariaz prestatu nien ariketa zuzendu dugu. Astiro zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.

OHARRA: Ariketa hau berriro egin nahi duenak blogean du eskuragarri H5P formatuan (interaktiboa).

 

Identifikazio pertsonala eta hizkuntzak: “euskara da euskaldun egiten gaituENA”

- ENTZUNAREN ULERMENA: Hezkuntza eleanitz bateruntz. Jasone Cenoz Hezkuntza Zientzietako katedraduna da eta EHUko ikertzailea. Hezkuntza eleanitz bateruntz izeneko liburua argitaratu (=plazaratu) du eta saritua izan da. Liburu horretan Euskal Herriko hezkuntza eleaniztuna[1] aztertu du. Itemak azaldu eta bitan entzun dugu. Ondoren, zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez.

OHARRA: Ariketa hau berriro egin nahi duenak blogean izango du eskuragarri H5P formatuan (interaktiboa).

-  [1] Eleaniztun(a): ele (hizkuntza) + anitz (asko): hizkuntza asko hitz egiten dituena: “multilingüe, políglota”.

-       Elebidun(a): bi hizkuntza hitz egiten dituena edo bi hizkuntzatan dagoena: “bilingüe” (pertsona bat, hiztegia, kartela…).

-          Hirueleduna: hiru hizkuntza menperatzen dituena edo hiru hizkuntzatan adierazitakoa.

-          Elebakar(ra): hizkuntza bakarra hitz egiten duena edo hizkuntza bakarrean dagoena.

-       Yolanda Olasagarre: “Irakasleek kontzienteki landu behar dute ahozko komunikazioa ikasleekin“ (IU) deritzon ulermen-jarduera, galderak eta erantzunak uztartzean datzana,  zuzendu dugu, testu osoa irakurri eta behar diren azalpenak eman ahala.

-    Gaur, urriak 10, Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela-eta, horri buruzko jarduera bat eginarazi diet klasean: Buru gaixotasunak, gure garaiaren adierazgarri (IU) izeneko artikulua banatu diet eta bertatik ateratako zortzi esaldiak hutsune egokietan txertatu behar izan dituzte. Banaka nahiz binaka egin dezaketela esan diet. Hurrengoan zuzentzekotan geratu gara.

-          Etxerako lanak:

1.      Yolanda Olasagarre: “Irakasleek kontzienteki landu behar dute ahozko komunikazioa ikasleekin“. Testutik ateratako hamar esaldi berridatzi behar dituzte ikasleek, nik emandako lexiko nahiz gramatika egitura erabiliz.

2.   Ahozkotasunaren eta mintzapraktikaren garrantziaz jakitun, bi testu, binaka adostuta hurrengo klaseko mintzaldirako presta ditzaten: Mintzalaguna: hogeita hamaika urte, euskaraz mintzatzen eta Mintzanet.net, euskara praktikatzeko beste aukera bat.

 (= dENAREKIN) hizketan ari da.

3.      AUKERAKO JARDUERA: ENTZUNAREN ULERMENA: Antsietatea, ezinegona baino zerbait gehiago (x1). Aurretiaz itemak arretaz irakurri, nik jarritako oin-oharrei erreparatuta. Bitan entzun eta zuzendu. Izan ere, gaur, urriak 10, Osasun Mentalaren Munduko Eguna da eta buruko gaixotasunen artean gero eta ohikoagoa den bat antsietatea da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina