10. eskola: 2024ko azaroaren 5ekoa
- Joan den
ostirala, azaroak 1, Santu Guztien Eguna izan zen eta bezperako gaua, Gau
Beltza edo Arimen Gaua. Horren harira, Hemen dugu Halloween
ate-joka izeneko ulermen-jarduera, esaldiak testuan txertatzekoa, zuzendu dugu, distraktoreak saihestuz eta
erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz.
o
Bertan
agertu zaigu “ate-joka” esapidea, zerbait hurbiltzen ari dela adierazten duena (gaztelaniaz “a
la vuelta de la esquina”). Adibidez: Konturatzerako
(=konturatzen garenerako)(noizko?) hemen ditugu Eguberriak ate-joka.
o Bertan agertu zaigu, halaber, “alderik alde” esapidea. Ikasleei “alde batetik bestera(ino)” esan nahi duela gogorarazi ostean, euskaraz “alde” erabiliz sortutako egitura eta esapideen berri eman diet (1. eranskina). Horien artean, arreta berezia merezi izan duena NOREN edo ZEREN + ALDEAN konparaziozko egitura izan da:
§ Bilbo (a) Donostia (b) BAINO handiAGOA da.
§
Bilbo (a) DonotiaREN (b) ALDEAN
handia_(goa) da.
§
Bilbo, (a) DonostiaREKIN (b) ALDERATUTA
= KONPARATUTA,
handia_ (goa) da.
-
“eske(an)”. Gaztelaniazko “pidiendo”
euskaraz MUGAGABEA + eske(an) egitura erabiliz itzultzen da (nahiz eta
eskatzen den hori konkretua denean mugagabearen ordez NOREN kasua erabili).
Euskaraz “pidiendo consejo” itzultzeko ez dugu esango “aholkua
eskatzen”, “aholku_ eske(an)”
baizik. MUGAGABEA + ESKE(AN). Langabezian geratu zenetik, nire ahizpak
erakundeetara jo zuen, lan_ ESKE(an) (lana eskatzen). Ikasle bat
laguntza_ eske(an) etorri zait. Psikologoarenera jo zuen aholku_ eske(an). Informazio_
eske(an) etorri zaigu Argibide_ eske(an) hurbildu zen udaltzainarengana.
Eguberrietan etxez etxe ibiltzen gara baserritar jantzian diru_ eske(an). Bizilagun
berria goizean gatz_ eske(an) etorri zait. Ez etorri nigana azalpen_ eske(an),
ez baitaukat zuri inolako azalpenak eman beharrik.
o
“agidanean”, zalantza edo ziurtasun eza
adierazten duen partikula agertu
zaigu:
Ospakizun
hori, AGIDANEAN, aspalditik dator.
Ospakizun
hori, AGIDANEZ, aspalditik dator.
DIRUDIENEZ, ospakizun hori aspalditik dator.
Ospakizun hori aspalditik datorrELA DIRUDI.
BADIRUDI ospakizun hori aspalditik datorrELA.
Ospakizun hori aspalditik OMEN dator.
Ospakizun hori aspalditik EI dator.
ANTZA DENEZ, ospakizun hori aspalditik dator.
(ANTZA), ospakizun hori, (ANTZA), aspalditik
dator, (ANTZA).
(NONBAIT) ospakizun hori, (NONBAIT), aspalditik
dator, (NONBAIT).
ITXURA DENEZ, ospakizun hori aspalditik dator.
o “nahi izatera”: nahi (baldin) bazuten = nahi izanez gero. Baldintzazkoa da.
o
“ase zezaten”: subjuntibozko adizkiak
“zertarako?” galderari erantzuteko erabil daitezke (subjuntiboaren 1. erabilera, helburuzkoa):
ZERTARAKO?
-
Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto
ulerTZEKO.
-
Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek
hobeto ulerTZEARREN.
-
Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek
hobeto uler DEZAZUEN (subj.)
- Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto ulerTZE ALDERA.
- –(e)Z GERO / EZEAN (=EZIK)
baldintzazko “komodinak” gogorarazi
dikiet: lehenengoa baiezko
baldintzak egiteko erabiltzen da; bigarrena, berriz, ezezkoak egiteko. Biek ala
biek, hiru baldintzetarako (erreala, alegiazkoa edo hipotetikoa eta irreala)
balio dutenez, oso erabilgarriak
dira. Partizipioari eransten
zaizkio, ez aditz jokatuari.
-
Egunero klasera etorriZ GERO,
asko ikasiko DU (= Egunero klasera etortzen bada, asko ikasiko du).
-
Egunero klasera etorriZ GERO,
asko ikasiko LUKE (= Egunero klasera etorriko balitz, asko ikasiko luke).
-
Egunero klasera etorriZ GERO, asko ikasiko ZU(KE)EN
(= Egunero klasera etorri (izan) balitz, asko ikasiko zu(ke)en).
-
Mikel klaseetara etorri EZEAN
(=etorri EZIK), ez DU ikasiko (=Mikel klaseetara etortzen EZ bada, ez du
ikasiko).
-
Mikel klaseetara etorri EZEAN
(=etorri EZIK), ez LUKE ikasiko (= Mikel klaseetara etorriko EZ balitz,
ez luke ikasiko).
- Mikel iaz klaseetara etorri EZEAN (=etorri EZIK), ez ZU(KE)EN ikasturtea gaindituko (=Mikel iaz klaseetara etorri (izan) EZ balitz, ez zu(ke)en ikasturtea gaindituko).
-
“ase” (= “asebete”) eta “atxiki” aditzak. Aditzok ez daramate
–TUrik.
Nahikoa jan dut. Ase naiz. Gure beharrak edo premiak ase behar ditugu.
Gutun honekin batera atxiki dizkizut = erantsi dizkizut = gehitu dizkizut landetxearen planoak (=
Gutun honi atxiki dizkiot).
Atxikirik = atxikita (Nola?) bidaltzen dizkizut nire agiriak
nahiz tituluak (atxikituta).
AtxikiTAKO agiriak (dokumentuak) lagungarri izango zaizkizulakoan (=lagungarri izango zaizkizulako ustean = lagungarri izango zaizkizula pentsatuz), zure erantzunaren zain geratuko naiz.
- ENTZUNAREN ULERMENA: Hildakoen
inguruko ohiturak (x0,9). Atzerritik datozen ohitura eta ospakizunek gure arbasoen garaiko hitzak
eta usadioak (=ohiturak) ez ote dituzten estalarazi galdetu dio bere buruari
Andoni Egañak, garai hartako hitz eta ideiak berreskuratzeaz gainera, hau da, atzerriko ohitura nahiz ospakizunek ez ote
dituzten kolokan edo galtzeko arriskuan jartzen geure geureak direnak. Itemak azaldu ostean, bitan entzun dugu eta,
jarraian, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz (erantzun
orria arbelean jarrita). Berriro entzun nahi izanez gero, blogean izango dute
entzungai. Oharrak:
o HilZORIAN zegoen = hilTZEKO ZORIAN zegoen = hilTZEAR zegoen = hilTZEKOTAN zegoen = hilTZEKO ARRISKUAN zegoen =
AZKENETAN zegoen (gutxi falta
zitzaiola hiltzeko, alegia).
o
Onez
onekoak egin = adiskidetu
o HilTZERAKOAN (justu, hil aurretik) //
hilTZEAN (hiltzen
den momentuan) // hilDAKOAN
(hil eta gero).
o
Ni
ohartu naiz = ni konturatu naiz >Iñakik (nork) ni (nor) ohartarazi nau.
Ni ohartu naiz
autoa ez dudala giltzatu (=konturatu
naiz = jabetu naiz)
Aitorrek (nork) ni (nor) horretaz (zertaz) ohartarazi
nau.(nor-nork
aditza)
Aitorrek (nork) niri (nori) autoa ez dudala giltzatu ohartarazi dit.(nor-nori-nork)
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskuragarri dago blogean.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Tradizioa nagusi. Euskal Herriko zenbait hileta ohiturari buruzko testu hau etxean
irakurri behar izan dute eta hirunaka adostuta, zatietako bat prestatu ahoz
beste biei laburtzeko. Ohitura eta usadio bitxiak ezagutuko dituzte
testu honetan.
o
Etxerako lanak:
1. Alde daramaten egitura nahiz esapideak lantzeko ariketa. Esaldietako hutsuneak bete behar dituzte, ALDE hitzarekin osatutako egiturak erabiliz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
2. Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa. Altzoko alkateari Altzoko Handiaren gainean
egindako elkarrizketa. Cloze-testa.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu,
ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
3. Erleak
iratzarri, ahaidea itzarritakoan izeneko ulermen-jarduera, testua zenbait esaldirekin osatzekoa (ASTEBURURAKO GORDE).
4. AUKERAKOA: ENTZUNAREN ULERMENA (II): Hilerria online.
Gaur egun, harreman asko sortzen
dira era digitalean: bikotekidea topatzeko, lanerako, salerosketarako… Andoni Egañaren eskutik ezagutu berri
ditugun hileta ohitura edo usadioetatik urrun, hiletak ere iritsi dira online
negozioen esparrura, adibidez, hilerri digitalen bidez. Baina zer dira “hilerri digitalak”? Horri
buruzko jarduera da honako hau. Itemak arretaz irakurri, entzun bi aldiz eta
zuzendu.
5. EKARRI: Agotea,
arraza madarikatua deritzon ulermen jarduera. Ikasleek testua osatu
behar dute, bertatik ateratako sei esaldiak hutsune egokietan txertatuz. Gaurko
entzungaia entzunda, testuko zenbait aipamen ezagunak egingo zaizkie.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
EKARRI: Erlatibozkoak III
EKARRI: Identifikazio pertsonalaren gaiari heltzera goaz. Bada
Gipuzkoan herri polit askoa: Amezketa. Eta bertakoa zen hainbat pasadizo bizi
izandako gizon xelebre edo bitxi bat: Pernando
Amezketarra. Ikasleei Pernandoren asto itsuen pasadizoa (Elkar ezin ikusi) banatu diet,
hutsuneak deklinabide kasuekin osa ditzaten.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskuragarri dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina