2015/12/30
Ikasleentzeko ohar garrantzitsua
IKASLEENTZAKO OHARRA!!!!!: Urtarrilaren 10etik aurrera blog honetarako sarbidea mugatua izango da eta, beraz, ezin izango da edonor sartu. Bloga erabiltzen jarraitu nahi duzuen ikasleok bidalidazue mezu elektroniko bat dabidetxe@gmail.com helbidera eta blogean sartzeko beharko duzuen baimena emango dizuet. Komenigarria da zuen helbide elektronikoa ere "gmail" izatea.
2015/12/15
2015/12/10
2015/12/03
2015/12/01
2015/11/26
2015/11/24
Itzulpen xelebreak I
Ikasleok: gaztelaniako hitz bat euskaratzeko hitz bat hiztegian bilatzen eta begiratzen duzuenean, kontuz!!! Horrelako itzulpen xelebreak ez egiteko, kontuan izan hitz batek esanahi bat baino gehiago izan ditzakeela eta, beraz, kontuan hartu kontestu edo testuinguru horretan duen esanahia. Ez hartu, besterik gabe, hiztegian datorren lehenengo esanahia.
2015/11/19
Maria Luisa Irizar korrikalari-ohia
2015/11/17
Udazken koloretan
Zein polita dagoen Euskal Herriko paisaia urtaro honetan!! Zenbat kolore tonalitate desberdin zuhaitzetan, belardietan, orbeletan...
2015/11/12
2015/11/05
2015/11/03
2015/10/29
2015/10/28
2015/10/27
2015/10/22
2015/10/20
AMAMA filma ikusgai euskal zinemetan
Ikasleok: Joan den larunbatean estreinatu zuten euskal zinemetan "Amama" filma. Ez dira asko izaten euskaraz ekoizten dituzten filmak; beraz, ikustera joan zaitezten animatu nahi zaituztet. Ez da akzio askoko filma, baina dauden akzio apurrak oso esanguratsuak iruditu zitzaizkidan. Film geldoa, mantsoa, elkarrizketa gutxikoa eta sentimendu askokoa da, begiratuek ekintzek baino zeresan handiagoa ematen duten filma, eta Euskal Herriko baserrietako bizimoduaren eta usadioen berri ematen duena. Ea zer iruditzen zaizuen!!
Hona hemen BERRIA egunkarian film honetaz idatzitakoa. Klikatu HEMEN
Eta TXINTXUA.COM atarian. Klikatu HEMEN
2015/10/19
2015/10/15
2015/10/08
Euskara-irakasle Japonian
Hiromi Yoshidak
euskara irakasten du Japonian. Euskararekin eta Euskal Herriarekin duen
harremana kontatu digu Euskadi Irratiko Faktoria saioan; baita hango ekonomia
eta politikaren egoera nola ikusten duen ere.
Entzungaia entzuteko, klikatu HEMEN
2015/10/06
2015/10/01
2015/09/29
2015/05/27
2015/05/25
Tarteko Mailako 55. eskola, maiatzaren 25 eta 26koa
55. eskola, maiatzaren
25 eta 26koa
- Aditz trinkoak: bigarren orrialde
osagarria zuzendu dugu, “ez zekien josten” izenekoa, astiro, beharrezko
azalpenak emanez.
2015/05/22
Tarteko Mailako 54. eskola, maiatzaren 20 eta 21ekoa
54. eskola, maiatzaren
18 eta 19koa
- Aditz trinkoak: 51. orrialde osagarria
zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oso garrantzitsua iruditu
zait trinkoen erabilera azpimarratzea, honako hiru ohar hauekin:
- Trinkoen erabilera, adizki
trinkoak dituzten aditzekin (etorri, ibili, egon, eduki, jakin, eraman…).
Gainerakoekin, ARI erabiltzen da puntukaritasuna adierazteko.
- Trinkoek hartzen duten BA-
indartzailea, predikatuan beste osagairik ez dagoenean, eta beraz, protagonista
aditza bera denean. Esaldi hasieran, beti BA-.
- Trinkoek momentu puntuala
adierazten dute, orainaldian nahiz lehenaldian. Ez ditzatela nahastu trinkoak (nator,
nentorren) bukatutako ekintza adierazten duten adizkiekin (etorri naiz, etorri
nintzen) edota ohiturazkoa (etortzen naiz, etortzen nintzen) adierazten
dutenekin.
Tarteko Mailako 53. eskola, maiatzaren 18 eta 19koa
53. eskola, maiatzaren
18 eta 19koa
- Erlatibozkoa : Esaldiak lotzeko ariketa zuzendu dugu.
Horietako esaldi batzuetan, erlatibozkoa NORI kasuan jarri behar izan dute, aditza nor-nori edo nor-nori-nork izanik,
nori bat eskatzen zuelako esaldi horretan. Lehen aldiz, NORI kasuan deklinatutako erlatibozkoak
agertu zaizkigu. Astiro zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez eta ikasleei erlatibozkoaren erreferentea deklinatu egin
daitekeela ohartaraziz.. Honi ekin aurrtik, gogorarazi diet erlatibozkoa
deklinatu egin ahal dela: etorri den
mutila Mikel da; etorri den mutilak 20 urte ditu; etorri den mutilari rock musika gustatzen zaio; etorri
den mutilarekin afalduko dugu;
etorri den mutilarentzat da opari
hau; etorri den mutilarengan uste
osoa daukat...
2015/05/20
2015/05/18
Tarteko Mailako 52. eskola, maiatzaren 13 eta 14koa
52. eskola, maiatzaren
13 eta 14koa
-
Nominalizazioak lantzeko
orrialdeetan (269, 267, 200, 197. orrialde osagarriak) zalantzarik baduten
galdetu eta, zalantzarik izanez gero, argitu.
- BALDINTZA
HIPOTETIKOA. Etxerako zituzten lehenengo itzulpenak eta
hutsuneak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean, baldintza nahiz ondorioko
adizki horiek iraganetik nola sortu diren azalduz. Luze jo duen arren, lehen
ariketak izaki, merezi izan du denbora honetan pasatzea.
Tarteko Mailako 51. eskola, maiatzaren 11 eta 12koa
51. eskola, maiatzaren
11 eta 12koa
- Seme-alabentzako aholkuak osatzeko
ariketak – “Seme-alaba maiteok” zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
2015/05/13
2015/05/11
Tarteko Mailako 50. eskola, maiatzaren 6 eta 7koa
50. eskola, maiatzaren
6 eta 7koa.
- NOR-NORI-NORK agintera. Ohar bitez
askotan baldintza errealaren ondorio gisa aginterazko adizkiak erabiltzen
direla eta, horien artean, nor-nori-nork adizkiak. Hauek ikusiak ditugu klasean
eta hauek lantzeko ariketa zuzendu dugu gaurkoan, bai adizki luzeak (eman
iezadazu) bai laburrak (emadazu). Tartekatu ohi dugun - i –
bokal horri ez diot batere garrantzirik eman, ahozkoan barra-barra erabiltzen
baita. Idatzizkoan ere, ene ustez ez duela garrantzirik aipatu diet. Ikasleei
ariketaren ebazpenaren kopia bana eman diet, ongi zuzenduta dutela ziurtatzeko.
2015/05/08
Tarteko Mailako 49. eskola, maiatzaren 4 eta 5ekoa
49. eskola, maiatzaren
4 eta 5ekoa.
- Goizeko taldean : irakurzaletasunari buruzko
ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Irakurzaletasuna, gurasoen esku.
- Erlatibozkoak:
44 eta 269. orrialdeak zuzendu ditugu. Lehenengoan, erlatibozko perpausak osatu behar
zituzten ikasleek, hiru modutara: -EN
erabiliz, -TAKO erabiliz eta
–RIKO erabiliz (nahiz eta batzuk ezingo ditugun berridatzi –TAKO eta –RIKO
erabiliz, ekintza amaitu gabe dagoelako); bigarrenean, aldiz, -EN menderagailua erabiliz eginda dauden
erlatibozkoak, -TAKO / -RIKO erabiliz berridatzi behar izan dituzte.
2015/05/06
2015/05/05
Tarteko Mailako 48. eskola, apirilaren 29 eta 30ekoa
48. eskola, apirilaren
29 eta 30ekoa
- ELKAR :
Iñigo Mendiaurreri egindako elkarrizketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko
azalpenak emanez. Oso ariketa egokia da. Errepara biezaiote aditzari, jakiteko
ELKAR, ELKARRI…zer kasutan deklinatu.
2015/05/04
2015/04/29
Tarteko Mailako 47. eskola, apirilaren 27 eta 28koa
47. eskola, apirilaren
27 eta 28koa
-
Goizeko
taldean: ELKAR partikula. Ikasleek egin ohi dituzten
akatsak biltzen dituen ariketa zuzendu dugu.
-
Arratsaldeko
taldean: irakurzaletasunari buruzko ulermen-jarduera
zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Irakurzaletasuna, gurasoen esku.
2015/04/28
Tarteko Mailako 46. eskola, apirilaren 22 eta 23koa
46. eskola, apirilaren
22 eta 23koa
-
ERE lokailuaren teoriako puntu
nagusiak azaldu dizkiet:
o
Beti bigarren osagaiaren jarraian
joan ohi dela, eta beraz, inoiz ez dela esaldi hasieran agertuko
o
Esaldian aditza dugunean BAI hori
ezin dela sartu, hau da, ERE bakarrik erabili behar dela: Amonak ERE bai kannabisa hartzen du.
o
Aditz jokatu edo konjugatu baten
ondoren inoiz ez dela ERE agertuko: pentsatzen
dut ERE, ikusi dut ERE...
o
Bertsio motzetan beharrezkoa dela
BAI / EZ sartzea: Ni ERE BAI; Ni ERE EZ (Ni
ERE)
o
BAITA…ERE, EZTA…ERE beti bananduta
erabiltzen direla, inoiz ez elkarren ondoan: BAITA ERE ni; ni BAITA, ni BAITA ERE.
o
ERE aditz trinko baten aurrean
doanean, aditz trinko horri BA- erantsi behar zaiola: Nik ERE Badakit.
2015/04/27
2015/04/23
Tarteko Mailako 45. eskola, apirilaren 20 eta 21ekoa
45. eskola, apirilaren
20 eta 21ekoa
- Joan den egunean bainuetxeei
buruzko testua landu genuen. Bainuetxeetan eta haibat spa-tan, txokolaterapia
eskaintzen dute. Horri buruzko cloze-testa bidali nien etxerako. Hasteko,
jarduera hau zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez:
o
Zertaz + gozatu: oporrez
gozatu dugu, asteburuaz gozatu dugu
o
Bada = badago bat, oso berezia dEN
masajea > dENA. Hemen badago
mutil bat, oso jatorra dEN mutila > dENA.
Erlatibozkoa da.
o
Jonen (NOREN) esanetan = Jonen (NOREN)
hitzetan, = Jonek (NORK) dioenez,…
o
Sartu ORDUKO = sartu ETA BEREHALA
= sartu BEZAIN LASTER = sartu BEZAIN AZKAR
o
Nola? buruz behera
o
Nola? estalirik = estalita
o
Nola? etzanda, eserita, zutik,
makurtuta (agachado), belauniko (de rodillas)
o
Izan ohi da = izaTEN da.
o
Beraiek (nork) beren gorputz osoa
= beren burua (zer)…ikusten DUTENEAN.
o
Ederrena (adj.) da…-TZEA.
o
Bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute; HORI DELA ETA
(=horregatik, beraz, horren ondorioz), Jonek txokolate barratxo bana ematen die
bezeroei
o
Jonek txokolate barratxo bana ematen die bezeroei; IZAN ERE (=zeren),
bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute.
o
Ase daitezen = asetzeko
(zertarako)
o
Oparitzat erabiltzen dute (opari
bezala)
o
Oparitzen diotEN pertsonak >
diotENAK. Erlatibozkoa da.
o
Egin (part.) NAHIAN = egiTEKO
ASMOZ = egiTEKO ASMOTAN
Zuek eskolara etortzen zarete
euskara ikasi NAHIAN = ikasTEKO ASMOZ =
ikasTEKO ASMOTAN
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)